Pierra menta 3. etapa

Grand Monteko arista mitikoa sartuko zutela bazirudien ere, azkenean atzo arratsaldeko breafingean esan zuten ez zutela sartuko, baina horren ordez beste ertz polit bat sartuko zutela Grand Mont tontorraren inguruan.
Gaur goizian girua ezberdina zan, goizeko lehenengo ordutik igartzen zan jendetza. Parkinak betiak, gaztiak ere animatzen, ze gaur dauke lehenengo eguna.
Zerua tapatzen zauan arren, lehenengo orduan oindiok eguraldi ona zauan, aterri. Aurreko bi egunetan baino irteera hobia in dogu, ari gera martxa hartzen honi.
Atzoko jeitsieratik in dogu gora. 2010 urteko igoera bera in dogu, bukaeran korredore bat eskixekin motxilan igo dogularik. Gerturatu ahala, zintzarrixak eta bozina hotsak entzuten ziran.
Korridorera iritsi baino lehenagoko azken metrotan pasatu gaitxu Pierrako lehenengo irabazliak, BMWan osabak (Bon Mardion Wiliam, hola deitzen omen diue). Gaur behixak errapiak kargauta lagako zitxuan, ero goizian goizo jaitsita!
Korridoria pasata eskixak jantzi, eta han zauan jendetza animatzen!!! Forclazeko lepuan.



Txirios/Ainhoaren argazkia. Forclazeko lepua
Juniorrekin topo in dogu hemen, eurek korridoria ez dabe pasatu itxuria
Txirios/Ainhoaren argazkia. Forclazeko lepua
Beti bezela, igoeran Javi aurreratxuo dixe, baina nere ustez nik ere ritmo politxa daruat. Jeitsieran gauzak aldatzen dira, lehenengo zatixan bainera batzuk agertu dira, eta beti bezela, jeitsierak jaten juteko aprobetxatzen ditxut, Javik lasai uzten nauan une bakarra izaten da eta. Halere, gaurkuan kontuz ibili bihar, gaztiak bixar argitxuko ez baleu bezela bajatzen dira eta despistatzen bazera, igual kolpe bat hartu zeinke!
Hurrengo igoeran gaztiak jende artera desbideratu ditxue, eta guk beste bide bat hartu dogu, lasaixao. Gaurkuak neska Katalanak atzian laga ditxugu, eta aurreko neska bikotiakin jun gera lasterketan zati handi batian, baina neskek normalian aldaketetan eta jeitsieretan aurre hartzen digute. Oso entrenauta egoten dira gure aldian!

Hurrengo igoeran ostian fokekin jeitsiera eta berriz ere jende artera iritsi gera eta Grand Mont onduan lagako gaitxuk ertza in dogu. Politxa, baina ez dauka originalan ikusgarritasunik. Halere, hemen zauan Arecheseko apaiza ahosoinuakin.
Ez dakit zer in doten ertz honetan, baina eskixak jantzi ditxutenian konturatu naiz bastoian punta falta nabala. Azken metruak gogorrak in jataz bastoi bakarrakin, baina tira, bukatzeko gai izango naiz. Halere, Javiri abixatu diot ezagunen bat ikusiz gero bastoia eskatzeko neretzat.

Jeitsieran ondoren azken igoerari aurre in diogu berriz ere Forclazeko gaineruntz. Lehenengo fokeatzen ondoren eskixak bizkarrian hartuta. Indarrak gordeta neuzkan azken sorpresa honetarako, baina asko nekatu naiz bastoirik gabe igotzen, bastoi bat ondoratu itxen jatan, eta bestiakin bakarrik desorekatzen nintzalako. Halako batian berdegunera atara naiz, eta handik pixkatera Javik abixauta Juan bajau jata bastoi bat ematera. Bitxartian Javi ikusle batekin ardo txurixa eraten zauan!
Azken jeitsierari ekin diogu. Javi egunetik egunera fuertio bajatzen da, asko ari da mejoratzen bajadetan, dudaripe.
Ritmua hartzen dirudi, baina azken zifretan ez daukagu bariazio askorik. Sekulako maila dago hemen. Despistatzen bazera aurreratzen zaitxue, helmugara iristen javin bideua ikustia besterik ez dago, nola bi bikotek aurreratu gaitxuen gaurkuan. Aldapan gora bielak pikatzen eramaten nau pare bat bikote aurreratziarren, eta gero horrelako momentuetan galtzen dogu!!! Bastoiakin eman ez diotenian, kar kar kar
Hemen gaurko gure bideua. Javin lasterketako irudixak, eta Nahian irudixekin osatuta



Eta egunero bezela, Dailymotion-en bideua

Pierra Menta 2014 - Étape 3 por lapierramenta
antolakuntzakua

Iruzkinak