Normaltasun itxura
Berriako ibilkari blogeko sarrerari jarraipena:
Udan Israelek egindako Palestinaren kontrako azken sarraski handia puri purian zenean gerturatu zen Noa abeslari Israeldarra Gasteizera kontzertua ematera. Kasualki, Tel-Aviveko Maccabik ere Gasteizen jokatu ohi ditu Europako saskibaloi partiduak.
Euskal Herria-Palestina Sareko adituen esanetan, kontu hauekin helburu hauek lortu nahi ditu Israelgo estatuak: Normaltasun itxura ematea, irudi publikoa zuritzea eta abar.
Artikulu honetatik atera dut ondorengo testu hau:
Esan beharra dago kirola eremu oso labainkorra dela. Kirola kirola dela esaten digute, ez dela politikarekin nahastu behar, betidanik nahastuta egon direnean. Erregimen orok baliatu du kirola bere intereserako, naziek, esaterako, arraza zuriaren supremazia adierazteko. Boikot kanpainen erreferentea Hegoafrikako apartheidaren aurkako borroka da. Garrantzia handia izan zuen errugbi talde nazionalaren aurkako kanpainak, zurien supremaziaren ikurra zen neurrian. Kirolak balio sinboliko handia du, eta bide horretatik saiatzen gara normaltasun itxura apurtzen.
Euskal Herrira ekarrita
Zein da bidea? Ba eliteko kirolariak fitxatu eta gorputz armatuen izenean korri dezatela.
Iraupen eskia egiten nuenean ezaguna izan zan Euskal Herriko gazte baten fitxaketa; iraupen eskitik bizitzen jarraitu nahi bazuen Guardia Zibilean sartzea beste alternatibarik ez zioten jarri federazioan!
Baina nola liteke hori posible! Herri bat ordezkatuko duten kirolari profesionalek federaziotik egin beharko lukete bidea!! Baina hemen ondasun publikoen desbideraketa bat dago, federazioarentzat izan beharko litzateken dirua gorputz armatuetara joaten ari delako, eta ez kasualki!
Justifikazioak
Hau justifikatzen dutenek diotenez, erreskate taldeetan jarduten dutela eliteko kirolari hauek, erreskateak egiteko beharrezkoa bait da sasoian egotea.
Bestelako pellokeriak
Eztabaida honetan, entzun izan dut baita ere lasterka aritzen den horrek ez duela inor torturatu edo fusilatu, adibidez. Hau oinarrizko kontzeptu bat da, errepresioa jazarpen sistematiko bat da pertsona multzo jakin baten kontra. Jazarpen horretan bakoitzak bere funtzioa betetzen du, batek torturatzen duen bitartean, beste batek atea zaindu behar du. Garitan dagoenak ez du torturatzen, argi dago, baina bera gabe seguruenik barrukoak ere ez luke egingo, eta epaileak beste aldera begiratuko ez balu ere ez luke egingo. Noski, atzetik dator irudia garbitu behar duena, baina talde berean
Zer egin dezakegu?
Eta parentesiak isten, israeldarren
jokua ikusten badugu, nola ez gara espainiarren jokua ikusteko gai?
Beste era batetan esanda, zer dago gure esku egoera honi buelta
emateko?
Udan Israelek egindako Palestinaren kontrako azken sarraski handia puri purian zenean gerturatu zen Noa abeslari Israeldarra Gasteizera kontzertua ematera. Kasualki, Tel-Aviveko Maccabik ere Gasteizen jokatu ohi ditu Europako saskibaloi partiduak.
Euskal Herria-Palestina Sareko adituen esanetan, kontu hauekin helburu hauek lortu nahi ditu Israelgo estatuak: Normaltasun itxura ematea, irudi publikoa zuritzea eta abar.
Artikulu honetatik atera dut ondorengo testu hau:
Kirol arloan BDS mugimenduak ez du
aldarrikatzen boikota talde edota kirolari israeldarren kontra,
baizik eta Israelgo estatuaren ordezkaritza lana egiten dutenen
kontra. Zentzu horretan, kirol taldeei boikota egin ala ez
banan-banan aztertzen dugu
...
