Monné edo Moun Né

Gabonen aurreko astebukaeran zalantza zan nagusi. Hego isurialdian elurrik ez. Ipar isurialdian zeozer, baina batez ere Araneko bailaran. Baina urrutitxo, eta gabonetarako ere zeozer laga nahi genduanez, Luz inguruko aukerak bilatzen hasi ginan. Ipar aurpegirik ez genduan nahi, oso gogorrak zaozelako. Hego aurpegixak eguzkixari eskerrak sopadelux jartzen ziranez, aukerak bilatzen hasi ginan.
Baregesen egonda gaozenez, Cauterets aldera jutia pentsatu genduan. Pont d'Espagnetik elurra zaola ikusi genduan. Beste aukera bat Monné. Domekarako lainotuta ematen zaben, eta elur gogorra zauan eguzkixak eman arte. Mendi honek sekulako maldak dauzkanez, eguzkitan egitia garrantzitsua zan segurtasunagatik, beraz, zapatuko flana Monné.
Cauteretseko pistetaruntz gerturatu ginan gabez, Cambasqueko parkinera. Begira ibili ginan, baina elur askorik ez zan ikusten. Halere, ausartak gu, goizian jaiki eta ekin.

Cambasquetik gora, elurra urruuuuuuti ikusten zan
 Eta gora eta gora, 400m inguru egingo genitxuan porteatzen...

Ezkerreko tontorra Monné

Elurra ikusi genduanian ere ez zuan ematen gehixegirik zaonik. Ondoren, nahikua ta sobran ere bazaola ikusi genduan hemendik aurrera, izan ere igoera zuzen-zuzena dauka mendi honek
 

 Azken metrotan eskixak bizkarrera eta kranpoiekin ixo genduan. Ezkerreko lepora jun biharrian, han itzala sartzen hasi zala ikusi eta zuzen egin genduan, jeitsieraz disfrutatzeko asmotan.



 Goitik begiratuta erreparo pixka bat ere ematen zuan jeitsierak, baina sopapadelux zauanez, eguzkixa jun aurretik jeitsiz gero, ez genduan arazorik eukiko.

Lepora azken metroak

 Lepotik gora ertzetik igotzen hasi ginan. Ixo, ixoko nintzan, baina jeisten tardatuko nabanakin, Txiriri esan nion segitzeko berak, ni bitxartian eskixak jantzi eta mokadutxo bat jaten geratu nintzan.

Monneko tontorra eskuinian. Eskiekin jeitsiera normala ezkerreko malda. Gu iparreragotik hasi ginan ekialdeko eguzkixa hobeto aprobetxatzeko
  Txiriosek sekulako habilidadia dauka, eta tontorrera jun eta buelta di-da batian in zuan. Jeisten zatorrela akojono pixkat ere pasatu nuan, erdi antxitxika etorri zan eta aber prisengatik estropozu in eta erortzen zan, ze bi aldietara erorketa ez zan xamurra

Txirios tontorrera bidian
 Txiri etorri ordurako jeisteko desiatzen eta irrikitan nauan, di-da aldatu zan eta adrenalina txute batekin jeitsi genitxuan Monnéko lehen metrotako maldak 
Gabizoseko tontorrak eskuinean
Ikaragarrizko malda ederrak dauzka Monnék; zuzen zuzenak, bai igotzeko eta baita bajatzeko ere. Baldintzak ez ziran onenak, baina edozein kasutan, asko disfrutatzeko mendi bat da, eta elur berrixauakin, edo eguzki altuauakin eta batez ere elurra beherago dagonian bueltatzeko mendi bat

Beheko zatixan berriz ere eskixak bizkarrian hartu eta beste 400m jeitsi genitxuan oinez. Imaginatzen karakatera eskixak bizkarrian hartuta ixotzen hasiko bagina? Ba horixe izan zan sentsaziua.
Halere, beste itxura bat hartuko diogu hemendik aurrera mendi eder honi

Cotgetik: Monné siempge Monné
Hemen eguneko bidixua:


Iruzkinak