Prostiko zubixa Aure Bailaratik

Abenduko zubia gainean, eta hego isurialdean zegoen elur eskaxia ikusita, ipar isurialdera joateko plana egin genduan.
Aspalditik begiz jota neukan Auloneko bailara. Oin dala urte pila bat jun ginan Morkaikokin Arbizonera, baina orain Portarras mendi eskiko ibilbide klasikua egiteko gogoz nenbilen.
Elur baldintzetan Frantzian 1500-1600m ingurutik eskiatu zitekeela ikusi genduan, eta itsu-itsuan jun ginan Auloneko bailarara. Baina elurra esperota baino urrutiago zegoen.

45 minutu inguru eskiak bizkarrean eraman ondoren, eskiak jantzi eta planez aldatzia erabaki genduan. Portarraseraino bailaran aurrera segi biharrian, Auloneko tontorreruntz jutia pentsatu genduan, hego orientaziua eta motxagua izango zala pentsatzen.
Taldetxo bat zixen gure aurretik, eta haien aztarnak jarraitzen jun ginan.
Bi lagun azpiko argazkiko parian dauan tubotik jeitsi ziran Auloneko tontorra (ezkerrian daona) egin ostian. Beste danak eskuineko tontortxora jun ginan, eta gu ere eskuinekora.
 Altuera hartutakuan elurra ondo zauan. Itzaletan gogorra, baina eguzkitan udaberri elur zoragarrixa, sopadelux.

 Lepotik Midi Bigorreko Hego Ekialdia parez pare geneukan.

 Tontorretik Arbizon eta Montfaucon ikusten ziren parez pare. Handik ere buelta edarra emanda daukagu Horquette d'Ancizanetik.

Peyragudesetik ataratako argazkixa


Hemen elurran baldintzan ez ziranez esperotakuak (45 minutuko porteua), gorago jutia erabaki genduan. Lehen bait lehen bajau, furgona hartu eta Bielsako tunelera ixo ginan. Han izotz apur bat bai, baina elurrik batere ez genduan aurkitxu eta Piau Engalyko pistetara jutia pentsatu genduan.

Piau Engalyko pistetatik parian Soum des Salettes
 Hemendik klasikua dan tontor bat itxia pentsatu genduan, Soum des Salettes. Baina lepora iritsi eta ipar orientaziua hartu bihar genduan. Baldintzak ze ezberdinak zaozen ikusita, iparrian izotz nahiko gogorra, hego partian sopadelux, Lucky Luckek egingo lukeen bezela, eguzkiruntz hartu genduan, Lenquo de Caporuntz.
Tontorra egin ostian, Lentillako ertzeruntz jun ginan (Lentillako ertzak Cambieilera ematen dau)

Lentilla ertza, Cambieil eta Mendebaldeko tubuan sarrera parian
Aurreko astian La Meteokuak egindako  ibilbidia ikusi arren, baldintzek ez zeukaten antzik eta Lenquo du Capotik jeitisera eskixak motxilan jarritxa egin genduan. Hortik Lentillako gainera igo nintzan. Gravaris tubua izozten, krostra jartzen zaola zirudien, baina, udaberriko baldintza ezin hobiak zauden hego tubuan, eta ibilbide bera bueltan egiten disfrutatu nuan, asko!

Lentillatik Soum des Salettes, eta azpian Lenquo de Capo

Lentillako hego tubuan beheko zatixa
Berriz ere lepotik behera, eguzkitan zeuden maldetatik udaberriko baldintzetan sekulako jeitsiera egin genduan furgonaraino!

Hurrengo egunian hego aurpeixetan eskiatzia zan helburua, eta Bareges ingurura jutia pentsatu genduan. Gainera, asteartian etxian egon bihar nintzanez enpoiatzeko, bueltarako bide laburragua geratuko jakun.

 Irteera klasikua, Midi Bigorre hegotik egin biharrian, Pic de Barbe alderuntz jutia erabaki genduan, beste klasiko bat, batez ere Altitoyean. Akordatzen naiz urte batian Urtarrilak 18xan izan zala Altitoy, lehenengo ediziua igual, San Anton egunan hurrengo egunian izan zan. Elur guztia hezetu zuan eta gabian oskarbi. Eurra gogor-gogor geratu zan danian. Azpiko argazkixan igartzen ez dan arren, sekulako malda dauka zati horrek. Karreran guazela bat goitxik jausi eta beheraino jun zan arrastaka, ez jakon ezer ere pasau, baina kranpoiak jartzera bihartu gintxuzten ondorenguok.

Pic de Barbe barrenian
Oinguan guztiz bestelako baldintzak zaozen, elur papa papa, baina malda iguala, demasa dauka. Aurretik bi ezagun zijuazen goruntz, bat nahiko hasiberrixa, bestia lasterketetan ere ibilitxakua. Bixak kaskua motxila gainian.
Halakuetan ezin izaten naiz ixilik egon, eta ia Reserba botilaren bat ero zeukaten motxilan galdetu nien. Bixak parrezka, ezetz.
Eske, zuen burua baino gehixo babesteko motxilan daramazuena, zeozer inportantia izan biharko da, eta Kriantza batek ez dau horrenbeste balixo, Reserbak akaso bai.
Handik pixkatera, hasiberrixa gelditxu eta kaskua jartzen ikusi genduan. Esperientziaduna aldiz kaskoripe ixo zan. Bakoitza libria da nahi duana itxeko, baina elurjausi ikastaruan esan digutenez, piriniotan elurjausi biktimen erdixa traumatismuagatik hiltzen dala. Hau da, EBD (Elurjausi Biktima Detektagailua, gazteleraz DVA, lehen ARVA deitzen zitzaiona) baino bizitza gehixo salbatzen ditxula kaskuak!!! Eta nik obligazio morala sentitzen dot ohitura onak kontatzeko, gero bakoitzak nahi duana itxeko libria dan bezela.

Barberako azken metrotan ere arreta ezin galdu
Tontorrera iritsi ginan, azken metrotan bistetaz disfrutatuaz. Haize pixka bat ibili arren, sekulako girua itxen zuan. Mokadutxo bat jan eta behera
Sekulako bistak dauzka
Eguzki egunetan sekulako jeitsiera dauka hego aurpegixak. Baina eguzkixak berotzen ez duanian, elur gogorretan bildurra pasatzekua!!

Barbeko tubua. Igartzen ez dan arren, sekulako malda dauka

Eta honekin eta bizkotxo batekin, zubixa bukatutzat eman genduan.
Hemen zubixak emandakuan bidixo bat ere




Iruzkinak