2016/08/14
Egunak aurrera, nekia gero eta handixagua, berua ere bai, eta ondorioz ekaitz arriskua ere egunetik egunera gora. Halere, oindiok paradisua zan Biados ingurua.
Hemen inguruan oindiok planak euki arren, bailara osuari buelta eman nion egunotan, eta bide batzuk errepikatu biharko nitxuan hemendik aurrera hemen jarraitzia nahi banuan. Horrek zera esan nahi zuan, txorixak bezela, urtaruakin lekuz aldatzeko momentua gerturatzen ari zala igartzen nuala.
Arropak garbitzeko ere oindiok ez nuan astirik hartu, eta ez jatazen kamiseta eta kaltzetik kartutxo asko falta.
Baina oindiok bailara honetan azken eguna neukan disfrutatzeko!! Eriste alderuntz jun nahi nuan. GR11 hemendik Angeloruseruntz pasatzen dan lepua oindiok ez nuan ezagutzen, eta baneukan gogua.
Ondoren, ez nakixan zer egin, sobrelamartxa.
Eristeko lepua barrenian
Bidian beheko partia pinadi luze batetik pasatzen da. Leku politxa, eta gainera behe aldian zauan berotik zeozer babesten zuan pinadixak
Burdin ur forma arraruak.
Tartian zati oso ikusgarrixak ere badaoz, paret handixekin. Asko gustau jatan igoera
Behin altuera hartuta, lepora dixen bidia zuzen zuzena zan, malda askokin. Betiko burutaziua, hemen neguan elurjausi arriskua daonian ez da giro izango!!
Altuera hartzian bistak ere edarrak. Parez pare aurreko egunetan ibilitako mendixak eta lepuak
Ezkerrian Suelsa, eta parez pare Batoua, Puerto de la Pezerako bailara gainian
Lepora allau nintzan, beste aldera begiratu, baina itsasua ez zan ikusten. Halere, ibon handi bat bai.
Forquetako lepua
Barrenian Aneto, mendi madarikatuak eta abar ikusten ziran. Planakin burua bueltaka, Forquetako tontorra egin nahi nuan, baina kapritxua neukan baitxa ere Posetsi buelta emateko La Pauleko lepotik. Ez nakixan denbora emango zidan dana itxeko, eta gainera ekaitz mehatxua gero eta handixagua zan, oindiok pixkat aguantauko zabala zirudien arren.
Forquetara igotzia erabaki nuan momentuz, eta gero gerokuak
Forquetara igoera
Tontorrera igoera harri hartian entretenigarrixa da. Lehenengo hego tontorreruntz jun nintzan, baina harri bloke soltiak eta pixka bat aereo jartzen hasi zan, eta bakar bakarrik nenguanez, ipar tontorrera jutia erabaki naban, erosuaua zalako bidia.
Forqueta ipar tontorra
3000ko berri bat poltsikora! Goitxik sekulako bistak zaozen, Llardanaren beste ikuspegi bat, eta kobertura apur bat ere hartu ahal izan nuan, aspaldiko partez. Etxekueri eupara bat bota, eta aurrera!
Posetseko hirumilako ertzak
Lasai egon nintzan tontorrian, bakardadiaz disfrutatzen. Pare bat euskaldun besterik ez ziran honaino iritsi. Halako batian aurrera segitzeko ordua allau zan, eta Posetseko trabesia itxera abantatzia erabaki nuan. Llardanako ibonera bajatu, eta hemendik aurreko urtian ixo genduan lekutik Llardanako tontorrerako bidia hartu nuan. Leporaino bide iguala egin bihar zan
Posetsera bide normala Angelorusetik
Neberuetara allau nintzan. Oindiok ixotzeko zati bat falta jatan. Denbora aurrera zixen, zerua tapatzen, eta aurreko urtian baino nebero handixagua zauala begitandu jatan. Ez naruan kranpoi, piolet ez ezer eta ez nakixan La Pauleko lepuan elurrik egongo zan edo pasatzia posible izango zan. Hitz batian, akojonatu nintzala, eta prudentzia senari kasu itxen buelta ematia erabaki naban.
Mi potzo en un gotzo
Berriz ere Llardanako ibonera bueltatu, Forquetako lepora ixo, eta Biadoseraino bajatu nintzan, ixoerako bide beretik. Usten dot egun bakarra izan zala buelta zirkularra egin ez nuana opor hauetan. Ooooo
Forqueta tontorrak barrenian, eta hauen eskumatan lepua
Lepuan oso ilun jartzen hasi zan. Bada ezpadako erabaki ona hartu nuala pentsatu nuan. Oindiok 1200m inguruko jeitsiera neukan aurretik. Egixa esan, bajatzen hasitxa nahiko bizkor jeitsi nuan.
Biadosera jeitsiera Forqueta lepotik
Beraz, inoiz baino bizkorrago allau nintzan furgonara. Errekan bañu edar bat hartu eta lasai asko afaldu nuan furgonan. Kasualidadez albuan kanpin bat montau zaben, eta bertakuekin tertulia politxa eduki genduan afalostian. Bakarrik junda, jendiari irikixo zaudela dudarik ez!
Hemen egun honetako bideotxua
Beti bezela, hemen GPSan datuak
Eta hau egin ondoren, hurrengo egunian behera bajatzia erabaki naban. Planen erosketak, bizarra moztu, erlojua deskargatu, interneten salseatu eta arropak garbitzeko eguna izan zan. Lehortu bitxartian errekan bainu batzuk ere jausi ziran. Furgona estadiuan lagatzeko demaseko lekua dago.
Txiringito osua martxan!
Triki ta Aran Benasque ingurura jutekuak zirala, eta horretan geratu ginan, arratsaldian bertaratuko nintzala. Chistauko mendatia ezagutu nahi nuan. Asfaltatu gabe egon arren, Planetik Benasquera bertatik pasatzia erabaki nuan.
Chistauko lepotik Cotiella parez pare
Oso oso luzia egin jatan, oso mantxo juten dalako. Eskerrak bistek merezi daben
Benasqueko bailara azpixan
Iluntzian iritsi nintzan Benasquera, eta hauekin kanpinian afaldu. Beti da plazer bat kuadrillakuekin topo itxia, eta zer esanik ez piriniotan.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina