Pierra menta 1. etapa
Epoka txarra da IDEKOn Martxua, lanez
lepo egoten geralako. Astian zihar lanian gauzak aurreratzen, berandu
urten eta entrenau nahi... konturatu ordurako Regilen geunden
Javi eta bixok.
Picosetik domekan bueltatu, eskiko erropekin
labadoria jarri eta motxila itxen hastia tokatzen zan. Astelehenian
marroiak bukatzen lanetik berandu bueltatu, eskixak eta motxila
prestatzen bukatu eta astearte goizian lanera furgonetan jun nintzan
bidairako traste guztixekin, biharretik zuzenian urtetzen ginan eta.
Beraz, ezer askotan pentsatzeko
astiripe iritsi ginan Pierrara.
Aurtengua ez da lehenengo pierra izan,
eta akaso horrek ere eukiko zaban gehixegi ez pentsatzian kulpia.
Bukatzeko beste baginala zalantzarik ez, baina halere suertia aldeko
euki bihar izaten da, erorikorik edo material hausturarik ez
geratzeko. Gure buruari ere erronka jo ginon, lehenengo 100etan
sartzia mundiala izango litzake!
Nahia etorri jakun Elgoibarrera bila, azken orduan
juteko aukera suertau jakon eta. Dorsala lortzeko berandu, baina han
saiakera ingo zabala, eta bestela ikustera, munduko lasterketa
edarrena ikustia bera ere demasa da eta!
Donostian Joseba eta Igor batu eta
Arecheseruntz!!! Bidian zeozer afaldu, eta lotan ere geratu ginan.
Asteazken eguerdi aldera iritsi ginan Arechesera, ordubete exkaxeko
fokeadatxo bat in eta dorsalak batzera jun ginan. Bitxartian Nahiak
bikote bat eta dorsala lortzeko ahaleginak itxen ziharduan aretuan,
baina azkenian suerterik ez! Eskerrak, hartara lasterketako argazki eta bideuak dauzkagu.
Hotelera jun, logela hartu, oheak
zozketatu eta trastiak ordenatu genitxuan. Lau egunetan berriz ez
ziran leku berian egongo, baina hasi behintzat ondo in genduan, txukun.
Pierra 2014 1.etapa |
Lehenengo eguna ez dogu espabilauegi
hasi... berotzen despistatu eta konturatu ordurako azkenak izan gera kontrola pasatzen. Igorrek irteeran bizi ibiltzeko esan digu,
baina justo aldrebes, azken azkenak urten gera lehenengo egun
honetan.
Hasi orduko jendia aurreratzen hasi
gera, baina urten eta 10bat minututara ataskua formatu da,
eta bertan geldik geratu gera. Ondoren 400m inguruko korridore bat
igo dogu ixa Arechesen alturatik, behe behetik, eta hor ere ezin jende asko aurreratu. Hori
pasata hasi gera jendia aurreratzen!
Lehenengo jeitsiera espektakularra izan da,
soka batekin leku estu batetik pasau bihar zan, eta gero ipar
orientazioko tubo bat jeitsi, elur oso onakin.
Txirios/Ainhoaren argazkia |
Txirios/Ainhoaren argazkia |
Txirios/Ainhoaren argazkia |
Hor ere ataskua, baina tira, hurrengo
igoeran ere jarraitxu dogu postuak aurreratzen. Hurrengo bi
igoeretan lekua mantendu dogu gehixen bat, jeisten galdutakuak
rekuperatu dogu asko jota, azken jeitsiera arte, ze hor bai
gainetik, azpitxik, eskuma eta ezkerretik pasau gaitxue. Hau pierra da, eta honaino oso baldintza onak euki ditxugu, baina azken jeitsiera honetan... bañerak eta erreka zauzkagun.
Girua eta ibilbidia mundiala izan da, pare bat jeitsiera sokakin, elur hautsa eta udaberri elurra orientaziuan arabera, igotzerakuan ere primerakua, baina eraldatuta zauan lekuetan zuzen zuzen hartzen zaban jendiak, eta korridoriak eta zuzen ibilitakuak kontutan hartuta... ia bixarko indarrik geratzen jakun.
Igor eta Joseba gogor hasi dira, ikusi ere ez ditxugu in. Halere, Euskaldunen artian Tirapu da gogorren hasi dana, honek bai sasoia!
Javik eta Nahiak ataratako irudixekin ikusi leikezue lehenengo etapako bideua
Dailymotion
Pierra Menta 2014 - Étape 1 por lapierramenta
Etapa honetako beste bideo bat
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina