Peyreget-Aspe

Aurreko astebukaerako kontuak eguneratzeke neuzkan. Aspaldiko partez eguraldi ona ematen zaben astebukaerarako, baina asteazkenera arte elurra bota zaban. Halere, ostegunian tenperaturak gora, eta kili-kolo zaozen elurrak erori omen ziranez, elurjausi arriskua astebukaerarako asko bajau zaben.
Mendi buelta edar bat emateko aukera paregabia zauan...
Pierra aste eta erdira geratzen jakun, eta Formigalen ere lasterketa bat egon arren, gure kasa mendixan buelta luziak ematia erabaki genduan bi egunetan. Batetik, lasterketa domekan izanda, zapatuan ez dozu gauza askorik itxen, eta domekan lasterketa entreno bikaina izan arren, eta ondoren ere zeozer in arren, ez zan izango guk nahi genduan beste.
Gainera mendixa da gustatzen jakuna, eta halako baldintza ezinhobiak egonda, ezin aukera galdu.
Zapatuan Morkaikon mendi eskiko irteera ere bazauan. Juteko sekulako gogua euki arren luze ibiltziari prioridadia eman ginon, baina euren plana ezagututa (zapatuan Portaletetik Canal Roya tontorra in ondoren Astunera jeistia), eurekin bat itxia pentsatu genuan, baina Candanchutik hasten.
Asmua zera zan, eguna argitziakin bat, Racako tontorrera ixotzia "pinuetatik" deitzen diuen igoeratik, hau da, Rusuan zubitik gora. Astuneko pistak zeharkatu zabaldu aurretik, eta Astuneko lepotik Astun tontorrera, hemendik Quartier du Rebec-era bajau, eta hortik Peyreget igotzia. Peyregetetik Portaletera bajau eta Morkaikokuen bidia in, eurekin egon bidian, eta Astunera bueltatutakuan berriz ere Raca ixo eta pinuetatik Candanchura bajau. Zeozer jan, eta Candanchuko pistetan jeitsierak praktikatzia zan bazkal osteko zapatuko plana.
Halaxe hasi ginan, eta gutxi gora behera, planeautako bezela urtetzen jun zan dana. Peyregeten, gainera, bertan dauan tubo bat baldintza ezin hobiauetan aurkitxu genduan, eta jeitsi genduan hori ere. Ixa Portaleteraino bajau eta Canal Roya tontorrera allau eta... Morkaikokorik ez!
Bueno, gure bidiari segitxu ginon, nahiz eta gero enterau ginan hain egualdi ona zaonez, Formigal pasatzen demaseko ataskua suertau jakuela, eta horregatik esperotakua baino pare bat ordu beranduo urten zirala mendira. Pena!

Domekan berriz, Enrike animau zan gurekin etortzera. Familixia Somportera jun zan fondo itxera, eta bera gurekin Aspera. Asperi bueltia ematia zan helburua, tontorra in, Aisa aldera bajau, Aisako lepotik berriz ere Candanchu aldera, Aspeko zirkua bajau eta buelta.

Astebukaeria mundiala izan zan, mendiko baldintza ezin hobiak, eguraldi aparta eta gainera entreno luziak. horrela bai aurkitzen diotela helburu bat negu osuan entrenatzen ibiltziari!!

Baina hainbeste txapakin... hobe daukazue astebukaerako bideotxo hau ikustia


Iruzkinak