Valdepiedra. Sallobente iparretik

2016/12/03 Valdepiedra
Aurreko astian Astun eta Candanen elur hautsari ongi etorrixa eman ondoren, abenduko lehenengo astebukaera honetan ere ildo beretik jarraitzia pentsatu nuan. Laneko ikastaro batengatik, barixaku arratsaldera arte ez nuan aterrizatu, eta piriniotara juteko puntu puntuan egon arren, azkenian Laskukin Valdezcarayra juteko flana egin nuan.
Web orrixan ikusitxa ez zauan elur gehixegi, baina Polvo-Dura zaola jartzen zuan. Pistak itxita eta elurra eskax egon arren, aurreko asteko elurtiak goixan metatuko zuala pentsatzen, "Pala bonita" deitzen diuenan bila abantatu ginan.
Estaziora allauta, goixan ere askorik ez zaola begitandu jakun, baina behin han egonda, abantau ginan. Emozio apur bat ematiarren, iparretik ixo genduan pistetatik ixo biharrian

Laskun Iparreko murura iristen

 Ez dauka zailtasun gehixegi, elurra baldintza onetan daonian eskiatzen ere bajatzen da malda hau. Baina momentu batzutan nahiko aldapa hartzen dau


Leskun aldapa gehixeneko zatixan
 Behin zati hau pasauta, berriz ere oinez segitzen da tontorreruntz

Tontorrera iristen, oindiok eguzkixa urruti


Azken metruak eguzkitan
Tontorra in eta Hegoruntz hartu genduan. Elur gehixegirik ez zauan, baina eskixak gehixegi izurratu gabe eman genduan bueltia. Pistak itxitxa zeudenez, ondoren eguna borobiltze aldera beste igoeraren bat ere egin genduan pistetatik. Leku askotan izotzian ezin leiken kantua sartu ere in. Polvo-dura hau bada, zer ete da dura jartzen duanian, kar kar kar
Baina goizpasa politxa edozein kasutan

Iruzkinak