Zein da horrelako ekintzen inspirazio iturria? Eredurik
baduzue ala hutsetik sortuak dira?Esan beharra dago kirola eremu oso labainkorra dela. Kirola kirola dela esaten digute, ez dela politikarekin nahastu behar, betidanik nahastuta egon direnean. Erregimen orok baliatu du kirola bere intereserako, naziek, esaterako, arraza zuriaren supremazia adierazteko. Boikot kanpainen erreferentea Hegoafrikako apartheidaren aurkako borroka da. Garrantzia handia izan zuen errugbi talde nazionalaren aurkako kanpainak, zurien supremaziaren ikurra zen neurrian. Kirolak balio sinboliko handia du, eta bide horretatik saiatzen gara normaltasun itxura apurtzen.
...
Gure Javik, kirolari ezaguna berau,
Facebooek hauxe erantzun zion bati Noaren kontzertuan inguruan:
... las estrellas mediáticas israelís,
como puede ser Noa, Mayumana o el mismo Maccabi de Tel Aviv son las
mejores herramientas de propaganda que tiene Israel para dar un
aspecto de "Normalidad" ante la comunidad internacional. Y
lo usan. Noa es una más y ella no ha destacado realmente por su
oposición al régimen colonizador por apartheid del estado sionista
de Israel. El articulo del mundo que comentas, además de ser de hace
más de 5 años, no dice nada del problema real que se vive allí. El
boikot político, cultural y económico es una iniciativa a nivel
internacional apoyada por muchos colectivos y por gente con mucho
prestigio. Hace unos cuantos meses el mismisimo Stephen
Hawking (actualmente el físico de mayor prestigio en el mundo) se
negó a dar una conferencia en Israel. Esta iniciativa funcionó para
combatir el apartheid en Sudáfrica y poco a poco dará su resultado
para acabar con el apartheid que se vive en Palestina
...
Te pongo un ejemplo:Imaginemos una
cantante Sudafricana, blanca y de prestigio internacional en tiempos
del régimen del apartheid. Va a dar un concierto en tu pais. ¿Irias
a un concierto suyo sabiendo que no admite los crímenes e
injusticias que ocurren en su pais? Ahora imagínate que esa cantante
es Alemana en tiempos de la Alemania nazi, ¿harías lo mismo? En
regímenes como el de Israel (colonialismo puro y duro), el no decir
nada te convierte en abanderado y cómplice de sus políticas
Pentsatzen dut nahiko ondo adierazita
dagoela ez dela pertsonaren kontrako boikota, baizik eta ordezkatzen
duenari maskara kentzea dela helburua.
Perspektibatik gauzak argi ikusi
baditugu... ba orain goazen kakatzara!
Euskal Herrira ekarrita
Euskal Herrian gaudela, egin dezagun
Rolen joku bat: Ordeztu dezagun Israel Espainiagatik, eta EH
Palestinagatik. Ordeztu ditzagun Maccabiko jokalariak espainiako
selekzioko jokalariengatik...
Bai, badakit matizazio asko daudela,
baina, ikusten da ideia?
Adibidez, atzerrian munduko futbol
txapelketa normaltasunez jokatzen duten bitartean, herri
galdeketa bat egitea demokraziaren kontrakoa dela esaten dute, are gehiago, Eskozian arazorik gabe termino beretsuan egin denean!
Aiii, hori bakarrik balitz... Haritik
tiraka jarraituko bagenu, zenbat eta zenbat giza eskubide hurratu dituen
Espainiak euskal herritarrokin?
Ni horren biktima izan naizela
gogoratzen dut, polizia kontrol batean
euskalduna izate hutsagatik jipoitu gintuzten hura datorkit batez ere
gogora.
Sasoi batean Intxaurrondo oso ezaguna
egin zen. Gaur egun zuzenean Madrilen eramaten dituzte, eta han egiten omen dituzte lehen hemen
egiten zirenak.
Egunotan jaso dugu notizia on bat,
Egunkariaren auzia behin betikoz itxi dela, baina honekin zuzenean
datorkit orduan bizitakoa, Egunkari euskaldun bakarra itxia,
zuzendari eta goi karguek tortura ankerrak salatu zituzten, eta orain auzia artxibatu da.
Imagina dezakezu, adibidez, zuek lan
egiten duzuen lantegiko zuzendaritzako kideak, ondoren artxibatuko
den kausa batengatik inkomunikatuta eduki dituztela, eta inkomunikazioak sortzen dituen egoerak pairatu dituztela tratu txar ankerrenak salatzeraino? Normaltasun itxura eman nahia ez da
debaldekoa Espainian!
Baina, zer gertatzen da
torturatzaile salaketak jaso dituztenekin?
Ez naiz ari Noa edo Maccabiko jokalari "zibilez" (Zibil hitza ez zait gustatzen, hitz militarra delako, zibilak eta militarrak ezberdintzen dituelako, militarrak zenbaki bezela tratatzen dituelako). Tortura salaketen aurrean ezer egiten ez duten epaile eta abarrez gain, kasu honetan espainiar indar okupatzaileetan zentratu nahiko nuke.
Eta zergaitik ez, ez bakarrik lurraldetasun arazoetan, etxegabetze edo beste kontu askotan poliziak ez ditu herritarrak babesten, eliteko lapurrak baizik.
Nola lortzen dute normaltasun itxura?
Testuaren haserara bueltatuz, argi daukate normaltasun itxura emateko beharra daukatela, irudi publikoa zuritzea alegia. Eta horretarako bide bat, hain modan dauden mendi lasterketak. Eskaparate ezin hobea jende artean nahasteko!
Nola lortzen dute normaltasun itxura?
Testuaren haserara bueltatuz, argi daukate normaltasun itxura emateko beharra daukatela, irudi publikoa zuritzea alegia. Eta horretarako bide bat, hain modan dauden mendi lasterketak. Eskaparate ezin hobea jende artean nahasteko!
Zein da bidea? Ba eliteko kirolariak fitxatu eta gorputz armatuen izenean korri dezatela.
Iraupen eskia egiten nuenean ezaguna izan zan Euskal Herriko gazte baten fitxaketa; iraupen eskitik bizitzen jarraitu nahi bazuen Guardia Zibilean sartzea beste alternatibarik ez zioten jarri federazioan!
Baina nola liteke hori posible! Herri bat ordezkatuko duten kirolari profesionalek federaziotik egin beharko lukete bidea!! Baina hemen ondasun publikoen desbideraketa bat dago, federazioarentzat izan beharko litzateken dirua gorputz armatuetara joaten ari delako, eta ez kasualki!
Justifikazioak
Hau justifikatzen dutenek diotenez, erreskate taldeetan jarduten dutela eliteko kirolari hauek, erreskateak egiteko beharrezkoa bait da sasoian egotea.
Horra arte ados, gauza bat da sasoian
egotea, baina bestea munduko lasterkari onenen artean egotea! Nire
esperientzia apaletik, ondorio hauek ateratzen ditut: Eliteko
kirolaria taupada oso altuetan ibiltzeko prestatua dago, pisurik gabe
ibiltzera, giharreak eta gantza limitean zaintzera, beroketa eta
luzaketa saioak egitera, eta entrenamenduak egunero egunero errespetatzera... Entrenamendu kargek sarri giharreak eta zuntzak lesioen mugan edukitzera eramaten dituzte.
Konparazio baterako, bat formulako ibilgailu bat bezela,
horretara dago espezializatua; adibidez, gurpilen geometriak indar
asko egitera ohituta daude norabide batean, baina beste norabide
batetako kolpe txiki batek gurpilaren euskarriak hautsi ditzake oso
erraz. Ez dakit ideia ondo azaldu dudan... esan nahi dudana da nere
ustez momentu berean ez direla konpajinagarriak munduko lehena izatea
kirol mailan eta erreskate bat egiteko pertsona aproposena izatea.
Beste kontu bat da erreskateetan
ibiltzen direnak kirolari onak izan behar direla eta lasterketetan
leihatzea ere positiboa litzatekela sasoia mantentzeko.
Nik lan bat daukat eta afizio bat. Neri
lanetik lasterketa batetara joatearren ez didate izenematea
ordaintzen (bai, mailarik ere ez daukat, egia da). Beno, demagun
lasterkari ona naizela, tipo Javi, eta lanetik eskaintza bat egiten
didatela lantegiaren izenean parte hartzeko lasterketetan. Zalantzarik
gabe Marketineko gastu bat litzateke.
Baina gorputz armatu batetaz ari garenean, bezero edo eroslerik ez daukan
erakunde publiko baten marketinaz ari gara. Beraz, zergaitik
Marketina ez badu salmentarik egin behar? Argiago ezin da esan, irudia garbitzeko!
Eta zergaitik egiten dituzte gorputz armatuek erreskateak? Leku askotan
(gero eta gutxiagotan egia esan) suhiltzaileek egiten dituzte
erreskateak, horretarako bideratuak eta prestatuak omen daudelako. Istripu
batean adibidez, suhiltzaileak iristen direnean, agintea beraiek
hartzen dutela ulertua daukat, poliziaren gainetik.
Orduan, galdera bera, zergaitik gero eta gehiago nahi
da gorputz armatuak sartzea erreskateetan?
Baina, poliziak reskateetan aritzea txarra al da?
Ba Berrian agertutako notizia honen
arabera, ez da egokiena. Osakidetzakoek diotenez, badirudi SOS
deiak-ek lehentasuna ematen diola Ertzantzaren helikopteroari, nahiz
eta zauritu bat dagoenean medikua behar, eta ertzainen helikopteroak
ez eduki medikurik. Are gehiago, behar ez denean ere ateratzen dutela
helikopteroa dio. Noski, gero erreskateak kobratzen hasi nahi dute.
Gozategik esaten zaban, bai, Ertzainek erosi dute kriston helikopterua...
Bestelako pellokeriak
Eztabaida honetan, entzun izan dut baita ere lasterka aritzen den horrek ez duela inor torturatu edo fusilatu, adibidez. Hau oinarrizko kontzeptu bat da, errepresioa jazarpen sistematiko bat da pertsona multzo jakin baten kontra. Jazarpen horretan bakoitzak bere funtzioa betetzen du, batek torturatzen duen bitartean, beste batek atea zaindu behar du. Garitan dagoenak ez du torturatzen, argi dago, baina bera gabe seguruenik barrukoak ere ez luke egingo, eta epaileak beste aldera begiratuko ez balu ere ez luke egingo. Noski, atzetik dator irudia garbitu behar duena, baina talde berean
Zer egin dezakegu?
Seguru bere garaian Hegoafrikan Apartheidarekin bukatzeko erremintak egun Israelen kontrako kanpainan ere aplikatzearekin
gehienok ados egongo gerala; BDZ (Boikota, Desinbertsioak eta
Zigorrak). Zergaitik ez dugu gauza bera aplikatzen Euskal Herriaren
duintasunagatik?
Adibidez, penaz ikusi nuen Mendaroko
txirrindulari taldeak Kilimon Trail lasterketara Guardia Zibil bat
eta Militar bat gonbidatu izana, eta are pena gehiagorekin gure
herriko euskara hutsezko Barren astekarian propaganda egitea
Anderrek ondo esaten zuen
bezela, zer pentsatuko dute bide bazterretan agertu direnen senitartekoek, edo
intxortakoenek? Zer pentsatuko ote dute Egunkaria
auzian torturak salatu zituztenek? Barrenen bertan 2014/10/17an hauxe argitaratu zuten:
Joan Mari Torrealdai:
… leku honetan bertan sartzen naizen
aldiro ere, Guardia Zibilaren presentzia bizi-bizia sentitzen dut,
hemen ibili zirelako nire artxiboetan, eta gogoratzen dudanean gu
atxilotzera nola etorri ziren eta ondoren jasan genituen tortura
guzti haiek...
Ainara Argoitiak:
...Nola ahaztu, esate baterako,
inkomunikazioak abaildutako Martxelo Otamendik kartzelatik irten
berritan, negar zotinka, torturak salatu zituenekoa, eta nola ahaztu
espetxeratu eta bost bat urtera Joan Mari Torrealdairi berari
lehenengoz tortura berba entzun nionekoa...
...eta gogoan baita ere Kontseiluak eta
Egunkariko langileok martxoaren 13rako antolatu genuen Elkartasun
Egunaren bezperan, Itziarren, guardia zibilek alto eman zidaten
eguna. Egunkariaren aldeko materialez josita neraman autoa
Debabarrenean banatzeko eta herritarrek emandako dirutza handia,
bonotan. Sekula ez dut horrenbeste beldurrik pasatu. Batek daki
zenbat urteko zigorra eska zezaketen guretzat, auskalo zer
leporatuta...
… Estatuaren eta Guardia Zibilaren
paranoien biktima izan da Egunkaria ere...
Nere helburua ez da inor salatzea, pekatutik libre dagoenak bota dezala lehenengo harria! Baizik eta kontzientzia piztea da nere xedea. Behin kontzientzia piztutakoan, etorriko da boikota, baina ikusten dugunez, momentuz bide luzea daukagu aurretik!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina