Salenques Tempestades
Albatik itzuli, eta Benasquera bajau
ginan. Hurrengo helburua nahiko finkatuta eduki arren, Albatik konfidantzakin bueltatzia eta eguraldixa konfirmatzia falta ziran plana aurrera eramateko.
Gure burua ondo ikusi
genduanez, eta egualdixa hurrengo egunerako ona zatorrenez, prestaketekin hasi ginan. Bi egun irauten ditxuan ertza
zaukagun begiz jota, Salenques-Tempestades klasikua Anetoko
tontorrian bukatzen. Aspalditik naukan gogouan, baina aurten arte ez
jatan juteko aukera suertatu.
Ohiko sokez eta txapez aparte,
materixal gehixokin kargatu ginan beraz, esterillak, sakuak, gasa eta
2 egunetarako jatekua... Deskantzo egunian motxilak prestatu eta
Llanos de Benasqueraino ixo ginan oinguan lotara.
Llanosetik Besurtaraino autobusa egoten
da udan, eta bestela ere bide luzia eta motxila astuna zakagunez,
aprobetxatzia pentsatu genduan. Goizeko 5etan abantatzen da Anetora
prozesiuan jun nahi dabenen autobusa, eta gu ere hauekin batera ixo
ginan Besurtaraino.
Aiguallutsetik aurrera, Anetoko tontorra atzian |
Eguna argitxu aurretik gure bidiak
separau ziran, gu Aiguallutseko bailarara, beste dan danak Renclusa
alderuntz.
Oinez ere tiradatxua dago sokak jartzen
diran lekuraino. Guk ixa 4 ordu behar izan genitxuan ertzaren
haserarainoko 8kmak itxeko.
Ertzan lehenengo zatixa, Tuc de Mulleres atzian |
Ia 7 ordu egin genitxuan ertzetik
Margalidako tontorrera arte.
Bibak politx bat aurkitxu genduan, Anetora begira zauan balkoi eta guzti, eta afaldu eta lotan hemen geratzia pentsatu genduan.
Bibaka, luxuzko bistekin Aneton tontorrera (atzian) |
Bibak politx bat aurkitxu genduan, Anetora begira zauan balkoi eta guzti, eta afaldu eta lotan hemen geratzia pentsatu genduan.
Argazkixak ez dio justiziarik itxen hango espektakuluari |
Katalan bat ere etorri zan gure
ondoren, Kim. Hau Vallibiernako bailaratik igo zan honaino gabaz
disfrutatzera.
Abuztu osoko gabarik onena izan zan
seguruenik. Abuztua ez da ona izan, baina gaba mundiala izan zan,
epel eta haizerik gabe 3000mtan...
Ondoloin |
Afarixa prestatzeko, neberora bajau eta
ura urtu genduan. Goizerako ere gorde genduan glaziarreko ura kafia
itxeko, baina gas justuakin ixo ginan, eta goizian kitto esan zigun
ura berotu aurretik.
Txirik gure alboko bibakeko Kim-i
kazuela eskuetan zeukala zera esan zion: Perdona, nos hemos quedao
colgaos...
Kazuelako ura bota, eta gordetzeko
lehortzen zaban bitxartian: nos das un cigarrillo?
Argi dago leku hauetan gosari epela
moduko lujuak alperrik daudela. Zigarrua erre, sokak jantzi eta
eskalatzen segitxu genduan beste ixa 4 orduz Anetoko tontorreraino.
Anetoko bizkarretik Aneto tontorrera |
Anetoko tontorreko argazkixa |
Han argazkixak atara eta oindiok
glaziarra zaukagun zeharkatzeko. Pisua aurreztiarren kranpoiak ez
genitxuan eraman, baina bai pioletak, eta ziran orduak izanda, elurra
esperota bezela, nahiko bigun topatu genduan. Motel eta reflejo
guztiak erne bai, baina ez genduan arazo gehixegirik euki glaziarra
gurutzatzen.
Ordubete ingururen ondoren iritsi
ginan glaziarran, eta ondorioz, azken bi egunetako arrisku guztien
bukaerara.
Mokadutxo bat jan eta Renclusarako jeitsieran libre, bi egun sokakin lotuta ibili ostian. Renclusan garagardo bat hartu eta Besurtara bajau ginan, inor ikusi ez genduan leku lasaitxik jende artera.
Anetoko glaziarra |
Mokadutxo bat jan eta Renclusarako jeitsieran libre, bi egun sokakin lotuta ibili ostian. Renclusan garagardo bat hartu eta Besurtara bajau ginan, inor ikusi ez genduan leku lasaitxik jende artera.
Ospatu biharrez, Benasquera bajau,
dutxatu, eta kalian afaldu genduan. Nekatuta egon arren, azken
sakatualditxo bat eskatzen zaban gorputzak eta astelehen buruzuri
batian aurkitxu genduan azken eskalada goizeko ordu txikixak arte,
taberna zulo batian.
Pentsau leike 15 Gendarmeen ertzian ero
Salenques Tempestadesen arriskuetan ibili gerala, baina benetan
arriskua kalian aurkitxu gendualakuan nago ni, kar kar kar.
Pixkat txapa izan arren, oinguan ere in ditxut bi bideo, egun bakoitzeko argazki eta bideuekin. Materixal asko ekarri dot, eta zer kendu jakin gabe, nahiko luziak geratu dira, baina hor konpon.
1. eguneko bideoa
2. eguneko bideoa
Eta hemen GPSan datuak: Garmin Connect
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina