Tuc Armeros ia

2015 urteko azken eskiadan, Baguergetik aurrera lo egin genduan lautadan bukaeran. Elurra gorago hasten zan eta zalantzan ibili ginan gorago ixotzen saiatu edo ez, baina errepidian errebueltetan elurra pilatuta egon leiken eta behian geratzia erabaki genduan.
Goizian porteatzen hasi, eta kotxiak goruntz, hura amorrua!! Baina... bueno, halaxe erabaki genduan eta halaxe bizimodua, amorrua tragatzen ikasi bihar.
Lehenengo zati honetan elurjausi arrisku asko dagonian ez dirudi leku seguruegixa. Aldiz, ixa hilabete elurrik botabe, primeran zauan, akaso gogorregi.

Bailara honetan bi tontor gomendatu zizkiguten, Pincela eta Armeros. Armeros oso urruti zauala abixatu ziguten. Halere, malda gutxio eta elur gogor gogorretan ez ibiltziarren, Armerosera jutia pentsatu genduan. Haserako asmua, ondo ikusiz gero bueltan atzeko bailaratik egingo genduala Pincelako tontorra.
Hilabeteko antizikloian ondoren, aldaketa sartzen hasi zan. Zeruan igartzen zan burrukia, nahiz eta oindiok presio altuek barrera egin. Justu gure gainian ikusten zan hodeien muga
Antizikloia vs. Borraska
Eta sekulako haiziak. Jun eta jun eta jun, Armeros baino lehenago dauan tontorra egin genduan. Sekulako haizia zabilen, euri tanta batzuk ere erori zitzaizkigun, eta deserosotasunian Armeroseko tontorra egin gabe bajatzia erabaki genduan.
Ipar aurpeixan elur hautsetan bira batzuk ere egin genitxuan, baina hori izan zan dana, ostantzian, elur gogor gogorretan bueltatu ginan eskixak jarri genitxuan lekuraino. Estrainekoz iritsi bailara honetara, baina bueltatuko gera, eskixekin, eta baita bizikletakin ere
Armeros guri begira

Iruzkinak