Erraldoi txuriak-2: Posets

2016/12/08
4 egun jai edukita, Erraldoi Txurien ametsa berriz hartzia pentsatu genduan Javi eta bixok.
Aurreko denboraldixan Txutokin Anetori buelta eman genion, eta oinguan beste zatixa itxeko asmua zaukagun, Perdiguero eta Posets tiroian.
Hegotik bota zitxuan elurrak, eta Cerler inguruan elur asko egon arren, ez zakigun nola zauden Posets eta Perdiguero, baina antizikloi luze honek hego aurpegixetatik elur asko kendu zuala bazakigun bezela, ipar aurpegixetan elur hautsa eta nahiko behian topatzia espero genduan.
Txutokin Aneto Vallibiernatik igotzia eta Llanosera bajatzia aukeratu genduan elur baldintzengatik eta ibilbide logikua segitzen, Perdiguero eta Posets, ordena horretan egitia tokatzen jakun oinguan.
Baina elur baldintzak justu kontrakuak ziranez, aldrebes itxia pentsatu genduan: Lehenengo Posets Batiselleseko lepotik pasatzen, tontorra in ostian, La Pauletik (iparretik) Estoseko aterpetxera bajau.
Bigarren txanpan, aterpetxetik Perdiguerora ixo Ooko eta Literolako goi lepuetatik. Bukatzeko jeitsiera elurran arabera ikusiko genduan, Literola, Remuñe, edo Estosera bueltatu.

Beraz, Posets zan lehenengo helburua.
Etapa luzia izango zala bazakigun, 1250m inguruan urtenda 3.300mtara iristeko 2000mtik gorako desnibel positibua eukiko genduan. Baina Batisielleseko lakuetatik eta La Pauleko lepotik pasatzian desnibel gehixo egingo genduanez, 2300-2400m inguruko desnibel positibo bat kalkulatzen genduan  Estoseko aterpetxera allatzeko.
Ondoren, indarrak bazaozen Perdiguerora beste 1500m inguruko igoerakin egunan bukaeran 4000m positibo inguruan ibiltzia pentsatzen genduan. Kasinaaaaa. 

Gabez urtetzen parkinetik
Oinez urten ginan. Porteo luzia eukiko genduala pentsatzen, zapatilletan urten ginan, eta eski eta botak bizkarrian. Kerizpetan nahiko behian hasi ginan elurra ikusten, baina oindiok ez zauan eskixak jartzeko elur jarraixa

Batisielleseko bidegurutzerako elur konstantiaua zauanez, hango bankuan jarri, eta botak eta eskixak jantzi genitxuan. Zapatillekin zer egin zalantzan gaozen, bertan ezkutatu edo motxilan katiatuta eraman. Ezkutatuz gero, ez zakigun hona bajatuko ginan, baina bestela hurrengo egunian ixoko ginan bila. Azkenian motxilan kabitzen jakuzenez, motxilan, aldian eramatia pentsatu genduan
Batisielleserako bidegurutzia
Eskixak jarritxa hasi ginan arren, basuan ez zauan elur gehixegirik eta eskixak motxilan jarritxa segitxu genduan.



Perdiguero atzian

Batisiellesko lakuraino hanka marka onak zauden. Eskixak lehenago jartzeko beste elur egon arren, oinez jarraitxu genduan markak bukau arte. Ondoren, huellia zabaltzen hastia tokatzen zan


Lekutan dago La Planako lepua! Baina halako batian allau ginan hara ere

La planako lepuan
Posets pare parian geratzen jakun. Ez ginan Angeloruseraino bajatu bihar, baina oindiok Eristeko ibonetaraino bajatu bihar ginan, ondoren parez pare ixotzen hasteko Posetseruntz
Posets parian La Planatik. Hemendik igoera nahiko zuzen egin genduan

Atzera begiratuta Aneto parez pare
Eguzkixa baju oindiok, baina ordurako desnibel politxa metatuta. Eta Javintzat lehenengo eski eguna, honek bai kapazidadia!!!



