Altitoy 2018

2018/03/03-04 Altitoy 2018 Grande Courseko lasterketa

Guretzat mendi eskiko urteroko zita garrantzitsuena izaten da Altitoy. Neretzat pertsonalki, Pierra txiki bat etxian eukitzia da. Eguraldixak ez dau asko lagundu izan edizio guztietan, eta batzutan ibilbidiak moztu eta pistetatik ere in izan dogu. Baina ahal izan danetan ibilbide luze eta alpinuak egin dia, eta bi egunetan, nekia metatzen. Ederra da formatu hori, neri asko gustatzen jata.
Pierran aldian jeitsiera teknikuak eta luzeerak fallau izan dio urte batzutan egualdixagatik. Baina esan doten bezela, neretzat Pierra txiki bat etxian eukitzian antzekua da

Aurten zalantza askokin nentorren, baina gogo askokin ere bai. Ratxa txarra atzian laga, eta disfrutatzeko asmotan nentorren, kirol arluan emaitza edozein izanda ere. Emaitzeri begira, Javingatik akaso pena pixkat ematen zidan, baina horretaz berba eginda daukagu, eta ondo pasatzera gentozen bixok hona ere.
Zapaturako 2800m inguruko ibilbidia aurrikusten zan, eta domekarako 2300ingurukua. Por fin 5000m bi egunetan!!! OEOEOE
Baina azken astian eguraldi aurrikuspena txarra ikusten zan. Aurtengo negu gogorrak gauzak zalantzan jarri zitxuan beste behin.
Azken orduan, zapaturako eguraldi ona egongo zala esan zaben, eta ibilbidia zeoze aldatu zaben arren, oso ibilbide dotoria diseinatu ahal izan zaben

Larunbateko A ibilbidia, urdinez aurrikuspena, beltzez aldatutakua

Larunbateko krokisa. Azken igoeran beste pateo bat jarri bihar izan zaben elur gogorragatik

Goizian goizo jaiki, eta autobusera, Vibram ekipazio berrixa estrenatzera!!! Iujuuu


Loguriakin, erreakzionatzeko asti askoripe, gauza bat in eta bestia in pasau jakun denbora, eta batere berotu gabe atera ginan. Baina argazkixa atarata behintzat, kar kar kar


Berotu gabe atera ginanez, lasai urtengo ginala komentatu genduan. Gainera, konfidantzarik gabe nijuan, eta aber eguna nola zixen espektatiban. Lehenengo igoera pistatik zan, eta ez zan espero atasko handirik eta haseran asko deslizatzen zanez, bakoitza bere pedora abantau ginan.
Punturen batian pasau nuan Javi, eta ez ginan ez bera eta ez ni konturatu. Ni aurrera eta aurrera jendia pasatzen, eta ez nuan Javi ikusten. Atzera begiratu, eta ezta ere.
Fokekin ero zeozer pasauko jakolan pentsatu nuan, ze oso atzian ez nuan ikusten, baina ez nintzan larritxu, Javik sprintxo bat eginda erretz asko harrapatuko ninduala pentsatzen.
Halako batian han ikusi nuan urrutira, jendia aurreratzen, eta neri zeozer esan nahixan. Ez nion pitorik ere ulertzen, urruti zauan, jende asko, eta nere arnas estuan zaratiak baliekin komunikatzen ari nintzala ematen zuan. Zer esaten ari zan konturatzeko bezela.
Gora orduko harrapatu ninduan, eta aldaketara batera allau ginan. Nere zain egon zala esan zidan orduan. Hau bai lagun ona, igotzen ritmua markatzeko zain, nahiz eta ni ez agertu.
Hurrengo jeitsiera pistetatik zan Superbaregeseko parkineraino. Esginzia eskiatzen egin nuanez, ez daukat batere konfidantzarik oraindik, eta ni oso lasai eta seguru bajatzen hasi nintzan, akojonatuta. Javiri jarraitxu ezinda. Tartian makina bat bikotek pasatu gintxuzten.


