Pierra Menta 2018 1 eguna

2018-03-14 Pierrako lehenengo etapa
(Argazkiak eguneratu ditut)
Atzo Arechesera iritsi ginanian, elurra botatzen ziharduan.

Arechesera allau berri
Biajia 4 pertsonakin oso gustora itxen da. Hitzegin, pixkat irakurri, jan. Azkenian motx eta guzti!!!

4 lagun furgonan, horrela primeran in leike biajia!!! Eta Pierrara bidian motibatuta. OEOEOE

Arechesera sartu berri, ikurrina!!! eta jun arte, leku pila batetan ikurrinak!!! Eta ez zian hainbeste zaletu, baina danian zaozen. Munduko zaleturik onenak duda baik

Hemen Nahiari animuak ematen
Euskaldunen artian Nahiak zeukan sailkapen onena itxeko aukera, podiumian sartzekua ere nere uste apalian
Dorsalak batu, eta hoteleruntz. Antolakuntzak edarra in zigun. Ia argazkixa atara ahal ziguten galdetu, eta Javiri Nobato eta neri piparpotua. Espainola ni? etzaben bat asmau!!! kar kar kar
Ez zaben bat asmau!!!

Eta hemen bertatik idatzitakua:

2018-03-14 Pierrako lehenengo etapa
Euskaldun batzuk astebukaeratik daoz hemen, eta kriston elurra harrapau dabela komentatzen ziguten. Atsaldian elurra botatziari utzi zion, eta gaur sekulako egun ederra urten da.
Ibilbidia ez da izan lehenengo egunian izan ohi dana. Aurtengo negua oso gogorra izaten ari da hemen ere, eta tontorretan 4mtik gorako paketoia daola esan ziguten atzo, eta horregatik lepuetatik eta pisten inguruko tontorretatik jarri dabe lasterketia. Halere, oso elegantia izan da, eta daon paketoiakin, momentu askotan gelditxu eta argazkixak ataratzeko gogua sartzen jatan. Tontorretan ez da haitzik ikusten, dana txuri txuri dao. Mendiko etxoletan 2-3 metro elur teilatuetan, batzuk ixa enterrauta. Ikusgarrixa. Eta ibilbidia, 25zm elur berritxan zabalduta. Espektakulu hutsa!!!!



Hiru igoerak osatzen zaben gaurko etapia. Lehenak 1200m inguru zeuzkan, Darteko leporaino. Ondoren Legette ingurura pasatzen ginan eta 700m inguruko beste bi igoera geneuzkan. 2500M inguru urten dia danera. Jeitsierak nahiko erretzak zian, azken bajadan azken zatixa izan ezik, Pierra Mentako piñari tipiko bat sartu digute eta. Uffffa, a ze bañerak!!!

Irteeran aldaketa bat egon da aurten, oilotegitan banatzen gaitxue sailkapenen arabera. Lehen danori batera ematen ziguten irteera, eta kriston pilaketak itxen zian. Aurten batetik bestera 2 minutu jarri ditxue. Batzuk kejatu dia honengatik, baina neretzat askoz hobeto izan da.
Ez dakit zergaitik, baina gaur 2.kaxoi edo oilotegixan urten gera (Aurreko urtian 3,ian) eta primeran etorri jaku kontu hori.
Nahiko eroso urten gera. Euskaldun gehixenak geunden oilotegi berian, eta lehenengo igoera danok antzera xamar, elkar pasatzen ibili gera.
Pantxo, Iñigo Albornoz eta Pablo Oderiz, eta Nahia aurrian zijuazen eta ikusi ere ez.

Vibrameko Giordanon argazkixak 1.igoeran:

MtBlanc atzian. behean nundik gatozen, gainez gain elurjausi arriskuagatik

Katia, lehen nesketan, Axellekin

Laetitia Vibrameko fitxaketa berrixa bigarren nesketan, Emilirekin

Gure taldekidiak lehenengo 10en inguruan. Sasoia!!!
Samuelek 5. eta Anselmetek 14. bukau zaben




Javi

Javi eta ni

Gainontzeko euskaldunetan, lehenengo aldaketan Javi eta bixok lehenak, eta gurekin batera Axi eta Angel, eta pixka bat atzerago Igor eta Joseba eta Aitor eta Gorka zatozen. Atzerago lasaixo Mariano eta Juan.
Pyrenen irabazi ziguten Jakakuetako bat ere gurekin batera zatorren, eta bestia aurrerao
Euskaldunak han zaozen animatzen, fin fin beti bezela. Ondorengo argazkixak Xabik pasata, lehengo igoeran aldaketan ixa, kerizpetan sartuta
La ostia zerate mutilok!!!

Ni






Nahiko jeitsiera erretza egon arren, lehenengo bajadan Axik eta Angelek aurreratu gaitxue, baina ixa elkarrekin urten gera berriz goruntz. Elur hautsa zauan, kriston gozatua izan da.

Jacakuak, Axi eta Angel, eta gu, batera xamar urten gera goruntz. Gure estrategia klarua da, goruntz bentaja atara, bajatzen galtzen dogu eta. Beraz, holaxe abantau gera ahalik eta bizkorren goruntz, eta aurreratu ditxugu ahalik eta bizkorren. Hortik aurrera ahalik abantaila handixena ataratzen saiatu gera.




Ni, lehenengo egunian lepo disfrutatzen



2.igoeran azken metruak

Zetak in ondoren azken metruak eskixak bizkarrian


Bigarren igoera honen azken zatixan berriz ere euskaldunak animatzen!!! Mila esker!!! afiziorik onena daukagu, dudabaik
Pixkat aurrerao, eskixak bizkarrian jarri eta ertz politx bat in dogu eta aldaketara horrela jeitsi gera, oinez.
eta tontorretik metro batzuk ere oinez eskixak bizkarrian


Bigarren bajada ere erretza zauan, eta ez gaitxue beste euskaldunek aurreratu, eta oso pozik. Behera iristen ari ginala, hurrengo ixoera onduan pasatzen ginan eta Iñigo eta Pablok agurtu gaitxue, hauek hirugarren igoeran. Mmm. Zeoze rarua hauek hain gertu egoteko...

Beheko aldaketatik gogor urten gera, eta poliki poliki aurrera, indarrakin, jendia aurreratzen. Oso pozik nenguan!! Negu gogorra izan da, gripia, esginzia, lanian orduak sartzen honako libratzeko, denbora gutxikin, beraz, gutxi entrenautako sentsaziuakin nentorren. Baina ez dakit motibaziuagatik, bota berrixengatik, edo zergaitik, baina primeran nijuan.
Azken igoera honetan ere Euskaldunak animatzen zauden berritz ere, ze pasada!!! Esan digute Iñigo Albornozek bi eskixak apurtu ditxula, eta ahal zaban moduan zijuala goruntz. Nahiko bizkor harrapau  ditxugu.

Ni tiraka Javi gurpilian





Javi fokekin problemak eukitzen hasi da, eta aldatzen geratu da. Ni bitxartian aurrera, ze badakit Javik goruntz segitxuan harrapauko nauala.
Handik pixkatera atzera begiratu, eta Javi berriz ere falta....
Ixa azken igoerako tontorrera allatzen nauala, han ikusi dot Javi berriz ere, oso oso atzian. Eneeee
Gora allau, aldaketa in eta Javin zain geratu naiz. Han ere euskaldunak zaozen, eta ondoren galdetu die aber Javiri egurra eman dioten, kar kar kar

Iritsi da Javi, eta komentatu dia bi eskixeri bi fokak bina alditan aldatu bihar izan diola, joe, hori zorte txarra. Foken pegamentua oso gaizki zeukan antza...
Jeitsieratxo bat in, berriz fokak jantzi, baina horretarako Javiri nere bigarren foka paria laga diot, eta 50m exkax ixo ostian allau gera azken igoeran muturrera. Bi Gorkak zaozen han guri animuak ematen. ESKERRIK ASKO!!!


Eta azken jeitsieran sartu gera. Nik ez dakit zenbat txillixo in ditxuten jeitsiera haseran, ospatzen, tenporada gogor honen ondoren bihar nuan sentsazio onak eukitzia, eta barruan neukan amorru edo inpotentzia hori atara dot horrela.

Goiko zatixa politxa zauan. Elur hauts sakona, txabola batzutatik gertu, oso bukolikua. Beheko zatixa aldiz, piñuarte estua, kriston bañeroiekin eta kriston nekiakin gainian, baina allau gera behera. OEOEOE
Bukaerarako bikotien arteko tartia handixa izaten da, eta ez gaitxue bikote askok aurreratu, eta oso pozik bukatu dogu!!!
Sailkapen orokorrian 86. bukatu dogu!!! Super pozik!!
Erdiko kajoian urtetzia abantaila izan dala usten dot, eta jeitsierak nahiko erretzak izatia ere guretzat bentaja. Baina halere, kriston karreroia in dogun sentsaziuakin bukau dogu, Biba gu!!!

 Ondoren Breafingian, Iñigo eta Pablori aipamena in diue. Iñigok 2. jeitsieran 2 eskixak apurtu ditxuanez, eta goruntz ere ezinian zijuanez, Pablok eski bat laga dio, eta horrela in dabe azken igoerako erdixa gutxienez. Baina gainera, azken jeitsiera ere horrela egin dabe, bainera erraldoi horietatik bakoitza eski banakin. Hauena bai eski maila. Eta flipantiena, Iñigontzat ez ziala bere tamainako eskixak, beraz, orpua lotu gabe. Fipantia!!! Biba, biba eta biba, mutilok!!!

Hemen nere GPSan datuak:



Hemen Pierra Menta antolakuntzako bideua


Eta jeitsierak nolakuak dian ikusteko, Gignoux bota fabrikatzailian bideo honetan ikusi leike. Lehenenguen artian sartzen da bideuak ataratzera. Berak ere irabazita dauka pierraren bat, eski teknikan ikusi leiken bezela




Eta bigarren denborari dagokionez:
Arecheseko Le planay leku ederra da. Helmuga zeharkatu eta errekuperatu, jan eta edan lepo, jendiakin berbetan geratu... oporrak zu moduko jendian artian gehixen gustatzen jatzuna itxen egotia handixa da!!



Aurten kriston elurtia dao


Le Chornaisen, Giordano eta euskaldunak

Bazkaldu, masaje, siesta, jan, afaldu, eskixak enzeratu... Ez zera beste ezertaz preokupau bihar. Bueno, ni bai, bloga eguneratziaz, kar kar kar

Iruzkinak