Tusse Remuñe

2016/12/09
Posetseko palizoian ondoren, hurrengo egunian zer egin erabaki ezinda ibili ginan. Posets-Perdiguero eginez gero, argi zaukagun Aneto tokatuko zala, eta bi egunetan burutuko genduala erraldoi txurixak. Baina Posets bakarrik egin genduanez, Perdiguero edo Aneton artian aukeratu biharko genduan hurrengo flana.
Nekiagatik, Anetori buelta zirkularra emateko gogo gehixegirik ez zaukagun, eta Perdiguerora jutia erabaki genduan azkenian.
Remuñetik edo Literolatik zan hurrengo galdera. Remuñeko bailara goraxeago dago, eta ekialde-mendebalde orientazioko bailara estu bat danez, iparreko maldan elurra mantentzen da, akorduan daukatenez, elur gutxi dagonian ere
Literolatik hego aurpegitik bajatzen da gainera, beraz, baldintza hauetan Remuñe hobeto egon bihar zala pentsatuta, bertatik abantau ginan.

Llanos del hospital, hego aurpegixetan kasi elurripe
 Abantau eta 3 minitutara, segitxuan jantzi genitxuan eskixak, baitxa gutxira kendu ere. Hemen ere elurra eskax...

Ordubete inguru eskixak bizkarrian
 Oinez ginduazen bitxartian, bezperako bixamuna igartzen jun ginan. Oindiok hanketako kalluak inbe, hankako minak, giharretako gainkargak, eskixekin motxilan korrika itxian sorbaldetako mina...
Eskerrak ez zan erraldoi txurixak osorik itxia tokau, kar kar kar

Eskixak motxilatik kendu eta hanketan jazteko gogo biziz gaozen


 Baina eskixak jantzitxakuan egoera ez zan hobia, sorbaldako mina zeozer disimulatzia bakarrik lortu genduan, ostantzian berdin berdin jodiduta.
Baila honetan eguzkixak apenas ematen dau. Bi aukera daoz, erreka gainetik edo ipar aurpegitik ixotzia. Guk erreka gainetik ixotzia aukeratu genduan.

Erreka gainetik gora
 Behin bailara zulotik urtenda, bistak agertzen hasi ziran

Eta horrekin batera lehenengo txaskua. Perdigueron ekialdia guztiz elurripe zauan
Perdiguero parez pare
Asmua honakua zan: Azpixan daon lakura bajatu (Literolako ibona), kerizpian linea jarraituaz Literolako goi lepora ixo, aurreko urtian Txutokin egin nuan bezela, ertzetik tontorra in eta argazkixan Javin kaskuan ondoko maldatik bajatzia. Bajatzeko malda hau beti dago elur gutxikin, haize lekua dalako. Baina nik askoz elur gehixokin espero naban. Panorama hori ikusitxa, eta alperkerixia zainetaraino sartuta zaukagula B plana, Tusse Remuñe itxia pentsatu genduan, eta ondoren ikusi Royo eta Literolaruntz jun edo ez.

Batisielles eta inguruak, bezperan igotako lehenengo lepua
 Tussera ixotzen, bistak gero eta hobiak ziran. Hegoruntz begiratuta ikusten genitxuan ipar aurpegixak txuri txuri zaozen. Tontorrera allautakuan, baina, ipar isurialderuntz ikusi genduana benetan tristia izan zan

Luchoneko pisten goiko parteko eraikinak, batere elurripe
 Pentsatzen dot Luchoneko pisten ipar aurpegixetan elur pixkat egongo dala, baina goiko eraikinak ikustia oso tristia izan zan, batere elurripe zauan dana!!
Tontorretik eskiatzen bajau ginan. Zati batian eskixak kendu bihar izan genitxuan, eta momentu hori eguzkitan bokaillua jateko aprobetxatu genduan. A ze momentua!!!

Tussetik jeisten lau hankatako zatitxo batian
 Hego aurpegixa izanik, elurrez justu, baina eskiatu ahal izan genduan
Tusse barrenian
Berriz ere lepora iristian zalantza. Remuñeko bailara elurrez oso justu zauan, eta porteo luzia egin biharko genduan. Literolakua ez zakigun nola egongo ote zan, baina askoz gaizkixo ezin zala egon pentsatu genduan. Arriskatu eta bajatzeko beste bailaratik, Literolatik probatzia erabaki genduan. Mas vale bueno conocido, que malo por conocer.

Literolako goiko partia
 Goiko partian bazauan elur pixkat, oindiok eskiatzen bajatzeko lain.

Cregüeña ingurua parez pare
Hortik behera hego aurpegixan gero eta elur gutxio topatzen hasi ginan. Fites inguruan ipar orientaziuan elurra bazauala ikusten genduan, baina haraino zeharkatzeko gogo gutxi geneukan, ondoren Jacaraino juteko plana geneukan, eta bizkor ibili nahi gendualako.
Azkenian ahal zan beste jeitsi, eta eskixak bizkarrian hartuta egin genduan azkenengo zati luze bat behera.


Akordatzen naiz bota erosuauekin jun nintzan arren hankak txikitxuta neuzkala bezperatik, eta nekiagatik alperkerixiak jota gaozela. Literola bailaratik errepidera allau ginan, eta hortik gora eguzki galdatan ixo ginan furgonaraino, beste ordu erdi karreteratik. Furgonara allatzia sekulakua izan zan!!!


Beno, behintzat 3000ko berri bat eginda etxera, ez da txarra!!

Hemen eguneko tracka




Hemen bideoq bat

Iruzkinak