Aran Harana: Tuc de Baciver

Gabonak iritsi ziran, hilabete elurrik botabe eta tenperatura altuekin. Guri oindiok Araneko kartutxua geratzen jakun, eta hara jun ginan egun batzutarako.
Lehenengo egunerako irteera motx bat aurrikusi genduan, panorama nola zauan ikusteko. Bidaitik berandutxo allau ginan eta goizian lasai urten. Nahiko triste zauan, baina eskixak jantzitxa denbora osuan, aurreko astekuan ondoren sekulako esperientzia, kar kar kar
Roxari ingurua
 Elur askorik ez zauan, baina aurkitzen zan pasatzeko lekua, justu justu.
Baciver barrenian txurixen
 Nik uste elurran limitian in genduala irteera hau. Halere, primerako eguraldixakin. Nere artietan pentsatzen naban ondoren damutuko ginala eguraldi hain ona ez eukitziaz, ze eguraldi partia beitxu ere ez genduan in bihar. Halere, dana ezin leike, eguraldi ona eta elur asko eta ona, gatxa, oso gatxa deko
Tuc Dera Llança atzian
 Baqueirak elur ona eta eguraldi lehorraguaz gain, bistak ere mundialak dauzka
Aneto, Maladeta, Posets eta Perdiguero parez pare
 Leku guztiak ixa elurripe zaozen, eta hemen ere kapa fin bat zauan, baina ikusi tontorretik nola zauan Bereteko lautada! Parkina eta karreteria bakarrik zaozen elurripe!!

Baciver tontorra, Beret gainian

Behera jeitsi, zeozer jan, eta Txirik proposamen bat bota zidan. Neskak, ez bildurtu!!! Esan zidan aurreko urte batzutan in izan duan ohiturari jarraituz, Tuc de Baqueirara igotzia, iluntzen ikusi garagardo batekin, eta eskiatzen bajatzia.





Komentarixuak sobran daoz!!

Behera bajau eta Bereteko parkinera jun ginan lotara. Flipau in genduan, obretako 3-4 kamioi ibili ziran Beretetik Baqueirara elurra garraiatzen. Ondoren enteratu ginan gainera ilegala omen dala, baina ia nork esaten dion zeozer Baqueirari!
Ilegala ei da kontu bitxi batengatik, Orrin justu isurialdien banaketa dago: Baqueira aldera Atlantiarra (Garona) eta Montgarri aldera Mediterraneoa (Noguera Pallaresa->Segre->Ebro), eta kasu honetan Mediterraneoko urak Ebroko Konfederazio Hidrologikuari ezer esan gabe Atlantiar isurialdera bidaltzen ari ziran. Geografia apur bat ikasteko gutxienez balixo izan dit.

Gabez Baqueira eta goian Tuc de Baqueira

Iruzkinak