Basibe eta Suelza

2017/01/06 Candanchu
Errege bezpera, errege batzutan edo besteetan sinesten dabenentzat. Ni errepublikarra naizenez, sinestu ez, baina jai neukanez, aprobetxatzera!
Candaneko Causiat Xtreme lasterketan aurreko astia zan. Antolatzailiak lagunak dira, eta gehixen bat horregatik eman nuan izena, ze espainiako txapelketa korritziak ez zidan batere graziarik egiten, nahiz eta FEDMEn federatu gabe egon. Zauan elurfaltan panoramakin eurenak eta bi egin ondoren, ibilbide bat publikatu zaben astebete falta arren. Hori ikusitxa, barixakuan ibilbidiari begirada bat ematera jutia pentsatu nuan.



Candan eta Raca, kañoien elurra besterik ez zauan
Tobazotik Tucara pasatzia pentsatu nuan, eta goixan a ze sorpresa, altueran ere ez zan elurrik geratzen!! Eskixak motxilan jarri, eta Tucaruntz egin nuan oinez...

Tobazotik Tucara eguteran, elurrik ez
Tortiellaseko zirkuan zauken ibilbidia markatuta, nahiz eta Tucan hasi eta bukatzeko aurrikuspena egon. Nik sekulako sorpresa hartu nuan, ez nuan hain elur gutxi espero, eta zaona gogor gogorra zauan. Eskixak harrixekin apurtu edo txarraua, mina hartzeko aukera asko zauden, zalantzaripe

Tucako panorama
Zirkuitua ikusteko goguak jun jatazen. Tucako pistetan ibili nintzan saguak kaixolako ruletan bezela. Igoera batian Mikelnakin topo egin nuan, semia eta bi lagunekin zijuan goruntz, hauek bai onak urtengo dirala, ez gu bezela!! Buelta batzuk in nitxuan Tucan desnibela metatu arte, eta furgonara!!

2017/01/07 Basibe
Barixaku atsaldian Laskukin nauan Jacan geratuta. Cerler eta Boi inguruak hobeto zeudela entzunda geneukan, eta Boi urruti egon arren, Cerlerreruntz juteko flana egin gendua. Jacatik bide erdi eginda, di-da iritsi ginan Benasquera.
Hego aurpegixetan elur gutxi espero genduan, iparretan aldiz oso gogorra. Cerlerren goiko partian dauan Ampriuko parkinera ixo ginan. Dana zauan txuri, ez bakarrik kañoiekin landutako lekuak. Entzun genduan bezela, inguru hau askoz elurtuo zauala konprobatu genduan. Ona!!!
Pistak zeharkatu eta Basiben iparran azpitxik tontorrari buelta eman, eta hegotik igotzia zan gure asmua, jainkuak eginda zeukan bezela. Basibek 2700m eukitxa, tontorreko hego maldak elurtuta egotia espero genduan. Ikusten ez genduan arren, altuera horretan teorian bazauan elurra hegua izan arren


 
Basiben iparra, saharako hondar marka marroiekin
Baciverreko lepotik Castañesatik datorren bailaran bajatu ginan. Udan inguru honetatik ibili nintzan bizikletan, baina parian, salineseko lepuan
Barrenian Salineseko lepoa
Hemendik parian zauan Pleta Vellako lepora ixo ginan, Basiberi bueltakin jarraitzen
Pleta Vellako lepua
Oso leku lasaixa, inor ere ez genduan ikusi egun osuan. Elurra gehixen bat oso gogorra zauan, baina kostra azpixan hauts fazeteroren bat ere bazauan.

Ballibierna atzian agertzen

Malditos, Aneto, Ballibierna eta abar barrenian
Pleta Vellako lepotik beste aldera ez zan itsasua ikusten, baina bai Boi ingurua. Txuri txuri ikusten zan, entzun genduan bezela, ez zeukan pirinioen mendebaldian edo iparraldian antzarik.

Boi ingurua

Touseko tontorra eta lepoa
Guk Basiberi buelta ematen jarraitzen genduan, Touseko lepuan ere bazauan elurra. Hau igaro, eta berriz ere ez genduan itsasorik ikusten, baina beste mendi batzuk bai

Turbon parez pare
Hego-heguan sartu ginan. Oindiok ez genduan Basibe ikusten, baina hemendik beste perspektiba bat zauan; ez zan elur gehixegi ikusten...
Beste maldatxo bat ixo genduan harri artian geratzen zan elur apurretik, eta parez pare geneukan Basiben hego malda famatua, baina batere elurripe. Hori txaskua!!!
Eskixak motxilan jarri, eta azken metruak oinez in bihar izan genitxuan

Basibetik bistak, Gallinero eta barrenian ezkerretan Cotiella eta eskumatan Posets
Denbora gehixegi galdube, berriz mendebalderuntz hartu genduan. Oinez jeitsi genduan demaseko hegoko eskiada daukan aldapa osua, eta elurretara sartu ginan.
Dudatan egon ginan hortik Castañesako bailarara bajatu, edo pistetara bajatzia hurrengo kanaletik. Lehenengo jeitsiera hau egoera oso onian zauan (ez zauan izotz gogorrik), baina ondoren berriz ere remontau bihar zan Baciverreko lepora. Hurrengo lepua ere orientazio berekua danez, eta pistetara zuzenian aterako ginanez, hurrengora jun ginan

Bacive eta hego pala ederra elurripe
Baina, hurrengo lepuan ez zauden baldintza berdinak. Pentsatzen egon nintzan akaso haiziak gehixo emango dion malda izango dalako edo, kontua da sekulako izotza zaola aukeratu genduan jeitsiera honetan. Lasku kranpoiak jantzitxa bajau zan. Nik, jeitsiera ondo ezagutzen nabanez, eta erorketa txarrik ez daukanez, eskixak jantzitxa jeitsi nuan. Azkenian topatzen ziran elurretako zatixak izotz artian, baina ezagutu gabe, ez nuke zoratuta ere bajatuko!!

Hemen eguneko bideua, jeitsiera horren zati bat ere ageri dala


2017/01/08 Punta Suelza
Basibe egin ondoren, Castañesa eta hauetara joateko porteotxo bat zegoela iruditu zitzaigun. Aneto ingurura seguru baldintza hobeak zeudela, baina elur gogorra eta masifikazioa ez genduan nahi. Laskuk jainkoaren erreferentzia bota zidan. Hamarbat egun lehenago Punta Suelzan egon ziran, eta ekialdetik igotzen zanez, izan zitekeen oraindik baldintza onak egotea, eta garrantzitsuena, ez iparretan bezain gogorra. Beste aukera bat, Cotiellara Saravillotik igotzia izango zan, baina hori ipar-iparra izanda, ez genduan fregao batian sartzia nahi. Gainera, domekarako ez zaben hain eguraldi ona aurrikusten.
Horrela bada, Planetik Verdemeneko bailarara jun ginan. Udan pista honetatik bizikletaz jeitsi nintzanez, primeran ezagutzen nuan, eta bide batez, Suelzaren beste igoera hau ere ezagutu nahi nuan, udan Suelsa Urdizetotik in nuan eta.
Furgona zaharra izan arren, elur pixkat zeukan pistatik primeran ixo zan, hau bai katxarrua!!!


Esperota baino elur gutxio zauan. Haseran kriston bajoia eman zigun, baina 15-20 minutuko porteuan ondoren, iparrian ezkutatuta bazauan elurra. Uff, eskerrak!!!

Posets barrenian
Elurran koloriak argi esaten dau zer topatu genduan, elur gogorra, Saharako hondarrakin kostratuta. Poliki poliki iritsi ginan goiko partera

Suelzako tontorra lainopian


Cotiella barrenian igarri leike
Momentu batzutan despejatzen zuan, baina beste momentu batzutan haizia urtetzen zan eta tontorrak tapatzen zitxuan. Eguraldi aurrikuspena txarra zan, eta elurra ere nahiko gogorra zauan. Tontorran azpiko haitzetako pasagunian buelta ematia erabaki genduan
Cotiella sekulako brilluakin. Haitzetan buelta ematia erabaki genduan
Justu momentu hartan dana tapatu eta giro ezatsegina jarri zan. Aldatu eta bajatzen hasi ginan. Leku batzutan oso gogorra zauan elurra, baina nahiko zimurtsua, eta kantuak eusten zuan horri esker. Beste leku batzutan erdi kostratuta, eta beste batzutan hauts gogorra ere bai. Oso aldakorra zauan. Ez zan asko disfrutatu genduan jeitsiera, baina momentu politxak euki zitxuan.


Konturatu orduko iritsi ginan furgonara, elur baldintzekin nahiko triste. Elurte bat bihar dabe piriniuek, eta astian zihar 10bat zentimetro jausiko ziala ematen zaben. Ez zan nahikua halako elur eskaxiari aurre itxeko, baina ezer baino hobe bai. Ea ba zer pasatzen zan Candanchuko karrerarako...

Hemen eguneko bideua, Laskuri publierreportaia ia ia, kar kar kar

Iruzkinak