Cotiella eta Turbon

Abuztuan nahiko egualdi exkaxa egin dau, Alba eta Salenques Tempestades egin genitxuan egunak salbu. Hurrengo egunetarako iparra iragarritxa zauan, eta eguraldixak berriz ere txarrera. Hegoruntz jun ginan beraz. Bi mendikate daoz Benasquen hegoaldian, Cotiella eta Turbon, ixa 3000mtakoak izan arren, ezezagunak gehixenontzat. Oinguan, baina, dana aldeko zaukagun bi mendi hauek ezagutzeko.
Ez zakigun egualdixak aguantauko zaban heguan, baina zeozer itxen saiatu edo bueltan etortzia beste aukerarik ez zaukagun.
Barbaruens herrira igo ginan horretarako. Ikaragarrixa nun dauan eta zelako herritxua dan!!
Barbaruens, Cotiellara igotzeko azken herritxoa

Hemendik aurrera jarraitxu genduan pista batetatik, eta bidian dauan parkin batian lo in genduan furgonetan.
Goizian jaiki eta txaparrada bat bota zigun. Halere, abantau ginan goruntz, ni eta bi trailrunner hauek.
Lehenengo zatixa pista batetik in genduan, baina behin altuera hartuta pinadian sartu eta amildegien gainetik igotzen hasten da.
Jeitsieratxo bat eta laku baten ondoren Armeñako aterpetxera eta ostian Armeñako zirkora iritsi ginan pailazuok, kar kar kar

Armeñako aterpetxe librea, izen bereko zirkoan
Armeñako zirkua paret elegantiek isten dabe. Pena eguraldixa ez zala ona, zaparradatxoren bat ere bota zigun eta denbora osuan lainotuta egon zan, baina ikusi genduanez, ertzetik zirko guztia itxiak badauka bere zailtasun teknikua, sokaripe in leiken arren.
Leporuntz
 Haitza, harri artia da hemendik eta leporainoko igoera, baina tartian dauden belar zatixetan altxor hau aurkitxu leike, Edelweiss, elurretako loria.
Edelweissak ere bidian
Eta bailaran bukaeran 4 hankatan igotzen dan zati bat dago leporaino.
Leporako igoera 4 hankatan
 Gu lepotik atzekaldera pasau ginan, eta mendi osua zeharkatu genduan markak segitzen. Zeharkatu ondoren, beste aldeko lepotik gora igoera erosuago bat dago eta hark utzi gintuan tontorrian.
Seguru eguraldi onakin zuzenian igoko genduala, baina ez zauan asko arriskatzeko! Mendi ezezaguna eta bisibilidade gutxi, ez dira abenturatan hasteko lagun onak.
Tontorrerako bidia, guk zeharkaldi bat in genduan
Tontorrian argazkixa atara eta bide beretik jeitsi ginan.
Tontorreko argazkixa
Pena mendi honetatik seguru piriniotako tontor asko eta asko ikusiko dirala, bere altuera eta hegoaldeko leku pribilegiatuagatik. Halere, egun tonto bat aprobetxatu izanan sentsaziuakin bueltatu ginan, eta ez da gutxi!

Benasque hegoaldeko mapa. Barbaruens puntu gorria da


Hurrengo egunetarako ere antzerako eguraldi aurrikuspena zauan. Campora jeitsi eta Turbon mendi aldera abantatzia pentsatu genduan, ia egualdixak laguntzen jarraitzen zigun hegoaldian.
Villas de Turbonen bainuetxia dago, eta hara gerturatzia pentsatu genduan. Halere, lekuak ez zaukan batere Glamourrik, eta berriz ere bera bajau eta Pueyon lo in genduan, eta bajuago egon arren, biharramunian bertatik urten ginan Turboneko tontor alderuntz

Turbon azpian lotan, Pueyon
Igoeran lehenengo zatixa pista batetik igo genduan, La Planaraino. Hemen aterpetxe libre bat dago, eta bertatik tontorra bertan zauan
La planako aterpetxe libretik seinaleak eta Turboneko gaztelua atzean
 Igoerako azkenengo zatixa harriarte batetik itxen da. Beheko partian behixak zaozen arren, azken zati honetan basauntzak besterik ez!

Turboneko tontorra: Turboneko gaztelua
 Hemen ere tontorreko bistak ikaragarrixak izango dira, baina... karteletaz fidatu bihar!

Eguraldi onakin ikusiko diran inguruen mapa
Eta honekin, Elgoibarko jaixetarako bidia hartu genduan, abuztua bere azkenak ematen ari zan eta

Iruzkinak