Naparruako pirinioak

Mendixan ibiltzeko ohitxura daukat azkenengo urtetan. Behin eta berriz bueltatzen naiz mendira Elgoibar inguruan, kotxez ero trenez inguruko herrixetara junda, edo furgonetakin pirinio eta alpietara urtetzen.
Mendira behin eta berriz jutiak, konturatu gabe, helburu luziago eta gogorraguak egitera eraman nau. Mendixa benetan gustokuen daukaten ekintza izan arren, motibaziua bilatzeko, ni ere ibilaldi luzeago, teknikoago edo mendiko lasterketak itxera iritsi naiz.

Baina hainbeste urteren ondoren, banaukan mendira beste era batera juteko gogua. Nork esango zaban zaintiratu honi esker lortuko nabanik hori!
Lintza, atzean Txamantxoia

Abuztuko astebukaera batian laukote xelebria juntau ginan, Fernan, Antxonio, Txiri eta neu. Oin dala urte mordo bat fetxa hauetan itxen genitxuan familixako oporren lekura gerturatu ginan, Izaba aldera.

Zapatuan Lintzatik urten, eta Hiru erregeren mahaiko lepora igo ginan. Hemendik Mouskateko gainera iritsi nintzan estrainekoz eta bueltatzerakuan La Pakizara jun ginan, esperologo batzuren kanpamendutik pasatzen. Kasualidadez, aurreko egunetan erreskate bat egon zala inguru horretan entzun genduan, eta dudatan egon ginan ia hauek tartian ez ete ziran ibili.
Konpainian onian eman naban bueltia, Antxoniokin kontu kontari.
Fernan eta Txirios, aldiz, Hiru erregera jun ziran, ondoren Petretxemara eta bukatzeko Atxeritora; Nafarruako piriniotako hiru handixak!

Lintzara jeitsi eta errekan bainatu, eguzkixa hartu eta hidrataziua ondo zaindu genduan. Puff, hauek bai oporrak!!!
Belaguako aterpetxeko parkinian azerixa eskuetatik jaten ixa

Izabaraino bajau ginan pare bat pote hartzera, ondoren, Belaguako aterpetxia zauan lekuraino ixotzeko lotara. Itxura penagarrixa dauka aterpetxia zanak, itxuria hostalaritzako legia bete bihar dau errepide onduan daolako, eta lizentziarik gabe istia beste aukerarik ez zaben euki oin dala urte batzuk, eta dagoeneko erortzen dago. A ze pena ematen daban, zelako oroitzapenak etortzen jatazen burura... bueno, oroitzapenak betiko geratuko dira hor!!
Baina parkina primeran dago furgoneta eta autokarabanekin lotan geratzeko.
Biharramunian Lakartxelatik Otsogorrigañaraino jun ginan eta bueltan Lakora in genduan. Sekulako buelta politxa eta primerako egualdixa tokau jakun, baina bueltatzia tokatzen zan.

Etxera bueltan, sasoi batian itxen genduan bezela, Yesan bainua hartuta bueltau ginan.


Astebukaera bat besterik ez izan arren, benetako opor sentsaziua izan zan.

Argazki batzuk ikusi leikezuez segidan. Ez da piriniotako lekurik ederrenetarikua?

Lakartxela gainian

Orhi atzian, Otsogorrigaña ezkerretan, eta Antxonion atzian Belai

Üthüroürdinetako portilloua, Orhi atzian




Belagua azpian, Lakora ezkerretan, eta barrenian naparruako piriniuen bukaerako tontorrak

Lakora gainian

Relaxing cup of cafe con letxe en la plaza mayor de es paná

Iruzkinak