Saldropo-Garrastatxu
2016/09/18 Igandea
Aspalditik geneukan Elgoibar-Amurrioren azken etapa egiteko eguna gordeta. Hiru handietarako hilabete eskax falta zan honetan, azken entrenoak egin nahi nituan nekea metatzen, azken asteetako deskantsuko mesetan sartu aurretik. Beraz, ahalik eta ordu gehixen ibiltzeko aprobetxatu nahi nuan astebukaera eta ginda jartzeko igandeko Saldropo-Garrastatxu trabesia.
Barixaku goizian porfin, proiektua aurkeztu nuan Oñatiko Unibersidadian, eta ospatze aldera, Araotzetik goruntz, errotetaruntz korrikalditxo bat egiteko aprobetxatu nuan. Oñatik demaseko hidroelektrika saria dauka (Garai batian Union Cerrajerana izandakua, egun argi indar sistema propixua ere badauka udalerrixak) eta kasualidadez, hau elikatzen duan ubide batekin topo egin nuan eta tubuen gainetik egin nuan ibilbidian zati handi bat pagadixetan barrena, a ze paraje! Halaxe koinzidentziak, mikrohidroelektrika baten inguruko proiektua aurkeztu berri, garai batetako ur jausi baten bidetik mendibueltia. Ederra benetan!
Gainera, Oñatiko mendi martxa zan zapatuan, eta erdi markatuta zauan bidia. Ubidia jarraitzen, ibilbideko marka batzurekin topo egin nuan, eta zati batzuk aprobetxatu nitxuan hemendik ere. Baina nik 3H buruan, errotetatik ibiltzia nahi nuan (Antso Pantza bezela, nere guda partikularrian). Hortik degurixara bajatu nintzan eta handik kotxera buelta. Ikasketa bukaera ospakizun bikaina, horrelako ikasbidaiak antolatu biharko ziala pentsatzen bajau nintzan, kar kar kar
Zapatuan zalantzan egon nintzan Oñatiko mendi martxara jun, edo Portugaleten egiten dan beste batetara. Portuko Romaña martxa mitikua duela lau urte ere egin nuan orduan ere 3H prestatzen eta Oñatikua baino askoz luziagua zanez, eta nere burua, edo belaunak hobeto esateko, 3Hrako testatu nahi nitxuanez, Romañara jun nintzan Konan eta lagunekin. 55kmtako testa primeran urten zan, haseran lasai atera nintzan belaunak zaintze aldera, eta kmak aurrera jun ahala, Konan eta lagunetaz agurtu eta ritmua azkartzen jun nintzan, azkenerako luzetxo egin jatan arren.
Asteburuko hirugarren paliza jarraixa lehengusuekin domekan. Infraestruktura montatzia inoiz baino gaitzagua zan, Garrastatxu eta Saldropo danetik urrun daolako. Baina moldatu ginan! Ni Portutik Garrastatxura jun nintzan furgonan lotara. Idiarena goizeko 5:30etan. wassap taldian mezuak, uff, hau girua, a ze pereza.
Astebukaerarako eguraldi eskaxa zauan emanda, zapatua primeran librau zuan Portu aldian, beraz, nik domekarako ere esperantza neukan. Baina ustea erdia ustel, goizian esnatzian demaseko eurixa eta fresko, oso fresko.
Danok ahal genduan eguna aukeratzen kostau jakunakin ez genduan aprobetxatu gabe pasatzen lagatzia nahi, beraz, azkenian danok martxan. Unai Amurriotik Garrastatxura bila etorri jatan ta kotxe bat hemen laga genduan geroko. Lemoan juntau ginan Ansolakin, pixkat aurrerago Elurrekin. Danok batera Saldropora ixo eta eguraldi onegirik gabe hasi genduan eguna.
Eguraldi aurrikuspenak hobera ziran arren, hasi orduko busti bustitxa geunden... baina pozik.
Gainera sari berezi bat ere euki genduan. Oreinen orruak entzun genitxuan ibilbideko zati batian!!
