Kilimon Trail ibilbidia Elgoibartik + Aitzbeltz koba

Regiletik hona, lana eta lana besterik ez dot euki astebukaeretan, eta horrek hemen ingurutik planak itxeko aukera eman dit. Tartian Aizkorrira kanalaundi zuzenetik jun nintzan berriz, oinguan Aranekin eskixak furgonan utzita elur gutxi zaolako, edo mendiketari pedalak astintzen hastia bezelako aukerak aprobetxatu ditxut, etxetik gertu lanakin konpaginatzen.
Baina aipatzeko beste ibilbide bat ere egin genduan Txirios eta bixok.
Aurten Txiriosi Aizkorriko maratoirako dorsala tokatu jako, eta motorrak berotze aldera, lanetik libratu nuan domekan Elgoibartik urten eta Kilimon traileko ibilbidia itxia proposatu nion.
Ibilbidia bera 23kmtakua da, baina guk gainera Elgoibartik urten nahi genduan, km batzuk gehitzeko, eta hartara goiza borobildu.
Maalatik urten, eta Azkarateko bide zaharra hartu genduan Kurutzetaraino. Azkaratetik Urnobitzara beheko pistatik igo ostian, lepuan hartu genduan Kilimon traileko marka. Bidia markatu berri dago, eta ibilbidian alde honetan primeran zaozen markak.
Bidia hartu eta Urnobitza azpitik Madarixara urten ginan. Gure mendizaletasun espirituak esaten zigun pena zala Urnobitzako tontorra metro gutxitara euki eta ez gainetik pasatzia, beraz, kritika eraikitzaile bezela, horixe aportatu nahiko genduke, eskura daozen tontorrak behintzat itxeko aukera edukitzia, ze ez da ibilbidia asko aldatu bihar, gero zelai zoragarri bat dagolako Madarixara bajatzeko!
Madarixatik Gorriñara dixen pista hartu, eta erdi bidian gutxi gora behera, Aranerrekara bajatzen dan bide bat jarraitzen dau markajiak. Ez nuan pista hau ezagutzen, politxa, altuera asko galtzen da momentu batzutan.




Lizarrola gainekaldera bajatzen da eta hemendik Aitxuri (Mendaroko Cervino) aldamenetik Larraskandara igotzen da, baina guk igoera erdixan desbideraketa txiki bat egin genduan.




Egitarau kargauakin pasatu berri zauan traktorian markak segitxu, eta Motxaila eguneko altarera gerturatu ginan, Aitzbeltz kobazulora hain zuzen ere.




Pare bat argazki atara, pareko magaletik bajatu ginan bidia ikusi, eta berriz ere buelta in genduan Larraskandara dixen bidera. Behin gaina hartuta, sekulako bistak daoz
Aizkorri barrenian

Karakate parian, Anboto eta Gorbeia ere bistan

Aizkorri, Anboto edo Gorbeia ikusten dira Muskurutxuren atzian, Erlo bera ere bai, baina ingurua bera da edarrena, zalantzaripe. Itsasua alde batera, mendi hauek bestera, eta tartian zelaixak.


Larraskanda
 Otarreko antena ingurutik berriz ere Mendarora gerturatzen hasten da bidia. Erentzatik Alkortara, baina allau baino lehenago, Gaintxipixa ixotzen da. Puntu honetan markak galdu genitxuan, pentsatu genduan oindiok markatzen bukatu gabe egongo dirala, eta bazakigunez bidia, Gaintxipixara ixo ginan.
Lizarpe elkartetik aurrera, Garailuzeko tontorran aldamenetik, Sarobe basarriraino bajau ginan, eta Mendarora buelta.
Inguruak soberan ezagutu arren, ez genduan ibilbidia bera ezagutzen, eta asko gustatu jakun bixori. 

Baina oindiok Elgoibarrera bueltatu bihar ginan. Bazkal ordua ere bazan, eta biderik motxena Altzola-Berasetatik zanez, bertara ixo eta bajau ginan IDEKOra. Joe, egun bat lanera junbe (13 egun jarraixan lanera juten!), eta hemendik pasau bihar gaur ere, neria bai markia! kar kar kar
Eta azkenian allau ginan etxera. Ni ziharo jota, eta txirios karkizanoko gainian espriña jotzen. Zergaitik batzuk hain erretz, eta bestiok ezin! Mundua, elurra haiziakin moduan, gaizki banatuta dao!!!
Inork guk indako ibilbidia ikustia nahiko balu, azpixan GPSan lotura. Azkenian 34km 5 ordutan

Iruzkinak