La Bonidako ekialdeko kanala

Gabonetarako astebete faltan, Monnétik jeistian, domekarako porteorik ez genduala nahi argi zaukagun, eta argi zaukagun baita ere hego eguzkitan ibili nahi genduala, kerizpetan gogorra zaolako. Pont d'espagneko lautadak pasatzia ez genduan nahi, aldapa eta emozio pixkat balego, hobe.
Baregesera jutia pentsatu genduan, baina hegoruntz aukerak oso ikusita zeuden, zubixan Txiri Midi Bigorren egon zan, eta gu Barben. Edozein kasutan, erosotasuna zan bilatzen genduana, bixotako batek plana errepikatu biharko balu ere.

Onceteko lakuruntz
Elur askorik ez zauan Barbe alderuntz juteko, eta Onceteko lakuruntz jun ginan, etzakigun Baigorriko Midira, Onceteko tontorreruntz edo nora jungo ginan.

La Bonida
Horretan, txirik esan zidan ea zergaitik ez ginan La Bonidara kanaletik ixotzera animatzen. Printzipioz nik ez naukan halako gogorik, baina egixa esan, ekialdia izanda, lainotuta zauan arren, elurra ez zauan gogor-gogorra, eta animatu nintzan.

Kanalian erdi aldian eskuinera hartu genduan
Kanal hau Leokin jeitsita daukat, denboraldixa Luzen egin nuan urte hartan. Baina orduan tubua zuzen jeitsi genduan lepotik. Orainguan beste bariante bat egin genduan. Tubo erdixan Y antzeko bat egiten dau eta hor eskumatara hartu genduan, eta tontorreraino egin genduan eskixak jarritxa. Bidiak banatzen diran zeharkaldixan kontu handiz ibili bihar da, baina ostantzian oso ondo zauan ixotzeko

Tontorrerako azken malda

Tontorrian leku askorik ez, baina denbora asko ere ez genduan egin, irrikitan gaozen bajatzeko!

Tontorreko argazkixa
Goiko zatiko eskiadaren ondoren sartu ginan lehenengo kanalian.

Kanalera sarrera. Barrenian Tourmaleteko errepidia

Tubuan erdixan biratzen Txirios

Beheko zatira iristen, malda gehixeneko lekuan seguruenik
Kanalak ez zaukan zailtasun gehixegirik elur honekin. Gogorra egon izan balitz, beste kontu bat izango zan. Bada ezpada pioletak gerrixan katiatuta eraman genitxuan eta ladeuan nik eskuan ere hartu nuan bildurrari aurre itxeko, baina sopadelux zauan, eta arazorik gabe pasatu genduan.
Azkenian ez zan izan desnibel handiegiko egun bat, baina bai asko disfrutatutako egun bat
Jarraixan ikusi leikezue egun honetako bideua


Iruzkinak