Goruntz ginduazela, aterrunetxo batian Aldamiñapeko aterpetxian kanpuan geldiune bat in, zeozer jan, erropaz aldatu eta aurrera jarraitxu genduan. Halere, eguraldixa berriz ere txarrera hasi zan, eta hortik gora haiziakin gainera.
Inork ez zuanez kontrakorik esaten, tontorreraino jarraitxu genduan gogor! Ogi gogorrari hagin zorrotza
Ordura arte bakar bakarrik jun ginan. Egualdi honekin aber ze zoro
ateratzen dan pentsatzen. Baina Zeanuriko lasterketa hurrengo astian
izan bihar zan, eta hemendik aurrera ultratrailrunnerrez disfrazatutako bizpa hiru zorokin gurutzatu ginan. Eskerrak, argazkixa ateratzeko aprobetxatu genduan hartara
Behera bajatzian haizia baretzen hasi zan, eta momentutxo batzutan atertu ere egin zuan. Ordurako goitxik behera bustitxa gaozen halere.
Hemendik Oderiaga alderuntz tiratu genduan. Bidian Unai toreatzen ikusteko aukera ez genduan galdu. Ahhh, irudi hauek ezin zirala erakutsi... barka!
Tira ta hortik, aurrera eta aurrera. Ibilbidia asko ez genduan ikusi, baina galdu ere ez ginan egin!!
Oderiagatik behera guazela hasi zan eguna argitzen. Han behean ikusten hasi ginan Garrastatxu.
Plisti plasta plisti plaust, mela mela ta blai blai, baina aurpegi onakin allau ginan Garrastatxura.
Taberna bat dago han, Unaik itxita zaola pentsatzen zuan, baina zabaldu berri ero zauan. Pote bat hartu eta zeozer jateko aprobetxatu genduan, menu ekologikuak ematen ditxue, itxura oso ona hartu genion. Baina penaz geratu ginan, ze familixekin bazkaltzeko lekua hartuta geneukan herriko jatetxe batian. Jakinez gero, hemen egin ahal genduan jana. Beno, hurrengorako badakigu, hurrenguan aprobetxatu leike hemengo bistak ikusteko gainera.
Oso pozik geratu ginan, helburua beteta, Elgoibartik Amurriora oinez allau leike!!! Zorionak ekipo!!!
Irudi gutxi eta eskaxak, eguna ere horrelakua izan zan. Montajetxo bat egin dot ahal izan doten bezela:
Ibilbideak-Mugibilira ere ixo naixan nabil tracka baina aspaldixan konektatu ezinda. Ahal badot ixoko dot, eta bestela Wikilocetik egin biharko...
Aspalditik geneukan Elgoibar-Amurrioren azken etapa egiteko eguna gordeta. Hiru handietarako hilabete eskax falta zan honetan, azken entrenoak egin nahi nituan nekea metatzen, azken asteetako deskantsuko mesetan sartu aurretik. Beraz, ahalik eta ordu gehixen ibiltzeko aprobetxatu nahi nuan astebukaera eta ginda jartzeko igandeko Saldropo-Garrastatxu trabesia.
Barixaku goizian porfin, proiektua aurkeztu nuan Oñatiko Unibersidadian, eta ospatze aldera, Araotzetik goruntz, errotetaruntz korrikalditxo bat egiteko aprobetxatu nuan. Oñatik demaseko hidroelektrika saria dauka (Garai batian Union Cerrajerana izandakua, egun argi indar sistema propixua ere badauka udalerrixak) eta kasualidadez, hau elikatzen duan ubide batekin topo egin nuan eta tubuen gainetik egin nuan ibilbidian zati handi bat pagadixetan barrena, a ze paraje! Halaxe koinzidentziak, mikrohidroelektrika baten inguruko proiektua aurkeztu berri, garai batetako ur jausi baten bidetik mendibueltia. Ederra benetan!
Gainera, Oñatiko mendi martxa zan zapatuan, eta erdi markatuta zauan bidia. Ubidia jarraitzen, ibilbideko marka batzurekin topo egin nuan, eta zati batzuk aprobetxatu nitxuan hemendik ere. Baina nik 3H buruan, errotetatik ibiltzia nahi nuan (Antso Pantza bezela, nere guda partikularrian). Hortik degurixara bajatu nintzan eta handik kotxera buelta. Ikasketa bukaera ospakizun bikaina, horrelako ikasbidaiak antolatu biharko ziala pentsatzen bajau nintzan, kar kar kar
Zapatuan zalantzan egon nintzan Oñatiko mendi martxara jun, edo Portugaleten egiten dan beste batetara. Portuko Romaña martxa mitikua duela lau urte ere egin nuan orduan ere 3H prestatzen eta Oñatikua baino askoz luziagua zanez, eta nere burua, edo belaunak hobeto esateko, 3Hrako testatu nahi nitxuanez, Romañara jun nintzan Konan eta lagunekin. 55kmtako testa primeran urten zan, haseran lasai atera nintzan belaunak zaintze aldera, eta kmak aurrera jun ahala, Konan eta lagunetaz agurtu eta ritmua azkartzen jun nintzan, azkenerako luzetxo egin jatan arren.
Asteburuko hirugarren paliza jarraixa lehengusuekin domekan. Infraestruktura montatzia inoiz baino gaitzagua zan, Garrastatxu eta Saldropo danetik urrun daolako. Baina moldatu ginan! Ni Portutik Garrastatxura jun nintzan furgonan lotara. Idiarena goizeko 5:30etan. wassap taldian mezuak, uff, hau girua, a ze pereza.
Astebukaerarako eguraldi eskaxa zauan emanda, zapatua primeran librau zuan Portu aldian, beraz, nik domekarako ere esperantza neukan. Baina ustea erdia ustel, goizian esnatzian demaseko eurixa eta fresko, oso fresko.
Danok ahal genduan eguna aukeratzen kostau jakunakin ez genduan aprobetxatu gabe pasatzen lagatzia nahi, beraz, azkenian danok martxan. Unai Amurriotik Garrastatxura bila etorri jatan ta kotxe bat hemen laga genduan geroko. Lemoan juntau ginan Ansolakin, pixkat aurrerago Elurrekin. Danok batera Saldropora ixo eta eguraldi onegirik gabe hasi genduan eguna.
Saldropon irteeran, ilun eta eurixa |
Gainera sari berezi bat ere euki genduan. Oreinen orruak entzun genitxuan ibilbideko zati batian!!
Atxuriko babeslekuko pasabidea |
Gorbeiako itxurri inguruan |
odeisi in gorbeia |
Behera bajatzian haizia baretzen hasi zan, eta momentutxo batzutan atertu ere egin zuan. Ordurako goitxik behera bustitxa gaozen halere.
Egiriñao inguruan |
Unai unai plantetan |
Oderiagatik behera guazela hasi zan eguna argitzen. Han behean ikusten hasi ginan Garrastatxu.
Garrastatxu bistan!! |
Plisti plasta plisti plaust, mela mela ta blai blai, baina aurpegi onakin allau ginan Garrastatxura.
Taberna bat dago han, Unaik itxita zaola pentsatzen zuan, baina zabaldu berri ero zauan. Pote bat hartu eta zeozer jateko aprobetxatu genduan, menu ekologikuak ematen ditxue, itxura oso ona hartu genion. Baina penaz geratu ginan, ze familixekin bazkaltzeko lekua hartuta geneukan herriko jatetxe batian. Jakinez gero, hemen egin ahal genduan jana. Beno, hurrengorako badakigu, hurrenguan aprobetxatu leike hemengo bistak ikusteko gainera.
Oso pozik geratu ginan, helburua beteta, Elgoibartik Amurriora oinez allau leike!!! Zorionak ekipo!!!
Irudi gutxi eta eskaxak, eguna ere horrelakua izan zan. Montajetxo bat egin dot ahal izan doten bezela:
Ibilbideak-Mugibilira ere ixo naixan nabil tracka baina aspaldixan konektatu ezinda. Ahal badot ixoko dot, eta bestela Wikilocetik egin biharko...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina