Plan-Pto de la Cruz de Guardia-Pardinas-Biados-Balsa d'Abet-Plan mendikletan

Pinetatik furgonan jeitsi, eta Parzan alderuntz jutia neukan buruan. Barrosako zirkularra egin nahi nuan bizikletan. Baina ez neukan klaru zenbateraino izango zan ziklablia, edo beste era batera esanda, zenbat denbora eraman biharko nuan bizikletia eskuan. Gainera, piriniotan mendiko bizikletan estrainekoz ibiliko nintzan, eta lehenengo familiarizatzia izango zala onena pentsatu nuan.

Beste aukera batzuk ere baneuzkan esku artian, eta erosuagua izango zan beste bat aukeratu nuan hurrengo egunerako.

Leku lasaixa da Plan, eta furgonakin egoteko leku aparta danez, bertara jutia pentsatu nuan. Estadiuan aparkatu eta hurrengo egunian hemen bertatik aterako nintzan bizikletan.


San Juan de Plan segituan geratzen da azpixan
Plan, San Juan de Plan eta ondoren Chistaura errepidez ixo nintzan. Segituan hartzen da altuera karreteratik.

Chistautik Cotiella parez pare
Ondoren, pista eroso batetan sartu nintzan, baina luzia, oso luzia egin jatan, berua jotzen hasitxa zauan, eta 1000mko desnibela gainditu bihar naban.
Gorardiako gurutzeko mendatera bidian
 Halere leku politxa da, belardiak eta txabolak, eta piriniotako bista gero eta elegantiauak igotzen jun ahala

Cotiellako mendatia gero eta elegantio parez pare. Basa de La Mora hor nonbait egon bihar da, pinuak bukatzen diran altueran, pare parian
Cotiellako mendikatia parez pare
Eta Posets ingurua ere agertzen hasitxa barrenian.
Behetik ikusten dan plaka berezi hori gertutik ikusteko gogua neukan, Cotiellan magalian bat dago, eta hemen beste bat. Zenbat trafiko dauan ikusita, ez nuke esango publizidadiantzat jarritxa daonik, kar kar kar. Pentsatu nuan telefono errepikagailuak ero izan leikezela, baina idearik pez.

Plaka bitxixa. Posets barrenian, eta Balsa D'Abet arbola artian

Cotiellan ezkerretan Chia mendatia, eta tartian Turbon
Puerto de la Cruz de Guardiara allau nintzan halako batian. Ondo kostata, lekutan dago eta, kar kar kar.
Parez pare bezperako Robiñera eta abar neuzkan, barrenian Mendi Galduko hiru ahizpak.
Hemendik behera Bielsara bizikletaz bajau leike, eta Urdizetotik igo buelta zirkular bat egiten. Buelta hori begiz jota euki arren, hurrengo baterako laga nuan.


Cruz de Guardiako mendatea

Nik hemendik pista bukatu arte dauan txabolaraino jun, eta hortik Pardinaseko lepora ixo eta Biados alderuntz jeitsi nahi nuan. Hemendik txabola horretara laua ero bajada pixkat dauka. Erretz iritsi nintzan.

Punta Suelsa barrenian
Txabola horretatik Pardinas lepora aldiz, bizikletia eskuan ixo bihar izan nuan. Eskerrak ez zan luzia.
Hemendik jeitsiera geratzen jatan, baina goixan ez zauan biderik, bidezidor eskas bat besterik ez.

Pardinaseko lepua, Posets barrenian
Beheruntz abantau nintzan, baina ez zan bizkor juteko larrea, behi hanka marka asko zeuden, eta asko bibratzen zuan bizikletak. Nahiz eta horrelako lekuetan bajatzeko benetan bizikleta erosua izan, lekua ez zan batere erosua, kontrakua ematen bazuan ere. Bideuan argi ikusten da ze bibrazio sortzen zaben behi hanka markek.
Lehenengo larria pasatuta, txabola batetaruntz gerturatu nintzan, eta hor orotarikuan marka batzuk zauden. Bidia askoz erosuagua jartzen hasi zan

Punta Suelzan babesian jeitsiera
Hortik behera pista bat zauan, eta pistan jeisten asko disfrutatu nuan. Hemen pistak saihesten ibiltzen gera, piriniotan aldiz, mendixa oso irregularra begitandu jatan, eta pistan gozatu.

Posets parez pare, larreak eta txabolak. Leku aparta
Biadoseko bailarara bajau nintzan. Hemendik, arrantzalien zubixa igaro eta kontrako magalera pasa nintzan. Ez nakixan denborak emango zidan, baina azkenian animatu nintzan. Eguneko azken igoera izango zana hartu nuan Balsa d'Abetera. Igoera hau ere pistatik itxen da. Indarrak faltan eta berua, luze egin jatan, baina egixa esan ez zan oso luzia.

Balsa d'Abet
Pinari batetatik ixotzen da, beraz, gora arte ez da askorik ikusten. Goiko partian bistak agertzen hasten dira. Fiu fiuuuu
Bachimala-Abeille parez pare
Beruagatik urez justu nenbilen, eta derrrrepente, "naturak hornituko gaitu" esaldi magiko horri esker, sekulako ur freskoko pistina topatu nuan goixan.
Planeko Upaigoiti?
Berandutxo zalako, bestela bainu bat hartu bihar nuan, ni allau arte aratz eta gardena zauan pistina honetan. Baina nik aurrera jarraitu bihar. Oindiok kilometro batzuk baneuzkan furgonara, eta berandutzen hasitxa zauan.
Hortik aurrera lautada batzuk eta jeitsiera zan gehixen bat. oso gustora bajau nintzan berriz ere Plan aldera, eguzkixa ezkutatzen hasitxa egon arren


Plan ilunabarrian
Furgonara allau eta aurreko urtian ezagutu genduan erreka txokora jun nintzan bañua hartzera. Ikaragarrixa errekako ura, eguneko neke guztiak kentzen zitxuan. Hemen ere horrelakuak itxen hasi biharko naiz Agarreko askan.


Hemen egun honetako bidixua. Azken zatixan flipatu nuan San Juan de Plan herriko kalietatik bajatzen. Jeitsiera lasaixa izan arren, GoProak beste flipe bat ematen dio. Gazteleraz esaten dan bezela, el que no se consuela es porque no quiere, jeje




Hemen egindako buelta Wikilocen
Powered by Wikiloc


Iruzkinak