2.igoera Onceteko lakuruntz zan. Midi bigorrera juteko bide normaletik. Baina eskumatarago sartuta, oinezko zati bat egin bihar genduan eskixekin motxilan.
Lariz eta hauek aurretik, eta gu taldetxuan euskaldun dexente, Mikelna eta Juanjo, Jokin eta Iñigo, Axi eta Iñaki, Lander eta Aitor...
Lehenengo aldapa pistetatik ixo ostian, Andorratarrak zaozen animatzen. Mila esker!!! Hauek danian animatzen Pierrara ere juten dia ikustera.

2. igoeran, Ondarrutarrak animatzen. Mila esker!!!
Atzetik Aitor eta Lander


Aurrerago zetorren eskixak motxilan jartzeko lehenengo momentua


Danok denbora gutxin barruan segitzen genduan. Politxa da horrelako lehia eukitzia!!! oso dibertigarrixa izaten da

Hurrengo jeitsieran Mikena eta Juanjok pasatu gintxuzten, eta pixka bat geruago Iokinek zoruan pare. Zer ete dan gaztia izatia, aiiii. Ni ere ez nintzan gaizki bajatzen, hori usten dot behintzat, baina, oin, pasatzen ikustiakin konformatu bihar!!

Eta horrela iritsi ginan 3.igoerako aldaketara. Uxue eta konpainia animuak ematen. Mila esker!!!
Eta hasi zan igoera luzia, tartian eskixekin motxilan zati handi bat egin bihar genduan. Mikelna eta Juanjon atzetik urten ginan. Gurpila hartu eta ahal zana eustia zan nere ametsa, hauek oso fuerte daoz, eta ni, ba galdera ikurra zan.
Igoeran lehenengo zati bat eginda, atzian erretz nijuala begitantzen jatan. Javik xaxatu ninduan, baina ez neukan konfidantzarik aurrera egin eta aguantauko ote nuan, eta ahal izan nuan gehixena aguantau nuan gurpilian.
Halako baten, lautada batian aurreratu nitxuan, eta tiratu genduan aurreruntz. Metrotxo batzuk atera genizkien. Ez zijuazen ondoegi, antza

beheko zatixa, ederra!!
Eta gu gurera, aurrera begira ibilbidiakin disfrutatzen, mundiala zan eta. Gorako konbertsio batzuk egin eta eskixak bizkarrera!!
Erdiko zatixa ere elegantia
Oinezko zatixan Lariz eta Alzelai ikusten genitxuan aurrian. Iñigo metro batzuk aurrero Igor baino

Ondarrutarren argazkixak

Ondarrutarren argazkixak
Korridoretik urten eta ertz luze eta eder bat zaukagun Bederako tontorreraino. Helikopterua ikusi genduan inguruan, argazkixak itxen. Tipo Pierra, OEOEOE.

Ondorengo argazkixetan lasterketa nola zixen ikusi leike.


Euskal Taldeko mono Urdinez Iñigo aurretik kerizpetatik urtenda, eta Igor taldeko azkena

Javi eta bixok atzetik

Juanjo eta Mikelna ondoren

Axi Aitor Lander atzerago

Aitor urdinez eta Lander beltzez, berriz ere

tontorrera allatzen



Hemen goixan Javi Igor harrapatzen eta ni atzetik, mono berdeduna aurreratzen hirurok. Juanjo eta Mikelna atzetik, gertu

Igorren atzetik Javi eta ni

bitartian Lariz aldaketan Igorren zain
Aldaketara allau ginanian Larizi esan nion, hemen gaude aurreko urteko historia errepikatzen, ala?
Aurreko urtian seirok kriston burrukia euki genduan, Javik eta bixok igoeretan errekuperatzen genduana, jeitsieretan galtzen genduan, eta aldrebes. Azken momentura arte burruka latza euki genduan

Mikelna eta Juanjo ezkerretan. Argazki ederra Midikin atzian
Bederako tontorretik Iñigo eta Igor aurretik atera zian beheruntz, eta Javi eta ni atzetik. Momentu batian estropozu egin eta Javi maldan behera arrastaka hasi zan. Gelditxu zan, eta ondo zauan ikusi ondoren jarraitxu genduan bajatzen. Ni oso lasai, ez dit hankak konfidantza asko ematen. Eta jeitsiera bukatzen pasatu gintxuzten Mikelna eta Juanjok.
Berriz ere komentarixo bera, aurreko urtekua errepikatzen ari ginala, kar kar kar
Fokak jarri eta berriz ere gora. Igoeratxo bat, eta eskixak motxilan jarri eta kranpoiak jarri bihar ziran Barbeko tontorra itxeko (aurreko bi pasartiak kranpoiripe ziran, hau zan lehena kranpoiekin). Mikelna eta Juanjo pasatu, eta Iñigo eta Igorren bila atera ginan. Baina Mikel eta Juanjo ere pegauta zatozen. Barbeko tontorreko aldaketan seirok geunden berriz ere. Kranpoiak di-da kendu eta sartu genitxuan motxilan Javi eta bixok, eta aldaketa ikusgarri bat egin ostian lehenak abantau ginan beheruntz. Danian limau bihar genduan, bajatzen galtzen genduan denboria rekuperatzeko.
Baina segitxuan pasatu gintxuzten Iñigok eta Igorrek bajatzen, zoruan pare beheruntz.
Jeitsiera ez zan ez zaila eta ezta luzia ere, eta berriz ere beheko aldaketan ginan hiru bikotiak batera!!
Azken igoera zaukagun aurretik, hori izango zan erabakigarrixa!!
Historiak zera esaten zigun, aurreko urtian, azkenengo igoeran Javi eta bixok gora lehenak allau arren, bajatzen Lariz eta Alzelaik minutadia sartu zigutela, eta Juanjo eta Mikelnakin batera allau ginan helmugara. Beraz danak eman bihar genitxuan azken igoera honetan.
Fokak jarri eta abantau ordurako, beste bi bikotiak aurretik zauden. Kaka!! Gaizki hasi gera.
Gelp bat hartu, burua makurtu eta estutzeko momentua zan. Di-da di-da hasi nintzan goruntz, indarrak zenbat aguantauko zian jakin gabe, eta horretan pentsatu gabe. Ez geneukan beste aukerarik aurreko urteko arantza ataratzeko, igoeran ahalik eta alde handixena atara bihar genien jeitsieran ez aurreratzeko.
Lehenik aurrekuen gurpila hartu, eta ondoren Mikelna eta Juanjo aurreratu genitxuan. Pixka bat aurrerago, huellatik urten eta zuzen bat egin nuan Lariz eta Igor aurreratzeko. Eta hortik gora, atzera begiratu ere egin gabe di-da di-da aurrera, burua altsatu ere egin gabe. Primeran sentitxu nintzan, aurtengoz lehenengoz horrelako sentsaziuak!!! Beste bikote batzuk ere pasatzen jun ginan bitxartian. IUJUUU BUELTAU DA PIRU!!!
Ertzera iristen ari ginala aurreratu ninduan Javik. Justu ertzian eskixak motxilan sartu eta oinez egin bihar genduan ertzan goiko parteraino, ixa Barbe tontorreraino berriz ere. Oinezko zatixak engañau itxen zuan, lehenengo tontortxuan bukauko zalan pentsatzen, hara allau eta beste tontortxo bat, eta horrela pare bat aldiz. Gu gurera, azken ixoera zan eta indar guztiak hemen laga bihar genitxuan, alperrik zan helmugara indarrekin allatzia
Aldaketan Nahia eta Marta ikusi genitxuan urtetzen. Egixa esan, ez neukan atzekuen erreferentziarik, atzera begiratu ere ez nuan egin. Ahalik eta bizkorren bajatzia zan helburua.
Eskixak jarri eta ahalik eta bizkorren abantau ginan beheruntz. Jeitsiera oso ondo zauan, lehenengo txus batzuk, gero tubo batetik jeitsieratxo bat, eta hor hasi nintzan atzera begiratzen. Baina bestiak ez zian agertzen. Halere, hauek bajatzen ez ditxugu asko ikusten arrapar y pasar itxen digute eta.
Tensiuak jarraitzen zuan beraz. Beherago azkenian udaberriko baldintzak zaozen beste zatitxo batian, lasaixo hartu genduan minik ez hartzeko. Errekazulo bat pasatu elurretako zubi batetik, eta helmuga ikusten zan, baina oindiok azken metruak falta
Atzera begiratu, eta hauek falta. Benga benga, allau bihar gera gaurkuan, kendu biou arantzia!!
Ez zan luzeegixa, baina edozer pasau leiken. Pistara sartu eta txus luze luze luze bat falta jakun helmugaraino. Atzera begiratu, eta Javi .. eta Javi? Javi falta. putasoria!!
Errebueltan pixka bat desbideratu eta beherago sartu zan. Remontatu zuan, baina txusian belozidade gutxikin zetorren. Ni erdi zain, baina denborarik galdu nahi ezta aurreruntz. Kriston tensiuakin atzera begira, eta javi, superjaviaerodinamikoooo, munduko kopako deszensuetakuak baino makurtuo!!!
Uffa, azkenian, txikane bat eta iritsi ginan helmugara, bestien aurretik. OEOEOEOEOEOEOE A ZE POZA!!! A ze poza bestien aurretik geratzia, baina batez ere, a ze poza etapa luze bat duinki bukatzia, gomia botabe, indarrakin, eta azken igoeran atakia jota. A ze poza gorputzak berriz ere erantzuten dabala ikustian. Eta a ze poza, nolako ibilbide luze eta ederra, zelako egualdixa eta zelako eguna izan zan ikustian.

Garai batetako Altitoyen aldian, oinguetan Elgoibartar gutxi juten gera. Halere, Lariz eta nitaz aparte, Leok eta Imanol Garaizabalek ere parte hartu zaben A ibilbidian. Leok kriston eskarmentua dauka, baina Imanol aurten hasi da trabesiako lasterketetan, eta estrainakoz allau da Altitoyra, eta kolpetik,  2600mtako ibilbidia txupate esa!! honek bai sasoia!!!
68. postuan bukatu zaben, eta kontutan hartzen aurten Grande Coursekin zelako maila zauan, demasa da hori!!!

B Ibilbidian ere beste pare bat Elgoibartarrek parte hartu zaben.
Andoni Gabilondok 61. postuan bukatu zuan Unai Jauregi Berritxuarrakin. Eta orpoz orpo, 63.postuan Iñaki Laskurainek Edu Iñiguez de Heredia Gasteiztarrakin.
Hemen Edu eta Laskun argazki batzuk. Disfrutatu edarra hartu zaben ibilbidiakin eta paisajiakin!!!

Lasku eta Edu

Lasku

Edu



Lasku eta Edu

Tobar Ixakakin ere, handik ibili zian
Eta Kilian, kilian eta kilian,ez da ezer gehixo entzun. Ez diot Kiliani ezer kendu nahi, famau da ta, baina nesketan Vibrameko gure taldekide dan Katia Tomatis Italiarrak Alba de Silvestrorekin batera dominatu zaben proba, hasieratik bukaerara, kriston diferentzia ateratzen gaur egun munduko onenetarikua dan Axelle Mollaret eta Jennifer fietcher frantsen aurretik.
Pierra Mentara Katia Axellekin dixe. Burruka interesgarrixa eukiko dabe oin arteko Laetitia Roux mendi eskixan onena izan dana Axelle agertu arte, eta Laetitia, Kilianen neskalagun Emilirekin aterako da Pierran. Ikuskizun politxa espero da!!!

Katia Tomatis taldekidia Alba de Silvestrorekin helmuga zeharkatzen, atzeko bikotia


Eta gure burruka partikularretik haratago, denbora ofizialetan begiratu bat ematen, larunbateko sailkapenian mutiletan lehen euskalduna Senpereko Pantxo izan zan. Kriston sasoia dauka Pantxok, eta Kilianek 30 min besterik ez zizkion atera. Iñigo Martinez Albornoz eta Pablo Oderiz 10 minututara geratu zian Pantxongandik. Piriniotako erreferentzia izan dan Wilfrid 4minutu ondoren. Iban Letamendi eta Aritz Egea 18 minututara Pantxo erreferentzia hartuta. Guk lasterketa osuan ikusi ere ez genitxuan egin hauek, a ze sasoi!!
Ondoren Javi eta bixok sartu ginan, Pantxongandik 20 minututara (Kilianengandik 50 minututara!!!)
Mikelna eta Juanjo pare bat minututara zeudela usten dot. Lariz eta Igorri 5 minutu atera genien, Iñigo eta Iokini 7:31 eta Otxoa eta Lander segundu bat ondoren sartu ziran, 7:32ra geneuzkan gure atzetik, eta Axier eta Iñaki 10 minututara

Hemen larunbateko etapa GPStik:

2.denbora. Luzen apartamendu bat hartu genduan, dutxatu eta deskantsatzeko. Edarki egon ginan mendi txurixez inguratuta!!!





Pierrefite ingurua txuri txuri txuri
Gasteizko lagunek aldarrikapen mezurik ere bota ziguten. Martxuan 3a!!





Igandeko etapa.
Igandeko eguna guztiz bestelakua zatorren. Eguraldi eskaxagua espero zan, euri/elur pixkat akaso. Bielsan kriston elurjausi bat egon zan zapatuan, pare bat hildako utzi zitxuana. 4-5m elur gainian zaukela atara zitxuen hilotzak. Eta kasu hauetan, segurtasuna da lehenengo.
Luz Ardideneko estazioko Bedereteko parkinetik atera, eta pistetatik igoeratxo bat egin ostian, pistetatik Aulianera bajau bihar ginan. Hemendik Caperetteko telesillan goiko partera, dana pistetatik berriz ere. Hortik pistetatik apur bat bajau, eta berriz ere Bederet gaineko telesillara ixo, eta Riouko lepotik atzera jeitsiko ginan pistaz kanpo.
Col de Rioura ixo, eta Bedereteko tontodromua deitzen diogunian egingo genitxuan azken bi igoerak. 2200m inguru espero zian.
Etapak ez zeukan zailtasun tekniko askorik. Indarra eta bezperako nekia ziran a priori, etsai nagusixak. Nik bezperan ez nuan sentitxu asko nekatu nintzanik, giharrak fresko igartzen nitxuan, eta goguekin nentorre. Baina kilometro bertikaletan ez naiz batere ondo moldatzen ez daukadalako indarrik, neria gehixo da teknikia. Halere, mendi eskiatzaile on bat danian moldatu bihar da ondo, eta ez dago aitzakiarik!!

Igandeko ibilbideko mapa, eta beltzez aldaketak

Igandeko krokisa
Orduerdi goizo jaikitzia nahiko gogorra da. Altitoyren alderik txarrenetarikua izango da hori. Halere, ez gaude kexatzeko, nahiko lan izango da eski pistekin negoziatzia eta.
Urten eta Pierran sentsaziua hartu nuan, Le Chornaiseko kortia izaten dalako han ere lehenengo. Aldapa bat sartzen digute taldia luzatzen juteko.
Murillua hala nola ixo, eta Javiri esan nion aurrera tiratzeko hurrengo aldaketara. Danok gaozen gertu, noski, lehenengo igoera motx honetan.
Bigarren igoera luziaua zan. Nere terrenua ez izan arren, bezperatik ondo errekuperatuta, Iñigo eta Igorrenganaino allatzia zan nere gogua, eta Igorrengana allau ere allau nintzan momentu batian.
Baina ezin eutsi!! Atzetik gainera korrikalarixak gogor. Hauek bai sasoia, nere aldian demasa!! Pasau nindutenian Iñigo Alzola gelditxu ezinda zijuan Iokin, luzia zala esaten. Gero berriz Axi eta Iñaki.
Halako batian allau zan aldaketa. Aldapan behera ni zeoze jan nahixan, ze indarra bihar nuan, eta Axik eta pasatu ninduten berriz tirua bezela!! Aiii, ni bajatzen nintzanakin, eta oin jendia ni pasatzen ikusi bihar, gogorra da zahartzarua, kar kar kar
Hurrengo igoera berriz ere pistatik, hirugarren lasterketa bertikala egun berian. muu loco!! jajaja
Han zauden Andorrakuak animatzen!!!


Ni ordurako ya indarripe. Javik galdetu zian ia ondo nijuan, eta esan nion, ni primeran, topera, baina jendia ni baino askoz bizkorro. El nova mas, pisar a fondo y no va mas, kar kar kar
Riouko lepotik Cauterets aldera bajau eta Javik esan zidan goma botako zidala. Bale, benga ba bota!!
Goma jarri, eta igoera hau mendixan zan huellatik. Segitxuan hasi nintzan erosuo sentitzen. Nola dian gauzak eh, ez dakit burua edo benetan hobeto sentitzen nintzalako, baina mendixan hasi nintzan disfrutatzen.
Goma kendu eta gogor hasi nintzan goruntz, zatiren batian atajatzen. Baina, fokek hezetasuna zauken ordurako, eta zuekuak egiten hasi jatazen. Halere, nik uste pixkat aurreratu genduala zati horretan.

Ondarrutarren argazkixa Riouko lepo gainian. Atzian burrukan ibili ginan bikote bat. Ondoren esan ziguten Belarjaletan gurekin lehiatzen ari ziala, ta gu jakinbe podiumeko postuak zaozela jokuan
Hemen B ibilbidekuekin egin genduan topo. Kaos bat izan zan, bi huella eta bixak Bko jendiakin beteta. Teorian B ez da konpetitibua, baina edozein kasutan, Akueri pasatzen lagatzeko obligaziua dauke. Gu kanpotik pasatu ginan askotan, baina egon zan bultzakada eta gauza zatarrak pasau jakonik ere.
Nik pertsonalki hor ez, baina jeitsiera batian Bko batekin euki nuan susto bat. Ez da erretza hori kudeatzia, ze nik pentsatu nuan biratzera zijuala, eta bera neri begira apartatzeko eskatzen. Ni nentorren atzetik, eta hobeto kudeatu biharko naban, baina ni A ibilbidian nentorren, eta oker ez banago, bere ardura da neri eroso pasatzen uztia. Ez da erretza hori kudeatzia. Edozein kasutan, pasau ginan istripuripe, eta aurrera!!
Eta hemen, azkenengo bi igoerak geratzen zian. Aurrian ikusten genitxuan Iñigo eta Igor, Iokin eta Iñigo eta Axi eta Iñaki. Zeozer gerturatzen ginala usten dot, baina berriz ere distantzia hartzen ziguten. Eta horrela allau ginan azkenengo igoerara

Azkenengo igoera. Ondarruphoto
Nik uste haserako pistetako zatixak indarra jan ziala, eta gaurkuan ez neukan bezperako txispa. Javik goma bota zidan, ia aurrekuak harrapatzen genitxuan saiatzeko, baina bezperan belaunakin bira txar bat in eta minbera zeukan, eta ni kargatzen, oindiok txarro, beraz, goma soltau genduan eta ahalik eta bizkorren ixotzen saiatu ginan. Bkuen ataskua eta Kanpotik elur zuekuak itxen zianez, aitzakia guzti horiekin iritsi ginan azken aldaketara, baina egixa da ez neukala indarrik.
Iñaki BesteTrainingek grabautako bideo honetan ondo ikusten da azken aldaketa. Ederra bideua, Mila esker Iñaki!!!


Eta horrela allau ginan helmugara!!

Igandeko denboretan buelkua egon zan. Sailkapen orokorrian Kilian eta Jakob allau bazian ere, fokekin arazoren batengatik penalizatu zitxuen. Halere, sailkapen orokorra beraiek irabazi zaben.

Euskalduneri dagokionez, Pantxok 6. bukatu zuan, Kilianengandik 19 minututara. Wilfrid 5 minutu beranduo sartu zan. Albornoz-Oderiz bikotia Pantxongandik 7 minututara, eta Iban eta Aritz 10 minututara kriston karreroia eginda. ZORIONAK MUTILOK!!!
Atzetik, beste eskaloi batian taldia geunden nahiko gertu. Iban eta Aritzengandik 10 minututara (Pantxongandik 20ra eta Kilianengandik 40 minututara) Lariz eta Alzelai sartu zian atzeko taldeko lehenak. 50 segundu ondoren Iñigo eta Iokin, 25 segundu ondoren Axier eta Iñaki, eta minutu bat beranduo Javi eta ni, Lariz eta Igorrengandik 2:20ra

Bezperan zaukagun abantailari esker, hauen aurretik geratzia lortu genduan halere, sailkapen orokorrian 27. Beno, neskak kendutako sailkapena da hori, baina nesken 4 bikote aurretik sartu jakuzen, podiumeko hirurak, eta Nahia ta Marta.

Baina gauza batekin harritxuta geunden. Mikelna eta Juanjo ez genitxuan lasterketa osuan ikusi. Mikeli mezu bat bidali nion, eta Juanjo gaixotu zala, eta ez zirala urten. Oooo, ze pena!!!
Ni bai, aurten sentsazio onegirik gabe, eta bezperan aurretik geratzeko, hauek ere ez zauden onenian!!!

Lasterketa bukatzen elurra hasi zan. Argazki ederrak atara zitxuan Larraitz Berezibarrek

Ota, eta atzetik fotografu

Aitor eta Lander

Kike

Oso argazki edarrak Larraitz!!

Luismi

 Eta bezperan ikusi genduan Belarjalietan 3. geundela. Lehenak urruti, 8 minutu aurretik, baina ondoren 4 bikote geunden oso tarte txikixakin. Bigarrenek 40 segundu ateratzen ziguten, eta gure atzetik pare bat minututan beste bi bikote zauden.
Burrukan ibili ginan hoiek, Javik esan zidan 4.nak izango ete ziran, eta azkenian gure aurretik sartu ziran helmugan. Halere, oso pike sanua euki genduan, oso jatorrak zian. Helmugara iritsi, eta batek esan zidan ia guk belarjalietan 3. egin genduan bezperan, eta nik baietz. Esan zidan azken igoeran aurreratu genitxuala eta bera konturatu zala, gero jeitsieran pasau gintxuztela. Gaurkuan ere aurretik geratu ziala, baina denbora oso gutxixan geundela. Besterik kolau ez bajakun, gu izango ginala 3.bikote belarjalia
Eta efetibamente, bi egunetako denboren baturan, hauek minutu bat ateratzen ziguten. Atzetik hurrengo belarjaliak Lander eta Aitor ziran. Beraz, beste bi bikotiak erretiratu egingo zian ero. Kanpoko hainbeste jendekin ez dozu jakiten zein dan zein.

Eta kriston ilusiuakin ixo nintzan podiumera!!! Grande Courseko lasterketa batetako garaikur bat eukitzia neretzat handixa da. Gainera, hau Kilianek ezin dau irabazi, momentuz behintzat. Horrek merito gehixo dauka, kar kar kar


Grande Courseko belarjalien podiuma. Brontzezko domina guretzat
Egun berezixa gainera, aurten hil da nere aita, eta justu igandian izango zan bere urtemuga. Berari eskaintzen diot GCeko podium berezi hau

Nevasporteko argazkia


Hemen igandeko etapa GPStik

Zorionak antolatzailieri, bolondreseri eta gurekin batera lasterketa hau gozatu dabeneri, batez ere elkar pasatzen animuak ematen ibili geranori. Plazer bat ikustia 5 bikote burrukan. Oindiok badao etorkizuna, ze azken lasterketetan sentsaziua izan zan beteranotan daola maila gehixo seniorretan baino. Baina badatoz, badatoz gaztiak atzetik. IUJUUUU
Oin, badirudi hurrengo urtian ez dala Altitoya egongo, bi urtian behin egiten hasiko diala. Edozer dala ere, gu hor egongo gera. Momentuz, Altitoyko edizio guztiak egin ditxut eta

https://www.berria.eus/paperekoa/1842/030/001/2018-03-06/txapelak_buru_berean_dirau.htm

Eitbko
http://www.eitb.eus/es/deportes/otrosdeportes/videos/detalle/5443461/video-la-prueba-altitoy-ternua-reunio-mejores-escaladores-montana/ 

Nevasport, helikopteroko argazkiekin: https://www.nevasport.com/reportajes/art/54976/la-altitoy-ternua-2018-casi-desde-dentro/


Iruzkinak