Estos-La Paule alderuntz

2016/08/16
Triki, Aran eta familixiakin afaldu ostian, Estoseko bailarako parkinian lo egin eta goizian goruntz abantau nintzan. Asmua, bezperan pendiente laga nuana itxia, La Pauleraino ixotzia, baina oinguan beste aldetik: Estoseko aterpetxetik pasatzen. Aje pixkatekin abantau nintzan goizian, gausas ke gertan.
Urten eta ixa ordubetera ur botilak hartzia ahaztu jatala konturatu nintzan, eta buelta in bihar izan nuan furgonara. Hau hasteko maneria!!
Berriz ere pista guztia bajatu, ura hartu eta buelta goruntz. Hiru bidar gurutzatu nintzan batzukin. Esango zaben, tipo hau ziharo jotan dago, kar kar kar

Perdigueroren hego aurpegixa ikusten hasten da
Lehenik pista bat ixotzen da, ondoren, Turmoren txabolatik aurrera, bidia estutu itxen da, baina halere aterpetxeraino oso erosua da

Barrenian Estoseko lepua, ezkerretara La Paule alderuntz igoera
Egun askotan berua eginda, arratsaldetan ekaitz arriskua gero eta nabarmenaua zan. Aurrikuspenek ere horixe ziuen, eta gaurkuan ere oso sargori zauan. Poliki poliki tapatzen hasi eta ekaitza mehatxatzen hasi zan. Ni ahalik eta bizkorren goruntz.
Aurreko urtetik ezaguna neukan Estoseko aterpetxeko itxurrixa. Bertan ura kargau, eta aurrera! Ia zer gertatzen zan ikusi nahi nuan. Ekaitza oso leku lokalizauetan jausten da eta deskargatzen dau, baina oso arriskutsua da mendixan. Ez nuan arriskatu nahi, baina ez nuan ezta ere saiatu gabe laga nahi.

La Pauleruntz. Barrenian Perdiguero, azpixan Estoseko bailara
Altuera hartzen da Estoseko bailarari paraleloki. Estoseko lepua ere parez pare geratu jatan momentu batian. Han bazirudien eurixa hasitxa zaola eta neregana zetorrela. Bueno, eurixa dan bitxartian deskargatzen jungo zala pentsatu nuan. Momentu batian buelta eman edo ez zalantza egin nuan.
Estoseko lepua parian
Euri tanta batzuk harrapatu ninduten, txamarra jantzi eta bajatzen hastekotan nenguanian, Estoseko lepo aldian urdintzen ikusi nuan, eta atzera, Perdiguero alderuntz hasi zan eurixa botatzen. Bekokixa pasatu zala zirudien. Beno, ba aurreruntz egitia pentsatu nuan.


Harriarte honetatik albozka pasatzian pentsatu nuan Erraldoi txurietan jeitsiera hau zauala aurrikusitxa, baina izoztuta egonez gero ez zala xamurra izango hau eskiatzen bajatzia. Konturatube, burua beti eskixetara!!
Leku lasaixagora atera nintzan. Oindiok desnibela neukan aurretik, baina bidia askoz ere erosuagua zan. Goruntz nixela, berriz ere tapatzen hasi zan.

Barrenian Posets
Uuups, akojonatzen hasi nintzan. Derrrrrepente trumoiak jotzen hasi ziran. Pentsatzeko astirik hartube, buelta erdi eta beheruntz abantau nintzan antxitxika. Belaunak fallatu izan dit sarri, eta bildur nintzan antxitxika abantatzian ez ote nuan izorratuko, eta kasu horretan oinez baino motelago jeistera kondenatuko nuan nere burua, baina trumoiak eta tximistak jotzen, ahalik eta bizkorren jeistera arriskatu bihar nintzan. Pixkat belauna zaintzen, baina korrika jeitsi nintzan Estoseraino.
Estosen euri zaparradapian
Estosetik behera, euri zaparradapian, aspaldiko partez, korrika disfrutatzen jeitsi nintzan furgonaraino. A ze plazerra dan mendixan korrika itxia, eta euripian bada, are gehiago!
Holako gauzak jodiduta egon ondoren gehixo apreziatzen dia. Belaunekin ez dot euki zorte onegirik. Urrutixo junbe, aurreko urtian Estoseko aterpetxetik Posetsera juteko bajatzen hasitxa izurrau naban belauna, hementxe bertan. Gaurkuan antxitxika jeistia doble plazer beraz.

Furgonara bajau, eta Senartara jun nintzan, dutxa bat hartu eta Benasquera, alternatzera

Hemen eguneko bideotxua, gehixorako ez dau ematen

Hemen eguneko GPSan datuak



Iruzkinak