Iritsi ezinda, banator duela hilabeteko irteerakin.
Azaroan erdi aldian elurra botatzen hasi,
eta hemen inguruan eskiatu zuanik egon arren, ni Azaroko azken astebukaera arte
zain egon bihar izan nintzan eskixak jartzeko, Elgoibarren LipDuba grabatzen zaben bitxartian gu eskixak jantzitxa geunden tenporadiari hasera ematen
Iparretik eta haize askokin eman arren,
elur asko egongo zala espero genduan. Aurreko astebukaeran 40zm eta
ondorengo asteazkenian beste 70zm ere bota zitxuala entzun ondoren,
elur jausi arriskuen bildur ginan.
Baina bekokia iparretik, Kontra-Fohn
efektuakin hego isurialdian euri kota altuak eta venturi haize
izugarriak elurra ondo kentziaz arduratu ziran hego isurialdian.
Ostegunian oraindik plana eginbe
geunden arren, intuitzen genduan ipar isurialdian askoz elur gehixo
egongo zala. Halere, azkenian barixaku arratsaldian erabaki genduan Astunera
jutia gertuo daolako.
Zapaturako behelainua eta eguerdirako
altsatzia espero zan. Domekan eguraldi ona aurrikusita. Ilargi betia ere hortxe hortxe, planik itxibe jun ginan.
Zapatuan lasai hartu genduan, eta eskixak jazteko tximinua 10ak aldera arte entretenidu genduan. Goizian, anuntziatuta zauan bezela, euri sirimirixa ziharduan arren, hoztu eta elurretara jo zuan urten orduko. Lainuak altsatzen, baina eguzkirik ez genduan ikusten.
Bada ezpada, ez genekien ze panorama zaon, eta pistetatik egin genduan igoera. Ondarrun esango zaben bezela, Manifi!! Pistak itxitxa eta jendez lepo pistetatik gora. Pare bat truchas egin genitxuan grupetta elkartzen jun ahala.
Ondoren Astu pikora ixo ginan, eta handik beste pare bat jeitsiera.
Astuneko lepotik Astuneko tontorrera igotzen
Eguzkixak urtetzia nahi zuala ikusten zan
Isasik esan zidan azken jeitsiera Racako tubuetatik egingo ote zaben, eta diadarka ibili nintzan, baina hartzen ez. Azkenian Mala Carara jun ginan, eta hauek han. Plazer bat da Ekakin bajadaren bat itxia, eta halaxe disfrutatu genduan "petatxotik" jeisten.
Hemen zapatuko bidixua:
Domekarako ona zatorren, eta ipar-mendebaldetik jotzen duanetan Ayouseko tubuak primeran egoten dira, baina elurjausi arriskuakin al lio ibili bihar izaten da. Goixan egonkor zauala ikusi genduanez, domeka goizian abantau ginan haruntz.
Lide ere animatu zan gurekin etortzera, eta lehenengo Monjes zabaldu genduan
Monjeseko ertza
Monjes tontorreko argazkixa, midikin atzian
Monjes gainetik Ayouseko lakua, Ayouseko tontorra eta Sesques aldea atzean txuri-txuri
Ondoren Ayouseko aterpetxera allau ginan, eta handik bide normaletik (GR10etik) igo ginan Ayouseko tontorrera
Ayouseko aterpetxia neguan. Uauuu
Aterpetxetik lepora igotzen
eta Ayouseko tontorra egin genduan. Asmua ez zan argazki sesio bat egitia, baina eguna mundiala zauan horretarako eta parajiak asko laguntzen dau
Lepotik Ayous tontorreruntz
Tontorrera iristen
Tontorretik bertan ikusten zan Sesques ingurua. Hilabete lehenago egindako Caperan (oraindik blogian idazteko daukat, oso mendi pirenaikoa!!) eta inguruko mendi txuri txurixak. Mendi hauek askotan oso txuri egoten dira, baina eskiatzeko ez dira erosoak urruti geratzen direlako kotxetik. Ea noiz iristen geran!!!
Sesquesek adb piriniotako desnibel handixeneko mendixa izatian fama dauka. Ez da oso mendi altua, baina asko esplotatu gabe dago (tontorreko antenak kontutan hartzen ez badira, jeje) eta inguru guztia antzera. Beraz, hor eskiatzen duana paradisuko errege egun batez!
Ezkerretik, Sesques, puntu beltza Caperan, eta aurrerago txurixena Soum d'Aas ingurua
Eta tontorrian ere atara genduan argazki bat, nola ez!
Ayouseko tontorrian
Ondoren hego tubotik bajau ginan. Igotzerakuan nerbioso nenguan ni, eguzkixa ematen eta elurra eraldatzen jungo zan beldur. Gainera hego aurpegixa izanda, beruak elurra pisutu eta fusionatu zeiken. Halere, sekulako elurra topatu genduan, ikaragarrixa zauan, berua egiten hasita zaon arren.
Eta ondoren berriz ere Astunera bueltatzia geratzen jakun. Bi igoera egin behar genitxuan, eta propinatxo batekin berriz ere ixa Monjeseraino igotzia komentatu genduan
Ezkerretan igoera, eta lehenengo lepotik jeitsiera egin genduan tubua (ematen duana baino bertikalagua zan!)
Bueltan gaztiak zaharreri egurra eman zigun, eta arrastaka allau ginan Monjeseko lepora. Asmua gorago igotzia euki arren, astebukaera primeran aprobetxatutako sentsaziuakin gu beheruntz abantauko ginala esan ginon Lideri, eta berak ere ez zuan erakustaldi handixagua egin, gu gehixo ez gutxiesteko seguruenik,kar kar.
Luzeko batek esaten duan bezela: Primer dia grandia!!
Beno, hau bigarren eguna zan...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina