2017/01/22 Lizaratik
Bisaurini itzulixa egin ondorengo egunian, eta horrekin lotuta Camillen xendari bi egunetan buelta emateko flana eduki arren, gure flanak orientatibuak besterik ez dia izaten. Neguan eta mendixan ezin dozu plan itxi batekin funtzionatu, edo guk behintzat ez.
Bezperan halako paliza hartuta, eta domekarako eguraldi eskaxaua iragarritxa zaonez, planez aldatu genduan.
Jainkuan liburua hartu, eta Llana del Bozok mendebaldetik jeitsiera elegante bat daukala ikusi genduan. Iparrak elurripe zaozen, baina mendebaldian akaso zeozer egongo zala pentsatuta, horruntz abantau ginan Lizarako aterpetxetik
|
Lizarako aterpetxia, Bisaurin atzian. Bezperan atzeko haitz artetik pasatu ginan |
Iraupen eskiko pistetan elurra pilatuta
Bozoko lepora iristen, haiziak elur asko mobitxuta zeukan. Leku batzutan metatuta, bestetan elur gogorra edo izotza
|
Bozoko lepua |
Hortik gora zati batzutan haiziak gogotik ematen zuan
Aisako leporuntz bidian, momentu batzutan haizetik babestuta zauan, eta horrek esperantza txiki bat ematen zigun Llana del Bozon mendebalian elurra egongo zala.
Baina parez pare jarri ginanian, ez genduan batere ondo ikusi. Haiziak dexente emanda zauan, elur gutxi eta Saharatik etorritxako ondar marroian kapia zaukan kostra izoztuak.
|
Llana del Bozon mendebala, elur gutxi eta gogorra, Saharako marka marroiakin |
Gutxienez bailaria ezagutzeko baliatu genduan. Urrian hemen egon nintzan, baina orduan oindiok eguraldi txarraua zauan, eta GRko markak segitzen iritsi nintzan Aisako leporaino, eta buelta. Oinguan gutxienez parez pare ikusi ahal izan nuan Esper edo Aspeko bailara, frantziako bailara osuari izena ematen dion bailaran hasera, eta
Laskukin Candanchutik denboraldi haseran egon nintzan lekua.
|
Aspe eta Llana de la Garganta |
Moskeauta nago, ze hemendik Aspeko bailarara bajatzeko udako bidia dago (paso de la oreja), baina Jorgek ez du bere liburuetan sartu, eta honek bai jasotzen ditxuala inguruko bidezidor guztiak. Zergaitik ete, pasatuko ote zitzaion? Edo neguan ez da oso biablea?
Edozein kasutan, eguraldi panorama hau ikusita, haize fuertia, eta eguraldixa eskaxten, buelta eman genduan.
|
Tarteko pausu bat |
Bailara erretza, baina momentu batian urjausi bat gurutzatu bihar zan, eta eskiatzen jeitsi biharrian, nahixo izan genduan kranpoi eta pioletakin pasatzia.
Metro gutxi pilatuta, El Cubilarreko bailarara bajatu ginan
Behean zeozer jan eta buelta egin genduan berriz ere Bozoko lepora.
|
Bozoko lepora bueltatzen |
Gutxienez hankak soltatzeko metro batzuk eginda. Egixa esan, neri eguraldi txarrakin ibiltzia gero eta gehixo gustatzen jata. Plazer hutsa!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina