Bachimala egin biharramunean, Punta Suelsa egitea pentsatu nuen. Egunero eguraldi bikaina egiten ari zen, eta aprobetxatu beharra zegoen. Baina nekea ere handitzen handitzen, hasi zen handitzen.
Aurreko urtean Ordizetoraino iritsi ginen Parzaneko aldetik. Oraingoan GR11ren beste aldea ezagutu nahi nuen, eta ahal bazen, Punta Suelsa egin.
Suelsa pinu artean. Urruti oraindik
Furgona neukan lekutik Plan aldera jeisten hasi nuen bidea, baina segituan hartu nuen Urdizetora igotzen den pista mendebalderuntz. Bero askoko egunak ziren, eta ura ahal nuen leku guztietan hartzen nuen, eta halere eguna luze joaten zenez, ur faltarekin itzultzen nintzen.
Ezkerran Pardinas eta bizikletan jeitsitako larreak. Barrenean Suelsa
Igotzen nijoan heinean, pista hau ze luzea zen konturatzen hasi nintzen. Igo eta igo, eta Suelsa ez zen gerturatzen
Igotzeko aukeratu nuen bide hau esperota baino askoz luzeagoa zen Urdizetoraino, bailararen dorsal eta errekazulo-kapritxo guztiak pasatzen dituelako. Tartean, jeitsieraren bat ere egiten da. Luze-luze-luzea egin zitzaidan igoera.
Pentsatzen egon nintzen Pardinas lepotik askoz motzagoa izango zela Suelsara igoera. Halere, igoera hau ezagutzeko gogoa neukan, eta asebeteta geratu nintzen, bai jauna.
Suelsa, bero lainoak hasten
Halako batian allau nintzan Urdizetoko lepora. Atzera begiratuta Posets zegoen urruti. Punta Suelsaren ipar aurpegi guztia igaro nuen, igoera nundik izango zan aurkitu nahiean, baina paretik ez zan nundik izan leiken antzematen.
Urdizetotik atzera begira, Posets barrenean, zulotik nentorren
Lepotik presarako bidea hartu nuan, aurreko urteko lekura. Baina oindiok igoera nundik izango zan ez nuan intuitzen. Mapak markatzen zuan lekutik ez nuan batere klaru ikusten
Uda idorra jun da, eta danian igartzen zan, iturrixak lehortzen, eta presak ere ez zeuden bere onenian
Presa urez oso baju
Presa pasatu eta hituak jarraitzen hasi nintzan. Suelsan iparran azpira gerturatzen jun ahala, tontorretik jeisten ari ziran lagun batzukin aurkitxu nintzan, eta erreferentzia horrekin jakin nuan gutxi gora behera nundik zan; mapak markatzen zuan lekutik!
Suelsaruntz gerturatzen
Egixa esan, paretik ez zan ezer ere igartzen, baina bertara allautakuan bidia igartzen zan. Hemen igoera zuzen bat egiten da harri artetik leporaino
Leporainoko igoera pikua harri artian
Lepora iritsitakuan, beti bezela, ia itsasua ikusten zan begiratu naban. Itsasua ikusi ez, baina bistak oso politxak ziran. Azpixan Cau-ko ibona eta barrenian Pinetako bailara ikusten nitxuan, oso gertu
Cauko ibona
Oindiok Punta Suelsara pixkat geratzen zan. Zati bat igo, baina beste zati luze bat eskumatik (hegotik) tontorren azpitik bordeatu bihar zan, tontorra ekialdian dauka eta. Zati oso politxa edozein kasutan.
Suelsa tontorra mendebaldeko lepotik ikusita
Eta tontorretik demaseko bistak, nola ez. Hau ere atalaia paregabia da, eta eguraldi onakin zer esanik ez. Bero egunak ziran, eta bero lainuak zerua hartzen ari ziran, baina momentuz ekaitzik bota gabe mantentzen zan.
Pardinas lepua azpixan, hegoruntz begiratzen
Urdizetoko presa ere azpixan zauan. Gaurkuan ere denboraz ondo nenbilenez, eta patrikan beti luzatzeko aukera bat baneukanez, Ordizetoko lepotik Ordizetoko Mendatera jutia pentsatu nuan. Denboraz, indarrez, eta eguraldiz ondo egonez gero, hortik Tramezaigueseko burgoko bailarara pasatu (Tramezaïgues Liberté), eta Puerto de Planera jutia zan flana. Hemendik denbora baldin baneukan, Puerto de la Maderaraino jun, eta hortik Tabernesera bajatu.
Baina dana ikusteko zauan. Edozein kasutan, hemendik primeran ikusten zan egin nahi nuan bidia. Azpiko argazkixan Urdizetoko mendatian ostian ikusten dan bailara da Tramezaiguesekua, eta eskumatan kerizpetan dauan mendi altuena Culfreda edo Batoua. Honen aurreko lepora iritsi nahi nuan hortik Tabernesera bajatzeko
Ixotako bidetik jeitsi nintzan presara. Hemendik Urdizetoko lepotik (Biadosera dixen bidetik) Urdizetoko mendatera (Tramezaiguesera dixen lepua) pasatu nintzan. Bitxia egin jatan bi lepo izen ixa berdinakin egotia.
Hau ere ezagutzeko gogua neukan, Alpinkletako ruta bat hemendik pasatzen dalako. Hemen La Meteokuak egindakua.
Lekuan bertan egonda, hau ere ez jatan guztiz ziklablia begitandu, nahiko endurerua, baina piriniotan horrelako buelta bat bizikletan ematia beti izango da plazerra
Urdizetoko mendatea
Urdizetoko mendatera allau, eta zerua nahiko iluna jarri zan. Zalantza egin nuan aurrera jarraitu edo buelta eman, batez ere pare bat mendate pasatu bihar nitualako, eta ekaitza hasiz gero hobe behetik bueltatzia. Baina ematen zuan oindiok aguantatuko zuala, eta belaunak ere bai, beraz, aurrera!
Riumajouko bailarara bajau nintzan, eta ahalik eta altuera gutxien galduaz Planeko edo Riumajouko mendatera ixo nintzan.
Planeko edo Riumajouko mendatia
Behin hona iritsita, gainez gain jun nintzan Egurraren mendateraino. Tarteka dexente iluntzen zuan, eta bota bihar zuala ematen zuan, baina berriz ere lainuak saretu eta lasaitzen nintzan. Oinez ibiltzeko askoz giro edarraua jarri zan, freskua gutxienez bai.
Egurraren mendatera iristen, Bachimala kerizpetan eta Posets eguzkitan parian
Denbora ere aurrera, ahalik eta bizkorren egin nuan egurraren leporainoko tartia. Hemendik jeisten hasi nintzan, bizikletaz nola jeitsi leiken imaginatzen. Egixa esan nahiko mendate politxa da bizikletan jeisteko, oso teknikua izan arren, posible da. Halere, zati batzutan bajatzen ere bizikletia eskuan hartu biharko da seguruenik.
Culfreda edo Batoua tontorra, eta egurraren mendatea
Jeitsieran katalan batzukin elkartu nintzan. Ixa lepora iristen ari ziran, eta ur bila zebiltzan. Egurraren mendatian lo itxeko asmua zeuken, hurrengo egunian Culfredara ixotzeko. Goraino arinago juteko uripe ixo ziran. Normalian goixan ura egoten dala esan zidaten, baina aurten nik behintzan ez nuan hezetasun askorik ikusi hemendik. Erateko beste ur bazauken, baina afaldu eta gosaltzeko ez. Egun bat gosaldu gabe egotiarren ez da ezer gertatzen, baina gosiakin lotara jutia bai dala txarra. Espero moldatuko zirala
Bachimala parez pare
Eta jeitsieran, parez pare geratzen jatan aurreko urtian Bachimalako lepora egin genduan ixoera zuzena. Gaurkuan Pez eta Abeille tontorrak ere parez pare ikusteko aukera eduki nuan.
Jarraixan eguneko bideua
Lortu dot Wikilocera pasatzia. Jarraixan ikusi leike.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina