2016/08/12
Planetik mendikletabuelta bizikletaz egin ostian, furgona hartu eta Biados alderuntz ixotzia pentsatu nuan egun batzutarako. Ogixa lepo erosi eta aurreko urteko erreka ondora jun nintzan. Paradisua. Lo itxeko primeran, mahaixa kanpora atarata egoteko ere bai. Ura hartzeko gertu, errekia bañatzeko, mendi elegante ugariz inguratuta, eta inportantiena, koberturarik ez. Naturak babesten gaitu!!
Bachimaña urrutitik ikusita
Biados baino kilometrotxo bat beherago dago leku hau. Beraz, eguneko bueltak emateko igotzen hasi bihar. Behin pinaditik urtetzen, bistak ikusten hasi nintzan.
Bezperan bizikletaz bajatutako Pardinas mendatetik larriak eta txabolak
Atzera begiratuta bezperako lehenengo jeitsiera osua ikusten nuan. Eta parian berriz, Posets agertzen hasi zan
Biadoseko aterpetxia, Posets barrenian
Biadoseko aterpetxera allatzian, goruntz desbideratu bihar nintzan. Hemendik gora, aurreko urtian jeitsitako bidia kontrara itxen, Biadoseko Seinala eta Sabre puntatik Bachimala arteko ertza agertzen hasi ziran.
Bachimala ezkerrian eta Sabre eskuman
Posets aldera bistak ere gero eta ederraguak. Sasoi batian egin genduan Jean Arlaud korridoria ere intuitzen zan. Eskumatara, hurrengo egunetan jun nahi naban Forqueta ingurua ere.
Posets
Punta Suelza ere agertu zan, hona ere hurrengo egunetan jun nahi nuan. Puff, zenbat lan!!
Barrenian Robiñera inguruak ere ikusten ziran, Mendi Galdua, La Munia etab.
Punta Suelza. Barrenian Tres Serols eta La Munia
Aurreko urtian galduta ibili ginan zirkura iritsi nintzan. Egixa esan marka pila bat daoz inguru honetan. Umeren bat ibiliko zan despistatzeko hituak jartzen. Ez nuan biderik zuzenena egin, hituak segika galdu ginan lekura asko gerturatu nintzan. Baina aurreko urteko esperientzia eta egun argixakin, nundik izan leiken nahiko argi ikusi nuan.
Bidezidor nahiko txar bat zauan, labaina eta malda askokin. Hau ixo eta gero, goiko harri pilara ixo nintzan.
Bachimalako azken malda
Harrituta geratu nintzan zelako leku zabalera atera nintzan. Eta harrituta baita ere, oindiok tontorrerako zenbat falta zan ikustian. Gertuago egongo zala pentsatzen nuan.
Edozein kasutan, tipi-tapa gerturatu nintzan azken zatira
Bachimalarako azken ertza
Azken metruak kontu pixkatekin egitekuak dira, baina zailtasun askorik ez dauka. Tontorretik demaseko bistak daude. Tontorrian Segoviako bi gidakin topo egin nuan, Alpeetara lanera jutekuak ziran pare bat hilabetetarako, eta azken egunak lasaitasunian pasatzen ari ziran hemen.
LaPez-Abeilletik datorren ertza
Jende oso jatorra, kontu kontari egon ginan tontorrian, zeozer jaten genduan bitxartian. Bistak ere demasak, atalaia paregabia da Bachimala lainorik ez daonian
Tontorreko argazkixa. Atzian Posets
Ipar aldera, Loudervielle eta Peyragudes bertan zaozen. Hortik ateratzen dan bailara bat aspaldixan neukan begiz jota, eta azkenian, nere hanken azpixan zauan. Aygues Torteseko bailara hau Gourgs Blancs eta abarren oinetan. Ikaragarri politxa begitandu jatan hemen goitxik
Aygues Tortes
Tontorretik Aygues Torteseko lepora jeisteko gogua neukan. Mapetan, Sabre eta Bachimala artetik jeitsiera bat zauala markatzen zidan, baina hemen goitxik ez nuan ezer klarurik ikusten, harri solte askoko ertz apurtu bat besterik ez. Nere akojonuakin eta bakarrik okurritu ere ez jatan egin saiatzia.
Tontorrian lasai egon ostian, bajatzen hasteko ordua zan. Lehenengo zati delikaua pasau ostian, pedrera bajatzeko ez zauan kuidaorik. Parez pare punta Suelsa neukan, mendebalderuntz Culfreda. Azken hau ere begiz jota!
Punta Suelsa barrenian. Eskumatan Fulsa.
Biadoseko señalean lepora iritsi nintzan, oraindik nahiko goiz zan furgonara bajatzeko. Aygues Torteseko lepora ez iritsi izanan penatan nenguan. Mapan begiratu, eta hemendik Zinqueta alderuntz bajatzia baneukan (Chistauko leporuntz) eta mapak beste bidetxo bat ere markatzen zuan altuera askorik galdu gabe, baina nahiko leku malkartsuan.
Buelta zirkularra egitia pentsatu nuan. Ondo ikusten banuan, altuerarik galdu gabeko bidetik ekingo nion zeharkaldixari. Aldiz, leku bertikalegixa zala ikusten banuan, behera bajatu eta han erabakiko naban furgonara buelta zirkularra itxen bueltatu, edo Aygues Tortes lepora bueltatu.
Altuerarik galdu gabeko bidetik hasi nintzan, eta haseran nahiko ondo, baina ondoren bide arrastua galdu naban. Elurjausi ugari egondako lekua zala igartzen zan, eta harrijausi asko ere egoten dirala. Beraz, markak galduta egotia ez zan harritzekua.
Bidian aurrera, zeharkaldixa zailtzen jun zan, halere, ez zan arriskutsua. Baina mendixari bueltia ematen jun ahala zer etorriko zan idearik ere ez neukanez, horrek urduritasun apur bat ematen zidan, berandutzen zijualako, eta bakarrik nijualako. Edozein kasutan, atzera itxeko arazorik ez neukan!
Halako batian, errekasto batera urten nintzan. Ura hartu eta aurrera begiratzen, berriz ere hituak eta bidezidor batekin egin nuan topo. Behin bide hori hartuta, leporaino erraz iritsi nintzan.
Sabreri buelta eman nion zeharkaldi honetan. Hegoko ertzetik hasi eta Ekialdeko ertzeraino. Uste nuana baino luziagua zan halere. Tontorrian nenguala ekialdeko ertza jeisteko aukera ikusi nuan mapan, baina errealidadian oso gaitza begitandu jatan. Beno, askotan hori dirudi eta gero bertan ez da hainbesterako, baina ez nintzan damutu buelta osua eman izanaz
Sabreko Ekialdeko ertza azpitik begiratuta
Aygues Torteseko lepora iristerako, Bachimalak sekulako kerizpia ematen zion. Pare bat sarrio zeuden neri begira, beste inor ez.
Sarriuen begiradapian
Lepuan beste aldera begiratuta, itsasua ez zan ageri, baina sekulakua begitandu jatan bailara hau. Hona kanpinakin bueltatu bihar naizela pentsatu nuan
Aigues Torteseko lepotik Peyragudes aldia
Helburua beteta, eguzkixa gero eta bajuago zauan, eta bueltatzeko ordua iritsi zan. Hemendik Zinqueta bailarara bajau, eta Biadoserako bidia hartu bihar nuan.
Posets ikaragarri. Jean Arlaud korridoria ere bistan
Jeitsiera bide normaletik egin nuan. Oso zatarra begitandu jatan, bloke handi zona bat pasatu bihar zan eta. Eskerrak beheruntzko noranzkuan egin nuan zati hau.
Chistauko bidegurutzera iritsitakuan GR11ko markak hartu nitxuan. Aurreko urtian hemendik pasatu ginanian hortik gora egiteko gogua geratu jatala akordatu nintzan. Eta urtebete baino lehenago hementxe nenguan berriz ere!
Chistauko leporako bidegurutzia. Lepua eguzkitan
GRko bidiari jarraitzen aise iritsi nintzan Biadosera. Hemendik furgonara jendia ikusten hasi nintzan, masifikaziorik gabeko lekuen lasaitasuna atzian geratu zan
Biadosera iristen
Furgonara iritsi, eta errekan bainatu. Hori zan luxua eta hurrengo egunian agujetak ez eukitzeko sekretua!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina