Pierra menta 2. etapa

Bigarren etapa, luzeena (32km eta 3000m inguru), eta bezperako paliza hanketan. Hori gutxi balitz, Areches oinez zeharkatu behar dugu eta elurra oso goian hasten da.
Gaurkoan aurrerago atera gera. Lehenengo igoeratxoaren ondoren pistetatik jeitsi gara Arecheseraino. GPSak 71km/o joan garela dio. Ez dakit hori den abiadura, baina oso bizkor jeisten da zati honetan, eta jende askoz inguratuta. Oso dibertigarria da, baina konturatu ordurako eskiak motxilan jarri eta korrika goaz aldapa gora. Hau izango da seguruenik Pierra osotik gutxien gustatzen jatan zatixa. Eskerrak ondorengo guztixa sekulakua izaten dan...
Pierra menta 2014 2.eguna

Pasage de la Charmette ondoren Roselandeko presa ingururuntz pasa gara. Bizikletaz Mont Blanci itzulia egin genion hartaz gogoratu naiz... ondoren Mont Coin ingurura jun bagera ere, ez dot Pierra Menta, lasterketari izena ematen dion mendixa bertatik bertara ikusteko astirik eduki. Aurtenguan ez gera gertuegi pasatu edozein kasutan.
Pare bat kresta ere pasatu ditxugu, oso politxak gainera. Lagunak, ETBkuak... jendia animatzen. Pila bat eskertzen dira animuak. Txirios eta Ainhoa helikopteruan ari dira ikusten, tontor bat baino gehixotan topatu ditxugu! Hemen euren irudi bat

Momentu batzutan sekulako berua egin dau, batez ere azkenengo bi igoeretan, baina aurrikusita zaukagun hori. Azken igoeran jendia oso kaskauta zijuan, beruak eta luzerak faktura pasatzen dau. Gu ondo igo gera, jendia aurreratzen pinadi estu batian gora, baina ez zauan aurreratzeko leku askorik eta nahiko tapoi formau da leku batzutan, azkenengo igoera izan arren. Halere, politxena azkenengo jeitsiera izan da. Atxikitutako bideuan Nahiak grabautako zatixa ikusi leikezue azken tubo horretan behera. Elurra primeran zauan!
Txirios/Ainhoaren argazkia

Txirios/Ainhoaren argazkia

Txirios/Ainhoaren argazkia

Txirios/Ainhoaren argazkia

Tirapuk aurre aurrian segitzen dau. Gaurkuan ere Joseba eta Igor ez ditxugu ikusi, irteeran bakarrik. Hauek ere kriston pierra egiten ari dira.

Lasterketa mundiala da, joe, zenbat ari naizen disfrutatzen!!



Gaurko etapan ondoren ETBko Anartzek galdetu digu ia nola ibili geran gaurkuan, eta nik:
-Primeran, gaur karreroia in dogu!  Postu pila bat aurreratu ditugula pentsatzen dogu
Gero sailkapenak ikusi eta atzo baino 4 postu gutxiago. Sekulako maila dago hemen!!!

Dailymotion

Pierra Menta 2014 - Étape 2 por lapierramenta
Beste bideo bat

Iruzkinak