Pierra Menta 2014

Bi aste barru jokatuko da aurtengo Pierraren ediziua. 2010 urtian Leokin egon nintzan bertan, eta aurten ere juteko dorsala tokau jaku, oinguan Gasteizko galguakin, Javi Dominguezekin!!
Aurreko urtian 3 elgoibartar egotiak berriz ere hona juteko gogua areagotu dit, eta neretzat fetxa oso txarra izan arren, lanian egokitu ahal izan dot egutegixa.
Edozein kasutan, aurten dorsala eukitziak zapore gazi gozua ekarri dit.
Sekulako poza eman zidan, baina egixa esan, pixka bat akojonatuta ere banago. Bukatzeko sobera gai naizela badakit, eta ez da hori arduratzen nauana, Javik daukan sasoia baizik. Bikotian beti dago bat bestia baino fuertio, eta Leokin ni jun nintzan erosuago, baina oinguan... oinguan lepo sufritxu bihar dotelakuan nago. Eskerrak Pierran igoerek beste garrantzia dauken jeitsierek, eta hor Javi baino hobeto moldatzen naizen, ia hor indar pixkat errekuperatzeko astixa eukitzen doten, gutxienez helmugara irrifarriakin sartzeko.
Aurtengua edizio berezixa izango da edozein kasutan. Trazadorez gain, etapak nundik izango ziran txibato lanetan ibiltzen jakun Andoni faltako da batetik, eta bestetik 2010ian, Karolok ere parte hartu zaban, eta han egoten ginan afalostian infusio batekin bere portatilian internetetik eguneko irudixak ikusten!
Aurtenguan beste baja bat ere egongo omen da, Otxoa, 11 urte segidan pierran egon ostian, aurten kale! Seguru guk baino gehixo sufritxuko dabala honek ere aurten.
Bai, badakit gainontzeko guztiak internesari katiatuta egongo zeratela jarraitzen, ni aurreko urtetan egon naizen bezela. Saiatuko naiz notiziak helarazten (zuek egin ez zenuten bezela!!).
Momentuz sekulako elurtia dago Arechesen, eta antizikloia hurrengo asterako. Oso itxura ona dauka, horrela segitxuz gero Grand Montetik pasatzeko aukera eukiko dogu zapatuan 4000 ikuslen artetik. Ia ba, oin atzaparrak gurutzatzia besterik ez jaku falta, eta noski, ene kattalin kantua ikastia:


Iruzkinak