Bisaurini itzulia

2017/01/21 Kamillen xenda... edo
Aspaldi Ixakak bota zidan neguren batian Camilleren xenda eskixekin itxeko plana. Orduan, leku  batzutan oso baju pasatzen zala, eta elurra hain behian topatzia zaila zala esan nion, baina, flana buruan geratu jatan. Uda honetan Elurrekin camille inguruan ibili ostian, ibilbidia fresku neukan, eta azken asteko elurtia, eta aste osuan egonkortzen egonda, elurjausi arriskua asko jeitsiko zala pentsatu, eta hara juteko flana egin genduan Javik eta bixok.

Nundik hasi? Ze ibilbide egin? Ze udako ibilbidian aldian, neguak inprobisaziua eskatzen dau, arriskuak ezagutu, saihestu, ibilbidia aldatu... Horregatik gehixen betetzen nautenak horrelako planak izaten dira, ilusio horiek bizi naute, zalantzaripe!!

Markatuta dauan Camillen senda ez da tontorretatik pasatzen, lepoz-lepo baizik. Neri tontorrak itxia gustatzen jata eta Javik ere sarri esaten dau "no concibo monte sin cima", beraz, helburuan elkarrekin...

104km inguru da buelta osua. Ibilbidia pixka bat moztuta, bi egunetan egiteko kapazak ikusten ginan. Baina, tontorren bat egin nahi genduan...
Pisuz arin jutia gusatzen jaku ibilbide luziak erretzao itxeko. Horregatik, bidian lotan geratzia ez genduan aurrikusten. Berriz ere furgonara bueltatzeko, Oza inguruan hastia pentsatu genduan, erdi-erdixan geratzen da eta. Egun bat ekialderuntz eta bestia mendebalderuntz egitia pentsatu genduan. Iganderako ekialdetik marroia zetorrenez, lehenego egunian ekialderuntz jungo ginan, eta bigarrenian mendebalderuntz, eguraldixak, hankek eta elurrak lagatzen baziguten.
1.eguneko plana: Urdinez Senda Camille, Berdez egin nahi genituen barianteak

Lehenengo eguneko plana: Boca Infierno-Gabardito-Bisaurin-Sansanet-Arlet-Selva de Oza itzulixa aurrikusi genduan, beti ere baldintza seguruak baldin bazeuden. Ibilbidian sartzen ez dan arren, Bisaurineko tontorra egingo genduan eta iparretik bajatzen moztu, eta aldiz, Lizarako aterpetxera ez bajatu, zati hori ez egin. Candanchuraino ere ez ginan jungo, eta hor ere pixkat moztuko genduan

Bigarren egunerako Zuriza-Linza-Petretxema eta Ozara bueltatzia aurrikusten genduan.
Edozein kasutan, bi egunetan bidian zihar inprobisatzen jungo ginan elurran baldintzen arabera.

Asteartian ez jakun begitandu elurjausi arrisku asko zaonik, eta aste osua egonkortzen junda, baldintza onak eta elurra oso baju espero genduan. Baina inoiz ez dakizu seguru. Horregatik, bezperan pixkat urduri sartu ginan lotara.

Goizian jaiki eta lehenengo izpixekin martxa!! Itxura oso ona zeukan egunak!! Gainera elurra kotxetik bertatik zauan

Boca del Infiernoko Interpretazio zentrua
Haseran oinez, ondoren pinadixan eskixak jantzi genitxuan. Konturatu ordurako iritsi ginan Gabarditoko aterpetxera
Gabarditoko aterpetxia
Hemendik Bisaurineko lepora bide oso luzia dala jakitun, sin prisa pero sin perpausa, ixa gelditxube jarraitxu genduan

Diostesalveko txabola

Bisaurineko hego malda parez pare
Elurtuta ikusi arren, ez zan metaketa handixegirik ikusten
Ohhhh, Bisaurinen hego malda zoragarrixa!!
Gerturatu ahala, talde bat zixen goruntz bidia zabaltzen, eta eurekin txakur batzuk ere. Brometan, jainkua izango zala komentau genduan.
Altuera hartzen jun ahala, bistak gero eta hobiak. Orhi ere txuri txuri ikusten zan barrenian. Han ibiliko ziran Gartxot egunera jundakuak!!

Orhi barrenian
Tontorrera iristian, aurretik zijuan taldia falta zan, eta batzuk zetozen iparretik. Kontxo, txakurrak ere hemen. Jorge jainkua ezagutu nuan, eta agurtu nuan. Bere jarraitzaile bat naiz, eguraldixa elurran egoerakin fin-fin astero astero ematiaz gain, mendi eskiko 4 liburu atera ditxu, oin arte ikusi ditxuten libururik onenak, ibilbide asko, bariante asko, argazki aereuak... benetan lan bikaina egiten dau honek. Gauzak ondo itxia gustatzen jakola ezagun deu!! Horregatik, plazer bat da bera agurtzia!!!
Kiliani ezer ere kendube, baina Jorge bezelakuak dira neretzat idoluak, jendiantzat gauzak itxen ditxuenak.

Hauek ziran aurretik ikusi genitxunak. Guk bezela, Bisaurin iparretik bajatzia nahi zaben, baina elurra haiziak eramanda, eta izotza bistan zaola esan ziguten, eta eurek buelta eman zabela. Halere, gu juteko ikustera. Jainkuak buelta eman bazaban, guk ezta begiratu ere!!

Eta eurekin berbetan, batek andaluz azentua zeukala konturatu nintzan. Nik hitzegiteko gogo gutxi, eta berak ere apenas, kar kar kar, berbetan hasi ginan. Granadakua zala esan zidan. Nik, Sierra Nevadan egon berri geundela. Berak galdetu zidan ea pistetan edo menditik ere ibili ginan, eta nik Poqueiran egon ginala.
Kixo, quitate la gafa, y dame un abraso!!!
Putasoria!!! Poqueirako aterpetxian kriston plana montau zigutenetako bat zan, Nacho!!! Eta zer eta lameteoko jainkuakin. Hau ez da ez munduan galduko!!!

Javi eta bixok Granadako Nachokin
Eurekin batera bajau ginan Bisaurinetik eskiatzen. Nola eskiatzen daben hauek!!! Nik ere nausitxan horrela eskiatu nahiko nuan!!!
Puntu batian (fonfria itxurrixan) gu Refugio Oldecuaruntz desbideratu ginan. Aterpetxe libre honetan, motxilatik Javik eroskiko tortillia atara zaban. Joe, hori omenajia!!! (ez daukat argazkirik. Ezagun degu gose ginala, kar kar kar)
Ez dakit tortilla hori kalian hain gustora jango nuken. Han mundiala zauan, ezin hobia. Eskerrik asko Happy!!!
Eta tripa beteta, goruntz abantau ginan Foya de Berneraruntz

Foya de Berneraruntz igoera
Aspalditxik nakan hona iristeko gogua, eta saiakeraren bat ere eginda, baina oin arte sekula egon gabe nenguan inguru honetan. Bisaurinen iparra ez genduan parez-pare ikusi halere. Sarrioen bailararuntz jarraitxu genduan, ekialderuntz. Denbora azkar pasatzen da mendixan, eta neguko egun motxetan bizi ibili bihar...

Foya de Berneratik Sarrioen bailararuntz. Bisaurin atzian
Iritsi ginan punturik altuenera. Kerizpetan fresko itxen zuan! Hemendik behera sartuko ginan Sarriuen bailaran!!
Bisaurin atzian


Sarriuen bailara aurrian

Sarriuen bailara bukatzen
Entzunda neukan oso bailara edarra zala, eta benetan, halaxe begitandu jatan!!
Hemendik tubotxo batetatik bajatu, eta zalantza egin genduan. Berandu zan Sansanetera bajatu eta Arleteko tontorra itxeko, Camillen xenda jarraitzen. Lizarara bajatzen galdu genduan denboragatik, beranduegi zan jada.
Beraz, bi aukera geneuzkan bueltatzeko, Estanes ingurutik Aguas Tuertasetik pasatzen Selva de Ozatik bajatu, edo Acherreko gazteluan lepotik pasatu, eta hartara errepidez eskiko botekin km gutxio egin. Bigarrena aukeratu genduan

Acherreko leporuntz bidia
Eskerrak ez zitxuan 15zm gehixo bota, bestela, oh gu hemen, bidean galduak, kar kar kar

Estaneseko lakua atzian
Gora behera askoko zeharkaldixa egitia tokatzen zan, fokak jantzitxa denbora osuan, eta elur sakonetan gehixena
Acueko hego malda
Acueko heguak eski marka elegantiak zeuzkan. Batzuk bai gozatu zabela hori bajatzen!!

Secuseko lepo azpitik pasatzen

Eta halako batian azaldu zan Acherreko lepua gure aurrian

Acherreko lepua
2900m positibotik gora generamatzan. Oso positibo, oindiok umore ona zaukagun.
Acherreko lepua, teorian bajatzia bakarrik falta zan
Teorixan hemendik bajatzia bakarrik falta jakun. Nik oindiok aurten ez dot 3000mko desnibel positibo metatua pasatu, eta gogua neukan. Horrelako bueltoi baten ostian, 100m eskaxera geratziak pena ematen zidan! Baina berandu zan, eta oso zurratuta geunden
Bajatzen hasi ginan, eta zatitxo bat ixo bihar zan Ozatik Castillo de Acherrera dixen bide normala hartzeko. Hor nere 3000 metruak!! pentsatu nuan. Baina... mapan beste bide bat ere bazauala jartzen zaban, beherago eramango gintxuana.
Selva de Ozara jeitsiz gero, 5km inguru egin biharko genitxuan errepidetik eskiatzeko botekin, eta hori oso inkomodua da. Beste bidia asmauez gero, pare bat km besterik ez karreteratik.
Javiri proposatu nion, eta honek danari baietz, hau tipua, etzakixan zeinen eskutan zauan, kar kar kar

Bide berrixen bila, abentura eta tensiua konfort eremutik urtetzian
Lepotxo bat ixo bihar genduan. Hura pasatzen, neri bastoia apurtu jatan. Sekula ez die bastoi batzuk hainbeste iraun, 10 urte gutxienez bai, ta kasualidadia momentu honetan apurtu bihar. Beno, txarraua izango zan egunan haseran apurtzia! NePasePasRien!!

Ilunabarra gerturatzen, paisaia ikaragarri polita, baina tensiua ere bai, bidia topatuko ez bagendu... Remontatu genduan eta derrrrrepennnte destrepetxo bat zaukagun, eta sekulako malda eskiablia. Iujuuuu

Destrepian aurretik Javi, txaketa jantzitxa
Iluntzen egotiaz gain, fresko egiten ere baziharduan. Malda eskliablian sartu ginan, eta zoragarri zauan. Asko disfrutatu genduan zati honetan!! Kriston bajadoia malda elegantiakin eta elur hauts gogorrakin!!
Jeitsi eta jeitsi, erreka zulua biratzen zijuan, eta aurreko arroilara eramaten gintxuala konturatzen hasi ginan. Mapan hortik arroil jeitsiera egiten dala jartzen zuan. Ez zakigun hemendik ere horrelako zintzurra egongo zan, sokak biako zian pasatzeko edo zer demontre. Bertan gelditxu eta krisi gabinete bat montau genduan egoera aztertzeko.
Oindiok argixa zauan. Bide berriren bat bilatzeko asti pixkat euki ahal genduan. Zuluan behera eskiatzen segitzeko primeran zauan, baina... gero ez bazauan irteerarik?
Tik-tak-tik-tak-tik-tak zeozer erabaki bihar zan!!! eta BIZKOR!!! Ilundu aurretik!!!

Goruntz tiratzia erabaki genduan, eta hegoruntz jarraitzia.


Kanala remontatzen
Tensiuagatik izan ez balitz, oso oso politxa zauan dana, eguzkixan arratsaldeko kolore gorrixak jazten zitxuan gure naparruako pirinio maitiak. Baina ez zaun erromantizismo askorako astirik, kar kar kar

Acherreko gazteluan azken eguzki printzak

Petretxema, Hiru erregeen mahaia eta abar azken izpiekin

Acherreko gaztelua berriz

Hegoruntz begirada, horruntz ginduazen

Petretxema ingurua berriz, ezin atzera begiratu gabe egon. A ze espektakulua
Eta halako batian aurkitxu genduan bila genbiltzana. Mapan erreferentzia bezela txabola bat zauan. Azkenian, aurkitxu genduan. OEOEOE

Mapako erreferentzia, txabola. Azkenian, salbu. Salbu?
Gutxienez bazakigun nun geunden. Zer pasau leiken jakinda, frontalekin abantau ginan, beraz, hemendik behera 500m inguru jeitsi bihar genitxuan. Teorian udako bideren bat ba omen zauan. Eta kasurik txarrenian txabolan lo egin
Txabola pasatuta ez zauan elur askorik. Eskixak kendu eta udako bide horren bila hasi ginan korrika batera eta bestera, ilundu aurretik. Derrrrrepennnte, errekazulo bat aurkitxu nuan, eta bertan elurjausixekin beteta elurra zauan pilatuta eta eskiau leiken, eta oso liso zaolako. Primerako jeitsiera, beno, malda dexente zeukan arren!!
Eskixak berriz jantzi eta bajatu ginan. 300-400m ziztu bizixan galdu genitxuan. Errepidetik oso gertu geunden ilunak harrapatu gintuanian, baina azken zati honetan gauzak oso zail jartzen hasi ziran. Haseran jeitsiera pierramenterua zana, Jackasseko jeitsiera bihurtu zan. Leku batzutan harrixak ahal ziran bezela pasatu bihar genitxuan eskiatzen jeisten jarraitzeko.

Jeitsiera Xtreme!!
Eskixak kentzia ez zan momentuz abantaila, oinez elurretan asko sartzen ginan eta. Baina halako batian guztiz ilundu zuan, eta mina hartu aurretik, bekokigailuak atara eta piztu, eta eskixak bizkarrian jarri genitxuan. Oinez oso trakets ginduazen harrixak gainditzen eta elurretan belaunetaraino sartzen.
Nik frontal arin bat neukan motxilan pisu asko ez eramateko (beno, frontal kk bat egixa esateko) Javinak aldiz kriston argixa itxen zuan, eta bera aurretik zixen bidia zabaltzen.

Guzti honi ginda jartzeko, momentu batian Javin frontalak honaino iritsi zala esan zuan. Pilak agortu eta argiripe geratu zan. Joe, Javi bezelako profesional bati hori gertatzia ere!!! Adarra jotzeko a guebo laga zidan, kar kar kar.
Baina ez geunden adarra jotzeko umoreko, oindiok errepidera bajau bihar ginan. Gertu zaola intuitzen genduan, baina ni akojonauta nenguan, Boca del Infiernoko arroilan gainian geundelako, eta han paretak besterik ez dira ikusten.
Momentu horretan otsuen zaratak entzuten hasi ginan, derrepente rodeatuta geundela igartzen genduan, ez genduan ezer ere ikusten, begi gorrixak bakarrik, eta ezin eskapatu!!! Ezeeeetz, kar kar kar, ez zala hainbesterako izan, kar kar kar
Kasualidadez, handik 3 metrotara, GRbatekin egin genduan topo. UFFFFFFF, A ze librada!!! kar kar kar
Javik esan zidan: Esto es para celebrarlo, pero no nos vamos a comer "los platanos" todavia que contigo puede pasar cualquier cosa. jajajajaja
Baina beno, hortik behera arazorik gabe allau ginan!!

Errepidera iristen

Beno, arazorik gabe arazorik gabe ez. Errepidera urten, eta pare bat km geneuzkan furgonaraino, Boca del Infierno arroilatik. Hor azken egunetan ez zuan eguzki asko emango, ze errepidian izotza zauan. Ilunetan (frontalipe) Javik labain ein, eta demasa hartu zuan. Jota akojonau nintzan, aber ukalondua apurtu ote zuan. Baina ez, izotza pixka bat apurtu zuan, besterik gabe. Gogorra da Javi, halere, pare bat astetan izurrauta egon da kolpiagatik!!

Eta, azkenian iritsi ginan furgonara!! OEOEOE

Ez genduan Camilleren xenda egin, baina asko bete gintxua flana izan zan, zalantzaripe.Eta inportantiena, 3000m positibotik gorako desnibela metatu genduan


Hemen eguneko bideua


Eta wikiloceko tracka



Powered by Wikiloc




Iruzkinak