Pierra 2018 2.etapa

2018-03-15 Pierrako bigarren etapa
konturatuko zinaten hemen kobertura oso gutxi daola, daonian. Horregatik, ahal dana igotzen nua, ahal doten bezela. Aurrerago jungo naiz osatzen argazkixekin, makina bat dauzkagu eta.

Gaurkua Areches herritxik korrika pasatzen geran egun tipikua izaten da, eta Roseland eta Saint Guerin presen ingurura juten gerana, Pierra Menta lasterketari izena ematen dion tontorra ikustera. Urruti daonez, kriston paliza izaten da normalian, egun luze eta gogorra!!
Gaurkuan, eguraldixa zan baldintza. 13:00tarako marroia sartu bihar zan eta tenperaturak epelauak izango zianez, 2000m ezin zan goruntz pasatu. Orduerdi lehenago jarri digute irteera, 7tan urten gera gaur.

2.etapa


Hasteko, hotel osteko alpinoko pista gorritxik jarri digute lehenengo igoera, demaseko murrua gosaltzeko. Aupele!!!
Gero, telesillako pilonen azpitxik herrira bajau bihar ginan zati bat, eta beste bat piñudi estu batetatik, ahal dala piñuak albo banatan lagatzen. Ez dirudi beste munduko ezer, baina 400 pertsona 4 metroko zabaleran eta elur bigunetan bajatzian, demaseko bañerak sortzen dia. Total, lehenengo bajadatik ya pierran gauden sentsaziua, iztarrak berotuta, eta ai ai ai ai esaten errebuelta bakoitzian, kar kar kar. Ikusi dogu gainera bastoiak eta eskixak apurtu ditxuanik lehenengo zatitxo honetan!

Gero herrixa antxitxika zeharkatu, eta errepidian beste aldera ixotzen hasi gera, Col du Préra. Bigarren igoera honen goiko partia piñu artetik gora beheratsua zan, oso politxa!!!
Jeitsiera nahiko eroso eta bizkor baten ondoren, hirugarren igoera Pasage de la Charmette ingurura ixo gera, eta laugarren igoera ere onduan. Ondoren StGuerin presara bajatu, eta azken igoera Arecheseko pistetara in dogu, 5.eta azken igoera izan arren, danetan luziena izan da egun luze honetan. Azkenian 2800m eta 29 km inguruko etapatzarra!!!

Gure lasterketari dagokionez, gaur ere erdiko oilotegixan urten gera, eta gurekin batera atzo gure ondoren allau zian Otxoa eta Gorka Galdos Suiñatiarra. Beste danak usten dot atzeko ollotegixan urten diala, gugandik 2 minututara, eta askoz jende gehixon artian, faena...



Urten gera eta lehenengo murrua gosaltzeko, neretzat oso oso oso gogorrrra!! Javi aurrera jun da pixkat. Ufffa zelakua dan murrua, 400mko igoera kolpetik, 20 minutu inguruan ixo ditxut nik, eta makalenetakua izan naiz!!! eta oindiok 2500m geratzen jakuzen, kar kar kar.
Arnasa hartzen hasi orduko lehenengo jeitsiera pierramenterua. Iñigok eta Pablok pasau gaitxue lehenengo, eta behera allau geranian Igor eta Josebakin geunden aldaketan.
Areches herrixa zeharkatzeko, Javik hartu dizkit makilak, eta ipurditxik bultzaka eraman nau. Asko eskertzen da laguntzia, neri korrikako zatixa atragantatzen jata eta. Han zaozen Gorkak animuak ematen. Mila mertxiii!!!
Eskixak jarri baino pixka bat lehentxuo antxitxika aurreratu ditxugu Iñigo eta Pablo.

Eskixak jarri eta uff, kostau jata oinezko zatixari bueltia ematia, baina hasi gera berotan sartzen, eta oso igoera ona in dogula iruditxu jata. Goixan zaozen euskaldunak animatzen. Puntu horretan Nahia eta Marta harrapatu ditxugu, baina beheruntz berriz ere aldia atara digute.

Bigarren jeitsiera ez zan oso zaila eta ez dogu denbora gehixegirik galdu. Halere, beheko aldaketan Iñigok eta Pablok harrapatu gaitxue berritz, eta gu urtetzen hastian, Igor eta Joseba ere bertan zauden. Lau hauek gainera bi minutu beranduo urten dia irteeran eta ataskuari aurre in bihar izan diue.

Hurrengo igoeran Iñigo eta Pablo erretz jun dia aurreruntz, eta ni hasi naiz nekia igartzen. Atzetik zetozen Igor eta Joseba, guri aldia mozten momentu batzutan. Tensiua zauan!!!

Hurrengo jeitsiera ere nahiko erretza zan (pierra izateko). Jeitsiera erdixan Pablo pasatu dogu. Einnng??? eta eski bat zauan motxilan sartzen. Beitxu, eta bera bi eskixekin zauan. Beraz, Iñigok beste bat apurtu dau.
Pablok esan digu ez duala ezer arrarorik ein, eta flipau dabela Iñigori eskixa petau jakonian!!
Ondoren pasau dogu Iñigo eski bakarrakin bajatzen, parrezka. Hau tipua!!!
Eta aldaketan Igor eta Josebak harrapatu gaitxue.

4igoeran metro batzuk aurretik urten gera. Nik neukan guztia eman dot, lehenengo Wein eta pasatu ditxugu, eta aldaketa baino pixka bat lehenago Nahia eta Marta. Lasterketa politxa itxen ari ginala pentsatu dot, normalian hauek gure aurretik ibiltzen dia eta.
Aldaketarako distantzia apur bat atara dogula begitandu jata. Aldaketa in eta beheruntz. StGuerin presatik behera pistatik txusian ginduazen. Txusian juteko ez danez eskiatzen jakin bihar, baton batek pasatu gaitxu, baina ez dogu denbora asko galdu. Aldaketa baino pixka bat lehenago, Nahiak harrapatu gaitxu, eta hirurok batera sartu gera transiziuan.

Hemendik urtetzen, Igor eta Joseba ere bertan zaozen. Azken igoera geratzen jakun, eguneko luziena, eta ya porru inda gaozen. Bueno, ni behintzat bai.
Abantau gera, eta hor ere berriz ere euskaldunak igoeran zihar banatuta. Asko eskertu ditxut animuak.















 Aurrian zijuan 4bat bikotetako taldetxo bat aurreratu dogu zati horretan, nik uste animueri esker izan dala, kar kar kar. Baina ondoren gainesfortzuan ondorena etortzen da. Ni Joseba eta Igorrekin buruan, taldetxo hori erdixan eukitzia bentaja zalan pentsatzen, baina hauek pierran eskarmentu handixa dauke, eta luzetan oso ondo ibiltzen dia.
Atzo Josebak oso egun txarra euki zaban, eta horregatik geratu zian oso atzian, baina banakixan hurrengo egunetan kallua emango zabela, eta halaxe zatozen gaur.

Azken igoera hau oso teknikua zan, zati askotan piñu artian ezin zan aurreratu. Aurrerao berriz, 2 eta 3 huella ere zaozen leku batzutan, eta gero berriz bakarra, askotan maldatsua eta eskalonaua.

Aurreko bikote mixto bat harrapatu dogu, eta Javik aurreratu ditxu. Pixkat aurrerao, ahal izan dotenian nik ere aurreratu ditxut. Puntu honetarako danok porru inda egoten gera.
Pixka bat aurrerago, Javik katalan bat harrapatu dau, eta maria buelta batian ataskau da katalana eta erori. Malda handixa zauan eta elurra nahiko gaizki, eta Javik esan dio lasai hartzeko buelta. Tarte horretan, bikote mixtuak ez du guk bezela itxoin eta aurreratu gaitxue Javi, Katalana eta ni.
Neska zijuan mutilari tiraka gomiakin. Atzo ere azken tontorrian harrapatu nitxuan, tipua porru inda. Baina atzo oso jator pasatzen utzi zien bixek. Gaurkuan halakorik ez.
Katalanak pasatzeko erreztasunak eman dizkigu, eta lehenago ere pasatu dogun bikote mixto hau zaukagun berriz ere tapoia itxen.

Javik halako batian pasatu ditxu. Nik pare bat saiakera in ditxut bi huellako zatitxuak zaudenetan, baina oso bide estua zanez, ez zian luziak maria buelten arteko biko huellak, horregatik, bi aurreratzia espazio txikixan eta neukan zurradakin oso gaitza itxen jatan.
Azkenian doble huella luzetxo bat zauan, eta kanpoko huellatik aurreratzen hasi naiz. Tiratzen zijuan neskan altuerara allau naizenian, neska nere karrilian sartu da bira batian, frenatu dot bera sartzeko, baina klaro, gomakin mutila zekarren atzetik, eta bixen tartian sartu naiz. Eztakit zer espero zuan, berriz ere bixak pasatzeko zain geldik egotia nahi zuan in dian maniobra zatar horrekin?
Doble huellak segitzen zuan, neskak ezkerretik juteko aukera zaukala esan diot, baina gaizki erantzun dit. Huellatik urten eta aurreratu dot. Huellan sartzen ez zian utzi nahi eta eskixa aurrerau dau, eta konturatube eskixan puntia zapaldu diot eta konturatu orduko kendu dot gainetik eta aurreratu dot. Tipiak bi aldiz pentsaube hiru makilkada eman dizkit. Flipantia!!!

