Pierra 2018 3.etapa

2018-03-16 Pierrako 3.etapa
Gaurkuan, normalian lehenengo eguna izaten dan lekuruntz markatu dabe ibilbidia, Legette ingururuntz. Aurreko urteko lehenengo etapan antz handixa euki dau.



Irteeratik pixkat ixo, eta Le Planayra jeitsi bihar ginan fokak kendube. Eskixak eskuan hartu eta 500m inguru korrika. Legetteko lepora igoera bat in ondoren, Areches aldera bajatu bihar ginan piñu artetik, mendiko pista batera arte. Hortik beste igoeratxo bat, eta Arecheseraino ixa bajatu, baserri arteko karretera bateraino.
Hortik 3 igoera hasten genduan, 1100m ingurukua. Osssso luzia.
Ondoren, beste bi igoera nahiko motx, 300m ingurukuak, eta helmugara azken jeitsiera luzia geratzen jakun.

3. egunian ya nekia nabaritzen da. Baina tira, gerra pixkat emateko goguekin geunden. Igor eta Josebakin pike edarra euki genduan atzo, eta gaur ere berdin jungo zala espero genduan, ateratzen diegun minutu apurrak defenditzeko asmotan. Baina...
Atzo helmugan porru inda nenguala, foka pare bat ahaztu naban. Iluntzian konturatu nintzanian ez bila juteko, eta ezta berrixak erosteko ere, berandu zan jada. Baina suerte askokin Gorka Gabiñak esan zian berak bazeuzkala batzuk lagatzeko moduan. Berri berrixak, joe, hori paotxa!!
Fokak hartu nizkion eta ez nuan konprobatu ondo zijuazen, ez nuan dudarik in egixa esan.
Gaur berotu ondoren, oilotegixan sartu geranian konturatu naiz goma potoloegixa zeukala nere eskixek bihar dabenan aldian, eta luzeegixa zala goma ere bai. Beno, ez jata grabeegixa begitandu eta ez ditxut fokak aldatu ere in.
Urten gera, eta lehenengo igoeratxuan bi aldiz urten jata fokan muturra potoloegixa zalako nere eskixentzat, eta haserako korrikaldixan bibrazio asko ematen diogulako. Gelditxu eta bi aldixetan jarri dot. Gelditzia bakarrik ez, inseguridade horrekin eskixeri astindu handixegirik ez ematen saiatu naiz gainera prisaka urtetzen geran lehenengo metro hauetan.
Ondoren fokekin jeitsieratxua zatorren. Deslizatzen danez, kolpe handirik ez nionez eman bihar, aguantauko zuala espero nuan, baina ez, hor ere beste bi aldiz urten jata, aldapan behera geratu ixa jendiak jotzen ninduala, eta sartu dot foken puntia eskiko zuluan berriz.
Pixkat aurrerao, punta urten jatala ez naiz konturatu, eta foka osua soltau jata, eta fokaripe geratu jata eskixa. Puta soria!!!
Fokan bila atzera nijuala, Suiñatiko Gorkak harrapatu nau. Fokek ez ziuen batere labaintzen, eta gure irteera taldeko (erdiko oilategiko) azkena zatorren. Eskobia pasatzen dixat esanaz aurreratu nau, kar kar kar.
Baina foka bakarrakin, segitxuan aurreratu dot berriz, eskixak eskuan hartzeko lekura allau, eta di-da hasi naiz antxitxika aurreruntz.
Berriz eskixak jartzeko lekuan Javi aspertuta zauan zain. Ez abantatzeko keinua in diot, eta nik eski bat jarri bitxartian berak beste foka jartzeko eskau diot.
Atzo azken igoeran neuzkan foka beltzetako bat jarri diot foka gabe neukan eskixari. Atzo kriston problemia euki nuan azken metruetan foka enzerauegi zaonez, patinau itxen zialako. Ba horretako bat jarri diot.
Espero nuan atzo pixka bat ibili nitxuanez, gaur argizari pixkat junda eukiko zabala, eta ondo moldatuko nintzala, baina... ba ez. Puta soria!!!

1go igoeratik problemekin, ufffa


Lehenengo igoera osua in dot leku asko eta askotan fokak labaintzen ziala, eta hori saihesteko, besuekin indar pila bat itxen eta eski hori huellatik kanpoko elur hautsetan sartzen hobeto eusteko. Horrelakuetan desgaste handixa etortzen jata ondoren. Ez gaoz ohitxuta besuekin hainbeste lan itxera. Zatitxo bat erretz itxen da baina igoera oso bat... posizio pila bat galduta allau naiz lehenengo aldaketara, eta seguruenez txarrena, kriston desgastiakin ya lehenengo igoeran. Eta oindiok 2000m falta zian. Puta soria!!!

1go igoeran Javi erretz nere zain


Ni ya aurpeixa okertuta

Axi Alonsokin

Axikin lehenengo igoera bukatzen


Lehenengo jeitsiera piñari estu batetik, ez ditxugu posizio gehixegi galdu.

Bigarren igoera ez zan oso luzia. Javik bere fokak utzi dizkit, nere eskixek baino goma potolotxuagua onartzen zaben, eta bera moldatu da Gorkanekin. Eskerrak!!! Eta ni Javinekin hobetotxuo. Aitor eta Gorkakin in dogu igoera hau. Han zaozen euskaldunak ere animatzen. Nere malaostixiaz ahazten lagundu die, MILA ESKER MUTILOK!!!! Desesperatuta nijuan eta zuek ikusi arte!


Irrifarretxo bat eta guzti atara die euskaldunek. Mertzi bukle ezkorra moztiarren!!!





Jeitsi eta hirugarren igoera luze luzia tokatzen zan. Nik ikusten nuan indarripe nenguala. Halere, saiatu gera pixka bat aurrera juten. Ikusitxa ez nijuala, Javik goma ere bota dia, baina gomakin ere kostau. Puta soria!!!
Eskerrak goi partian berriz ere euskaldunak zaozen animatzen... Normalian eskertzen baditxut animuak, gaur zer esanik ez. Nere bukle ezkorretik ataratzen ninduten.

Javi aurretik eta ni atzetik, igoera luzia bukatzen

Euskaldunen animuak, mundiala!!!









Foketan zuekuak egin jakuz momentu batian, Javik bere bi fokak eta nik bat aldatu ditxugu, baina ez jata begitandu arazua, nola nenguan zalako neretzat arazua, ez segundu batzuk galtzia fokak aldatzen.
Igoera honetan ertz luze bat in dogu bukatzeko. Oso politxa, nahiz eta porru inda nenguan disfrutatzeko.

Jeisten hasi, eta indarrik ez. Puta soria!!

Eskerrak jeitsiera ez zan luzia. Ondoren bi igoeratxo falta zian. Gelak, barritak, danetik hartu dot, eta Javik goma bota dit. Horri eskerrak ez naiz geratu putriek jateko moduan lurrian botata. Hustu hustuta nenguan. Mila esker HAPPY!!!

4. igoera motxa eta ezkerretik jeitsiera

Paisaia ikusgarrixa. Beste urtetan pareko korridoria ixo izan da
Uau Christophe


Gorkak (Uranga eta Gabiña) ere han zaozen animuak ematen, eta berriz ere beste euskaldunak. Hauek danian daoz, ze pasada!!


Aurten ez nenguan paisaiari begira egoteko, kar kar kar

Vibrameko Christophen argazkixak




Igoeratxo hau in, jeitsieratxua, eta azken igoerako aldaketan berriz euskaldunak.

animo artian fokak jartzen, ni aurrian, javi atzian

Aldaketan erdi mareatu naiz. Glukosa lurretik, beroa eta deshidratatu xamar ere nauan seguruenik. Aurpegi arrarorik ez jartzeko esan diate euskaldunek, auskalo ze aurpei jarri deten!! kar kar kar

Javi igoerara begira


Bero itxen zuan, eta ur oso gutxi geratzen jatan. Urten eta lehenengo metrotan justu euskaldunek ura eskaindu die. Gustora asko hartu dot, uffa hori zan biharra...

Eta hala nola, Javik bultzatuta bukatu dogu azken igoeria.







Nik egun hau ahalik eta bizkorren bukatzia besterik ez neukan buruan. Errekuperatu eta bixar gauzak haseratik ondo itxen hastia, beste aukera bat izango dan beste etapa bat!!!



Eta azken jeitsiera luzian sartu gera.


Aupa Piru, hau egina ziok!!




Laneko Gorka zati bat gurekin etorri da. Hau urte pare batian pierrara etorri bihar dala esaten dabil, a ze berotua dakarrena, kar kar kar
Jeitsiera nahiko ondo zauan. Bueno, piñariren bat etab pasatu ditxugu, baina hau Pierran normala da. Ostantzian arazo askoripe allau gera behera.
100m ixotzeko fokak jarri, eta HELMUGA
OEOEOEOE
Gaur bai poztu naizela helmuga pasatzian!!!

OEOEOE
hankak ez dauzkat oso nekatuta, baina gerri aldia, kristo bat inda. Besuetan indarrik ez, eta usten dot gerrixakin bultzaka ibili naizela, eta oin kargauta. Aber masajian soltatzen dien...

Paisaia bukolikoa, unaien txabolak elurrez tapatuta

Eta bixar azken eguna, sentsazio gazi goxua. Gorputzak dakan paliziakin gelditzia nahi, baina barruak ez dau hemengo burbujatik urten nahi.



Helmugan Igor eta Joseba ikusi ditxugu. 3 minutu besterik ez omen digutela atara, joe, nik in doten karrera kakakin... Sailkapen orokorrian oindiok aurretik gaoz, pare bat minututara. Uffa, bixar bai euki bihar dogula gerria. IUJUUUUUUU

Afaltzen Andrea eta lagunaz gain, beste italiar batzukin egon gera. Batek oso dieta ona zeukan, berak ekarritxako txarrikixan bakarrik jaten zuan. Sukaldian ezauna zan, allau orduko bandejia eta kutxillua ekarri diue, eta mahaikuontzat mozten ibili da txarrikixa. Famau!!!




Aurreko egunetan bezela, oinguan ere hemen ikusi leikez GPSan datuak

Bideo ofiziala


eta Pierre Gignouxen bideua




Gabian negar apur bat ingou seguruenik. Azkenengo gaba. Bukatzeko goguekin, eta ez.

Iruzkinak