La planatik bajatzen
La Planako lepotik behera bide zuzen bat hartu genduan bajatzeko, amildegixa saihestu nahi genduan, baina eskiatzen bajatu nahi genduan eta horretarako kerizpetan zauan elur gehixen. Barrankuen gainetik asmatu genduan jeitsiera elegante bat

Javi jeitsiera nundik izan zan begiratzen, justu amildegixan gainetik kerizpetan ikusten dia.
Hemendik zalantzan egon ginan Posetsera nundik ixo. Angel Orusetik dixen bidiakin bat egin nahi genduan, baina ahalik eta gutxien bajatzen. Bide hori Posetseko bizkarran atzian dago, beraz, bizkarra zeharkatu biharko genduan, baina ez zakigun nundik izango zan egokixena. Azpiko argazkixan esplikaziotxo bat


Bide posibleak

Bide logikuena urdinez markatutakua zan, bailara azpitik jun, eta ateratzerakuan ikusten ziran bi lepo naturalenetatik pasatzia. Baina nahiko kerizpia zan, eta elur hautsetan bidia zabaltzen jun biharko ginan.
Ikusi genduan beste aukera bat gorriz markatutako bidia zan. Hego aurpeixan elurra eraldatuta zaola jakinda, hortik gora ixo, eta ondoren altuera ez galtzeko, gorago egon leiken pasabide batetik pasatu. Elurran egoeragatik bide erosuagua zan, baina ez zakigun nola egongo zan pasabidia.

Nundik igotzen ginan, horren arabera egingo genduan bueltatzeko bidia ere. Pasabide bajuenetik bueltan morezko bidia hartuko genduan La Pauleko leporuntz. Kasu honetan dexente ixo biharko genduan.
Marroizko beste bidetik, aldiz, ixa altuera mantentzen emango genion Posetsi buelta, eta askoz azkarragua izango zan. Baina puntu horretan pasua euki bihar horretarako.

Azkenian marra gorrixa dauan lekutik ixotzia erabaki genduan. Lepora iristian zeharkatu biharreko bizkarrian haitzian itsatsita elur hautsa zauan, eta ezin zan pioletakin edo kranpoiekin lagundu dana desegiten zalako. Gainera, azpiko haitza oso liso zauan, eta ezin haitzian ere eskalatu. Beste aldia ikustetik bi metro eskaxera buelta eman bihar, hori pena. Baina tira, beheko pasabideraino eskiatzen elur hautsetan bira on batzuk eman ahal izan genitxuan behintzat

Posetseko bizkarra pasatzeko saiakera
Beheko lepua pasatuta, Angelorusetik dixen bide normala hartu genduan. Azken metruak eskixak lagata egin genitxuan.

Posetserako azken metruak oinez
Esperota baino luziagua eta gogorragua egiten ari jakun eguna. Eguerdixa pasata zan, eta ez jakuzen argi ordu asko geratzen. Tontorrian ondo jan genduan, eta beherako bidia hartu genduan denbora gehixegi galdube.

Tontorreko argazkixa
Tontorretik hartutako argazkixan ikusten da beheko pasuan saiakera, eta ondoren pasatu genduan lepo logikuena eguzkitan
Tontorretik ateratako argazkixa
Jeisterakuan elur ona harrapatu genduan! Ordurako nahiko nekatuta halere.


La Pauleraino remontatu ondoren, ipar orientazioko jeitsieratzar hau hartu genduan. 1200m inguruko jeitsiera da ipar orientazioakin. Demasa!!!
Elurra nahiko akartonatuta zauan, baina erretz eskiatzen zan. Baneukan bailara hau ezagutzeko gogua!!  Udan saiakera bat egin nuan, eta bailaran sarreraraino besterik ez nintzan allau ekaitzak harrapatu ninduanian

La Pauleko lepua barrenian. Jeitsiera oso zuzena eta ipar orientaziokua da

Ilargipian eskiatzen, gu bakar bakarrik. Lentian mantxia eukiko ez baleu bai argazki politxa!!
Pareko mendixetan (Gourgs Blancs-Perdiguero aldian) eguzkixak ematen zuan arren, bailara honetan ez da udaberri arte eguzkirik sartuko. Udan begira ibili nintzanian horrek beldur pixka bat ematen zidan, puntu honetatik beheruntz zeharkaldi bat egin bihar zan, oso tentia eta erorketak azpixan kortetxo bat zeukan. Elurjausi arriskuakin edo izotzakin ez da leku gomendagarri bat. Halere, teorixan behintzat oingo baldintzak aproposenak ziran, antizikloiak elurra eraldatu gabe mantentzen zuala espero genduan, eta elur askorik ere ez zauan, beraz, pentsatzen genduan ez zala izotzik eta ez elurjausi arriskurik egongo!
Perdiguero eguzkitan. Albozka zati arriskutsua bajatzia falta jakun oindiok
Iritsi ginan ladeora. Bada ezpada hemen sartu aurretik zer egongo zan ez zakigunez, pioletak etara genitxuan eta eskura jarri. Esperota bezela, elur ona zauan, baina kontuz-kontuz bajau ginan bixok
Paso diagonal arriskutsua, primerako baldintzekin gaur

Zailtasunak pasatuta, Estoseko aterpetxeruntz
Ondoren Benasquen erosi nuan Lameteokuan azkenengo liburua. Aurrekuak bezela, benetan liburu aparta!! Eta hor ikusi nuan Udan lokalizatu ez nuan paso bat. Guk egindako ladeua berez udako bidia da, baina neguan badirudi La Pauletik zuzen zuzenian bajatzeko tubotxo bat hartu ahal dala. Hortik segurtasunian irabazi ahal da, ze azpixan ikusten dan argazkixan guk egin genduan ladeua amildegixan gainetik dixe ezkerretaruntz eta malda askoko ladeua danez, izotzakin edo elurjausi batek harrapatuz gero liada!! Elurjausi ikastaruan ikasi genduan bezela, hori aurrikusi bihar da, eta horrelako ladeuetan ni behintzat akojonatzen naiz...

http://lameteoqueviene.blogspot.com.es/2015/04/dia-2-alta-ruta-perdiguero-posets-ref.html
Behera allau, erreka zeharkatu eta fokak jarri genitxuan Estoseko aterpetxera ixotzeko


Estos erreka zeharkatzen
Aterpetxeraino ixa eskixak jarritxa allau ginan. Hortik behera ere bazauan elur pixkat, baina eski ariñekin ginduazen, eta eskixak zaintze aldera, motxilan bajatzia pentsatu genduan.
Bide batez, aterpetxetik beherako bidia zapalduta zauanez, motxilatik zapatillak atara eta zapatilletan jeitsi ginan hemendik behera.


Estoseko aterpetxian zapatillak jartzen
Gaurkuan tipo jator bat tokatu jakun aterpetxe honetan. Berakin berbetan egon ginan emandako bueltan eta elurran baldintzen inguruan. Inbidixa latzakin laga genduan!
Eta hemendik behera 10 ordutako paliziakin gainian, zapatillak jarritxa, Javik gantxuakin eraman ninduan antxitxika, nola ez. Nasiopacorré...

Azken guda dantza

Posetsek gure lekuan jarri gaitxu, benetan erronka gogorra da 48 ordutan hirurak eskixekin itxia. Justu hori komentatzen bueltatu ginan, eskiatzen ala korrika zer dan arinagua. Pentsatu leike eskiatzen jeistia askoz bizkorragua danez, eskixekin izan bihar dala. Kilian bixetan espezialista da, eta konparatzeko, eskixetan motelago ibiltzen da.
Ibilbide hau ere udan eta korrika nik uste askoz denbora gutxixauan egin leikela arin zuazelako, baina eskiko materiala (daramaguna arina izan arren) pisu gehixo da, eta eskixekin bajatzen aurreratzen badozu ere, ixotzen elurretan leku askotan bidia zabaltzen zuaz, eta oinez zuazenetan eskixak motxilan asko molestatzen dabe. Edozein kasutan, gonbaraketa ez da bidezkua. Justuagua izateko elurretan eta eskirik gabe izan biharko litzateke, eta kasu horretan bai, ziur askoz denbora gutxio tardatzen dala eskixekin.

Sekulako erronka da, zenbakiak gonbaratzen, Grande Course ligan barruan alpeetan egun bakarrian  3 lasterketa jokatzen dira:

Mezzalama: 3000m desnibel inguru, 45km (zati handi bat 4.000mtatik gora, 4000ko bi tontor egiten dira, lasterketa altuena izango da ziurrenik)
Adamello: 4000m desnibel inguru, 41km
PDG: 4000m inguru, 53km

Erraldoi txuriak: 6200m desnibel inguru, 81km (Angel Orusetik pasatu gabe). Astakeri bat da!!

kalkulu hauen arabera
Erraldoi txuriak km d+ d-
Anetori buelta Senartatik Llanosera: 28 2000 1700
Llanos-Perdiguero Remuñetik: 11 1750 100
Perdiguero-Oo lepotik-Estos aterpetxea: 9 100 1400
Estoseko aterpetxia-Posets-Batisielles-Parkina:
(Angelorus pasatu gabe)
28 2200 2800
Parkinetik Senartara: 5 150 200
Batura 81 6200 6200

Beno buelta ederra emanda, oso gustora bueltau ginan bixok, baina elur baldintza ezin hobiak izan arren, gure helburutik urruti, Posets eta Perdiguero bixak itxia handi geratu jakun.
Ke ignorancia es la atrevida!!

Hemen eguneko bideua



Eta kuriosidaderik baldin badaukazue, hemen Wikiloc-en egindako bidia



Powered by Wikiloc


Iruzkinak