Argi dago ez zixela bere onenian. Gainera insultatzen hasi jata, italianua nintzala pentsatzen, kar kar kar. Nik aurrera segitxu dot, eta esan diot ez jatala iruditxu maniobra deportibua beria.
Pixka bat aurrerago, eskixak motxilan jarri bihar genitxuan. Horretan nenbilela allau da, eta berriz ere nere kontra, aldaketan lurrian neuzkan nere bastoiak lurretik hartu eta bota dizkit, nerekin ziharo moskeauta. Antolakuntzakuak zauden, eta esaten hasi naiz bere dorsal zenbakixa altuz eta ikusteko zertan ari zan, eta nik uste horregatik gelditxu dala neskia.

Oinezko zatixan katalanekin geunden, eta bikote mixto hau atzetik. Ondoren katalanetako batekin ere euki dau mobidia. Katalanak klaru esan dio aber ez dan konturatzen ez gaudela danok bere kontra, bera daola gaizki bere buruakin. Eta horrela geratu da, edo bueno, gu aurrera jun gera behintzat

Oinezko zatixa pasatu, berriz eskixak jarri eta aurrera. Ezin zan asko falta ixotzeko. Derrepente, kriston zuekua itxen hasi jata. Metro gutxixan ezinian nauan, indarripe eta kriston elur pegotia foketan. Javiri komentau diot, eta fokak aldatzen lagundu dia. Bitxarte horretan gure laguna eta beste pelotoiak pasau gaitxue, eta Joseba agertu da atzetik. KK!!!
Nahiko bizkor jarri ditxugu eskixak eta fokeatzen hasi, eta beste fokek argizari gehixegi eukiko zaben ero, patinau itxen jatazen. KK MORRALLIAN!!! Ez zian metro asko falta, tontorra ikusten zan, baina hankekin fallatzen ziena besuekin eusteko indarripe nauan, eta Joseba ni harrapatzen, eta Igor ere oso gertu zatorren.

Javi gora allatzen, atzian txuriz makilkadak eman zizkiana

Gorken argazkixak

Ni fokek labain itxen, eta Joseba ni harrapatzen

huellatik kanpora apoiatzen fokek eusteko

Joseba pegauta. kauen...


Goixan Gorkak eta euskaldunak zaozen animatzen. Iritsi gera aldaketara, Javik prest zaukan bere aldaketa, eta neri itxen lagundu dianez, aurretik urten gera.
Javi aurten topera dixe bajatzen, askotan segitzen kostatzen ari jata. Baina Candanekuek beste teknika bat dake bajatzeko, beste maila bat.
Aurreratu gaitxue, eta halere, euren atzetik jarraitxu ahal izan dogu zati honetan. Ondoren eski pista zati batera sartu gera, primeran hankak deskantsatzeko. Berriz piñarixan, eta guk haueri pegauta segitzen genduan. IUJUUUUU!!!

Beste eski pista bat, eta pista bukaeran zaozen berriz ere euskaldunak animatzen. Han berriz piñari batian sartu gera, laurok pegauta. Iujuuuularala

Jeitsiera zuzen zuzenak zaozen, eta beheko partian nahiko lau jun bihar ginan piñu artetik. Alde pixkat atara digute, eta atzera begiratu dotenerako Javi falta. KKKKKK!!!
Bidetik urten eta ataskau in omen da lekurik erretzenian!! jajajaja. Allau da halako batian. Jeitsieran zati txiki bat falta jakun, piñaritik hotelan ondora allau gera, eta ya erretzaua zan bidia.

Piñaritik urtetzen. Gu ya hotelera allauta, jendia oindiok helmugara iristeko


Eta iritsi gera helmugara!!


Super super pozik, etapoia in dogun sentsaziuakin gaur ere.
Sailkapenian postu batzuk aurreratu ditxugu.
Joseba eta Igorrek minutu batzuk sartu dizkigute, primeran ibili dia gaur hauek ere. Halere, atzo denbora asko galdu zaben.
Eta oin ikusi bihar bixar. Momentu honetan elurra botatzen dihardu, baina eguraldi ona ingo dabala, eta ibilbide politxa ingo daben zurrumurrua dao. Hau Pierra da!!!

Afaltzen Andrea eta Pierangelo Italiarrekin tokau jaku. Andrea Tor des Geantsen egon zan, Javik aurten irabazi duan karreroian. Gustora afaldu genduan eurekin. Dolomitetakuak dia, eta lehenengo 50etan bukau dabe!!!



Hemen bigarren egun honetako GPSan datuak:

Hemen 2.etapako pierrako bideo ofiziala

Eta hemen Pierre Gignouxena. Honenak asko gustatzen jataz, eta hurrengo urterako Vibram taldekua izango dala diñue. ia ba

Iruzkinak