Swan-Perdidon iparra eta 17 ordutako paliza hartu ondoren, 13 ordutako loaldixa egin genduan eta bixamuneko egun osua firin-faran ibili ginan Gavarnien eta Luz StSauveurren.
Egixa esan, azken aldixan laneko estresakin, holako deskantzurik hartube nenguan. Konturatu ordurako garagardo dexente eranda, hurrengo plana itxia tokatzen zan. Oso nekatuta egon arren, eguraldi eta elur baldintza onak aprobetxatzia nahi genduan, ze ez da jakiten noiz egongo diran berriz horrelako baldintzak.
Ikusten genduan ipar isurialdian ipar aurpegixetan elurra oso behera arte zaola, eta hego aurpegixetan dexente gorago. Hego isurialdian aldiz oso goixan (Ordesan Gorizen hasten zala ematen zuan). Gure interpretaziua izan zan ipar isurialdian elur gehixo bota zuala, eta elurra eguzkixak urtu zuala, ez eurixak, beraz, iparrian kerizpetan elurra oso baju egon bihar zala.
Cauteretseko Pont d'Espagnetik beraz, elurra nahiko behian egongo zala pentsatu genduan, eta aurreko egunetan PttVignemalera Goulotte Lechenne edo Serac-en bidia itxeko planak bota genitxuanez, azkenian bertara gerturatzia pentsatu genduan.
Couloir de Gaube ere burutik pasau jakun, baina bezperan izotz gogorregixan erdi galduta ikusi ginanez, eta Couloir famatuak azken zatixan izotz luzia euki ohi duanez, eta horrelako erronka bati ekiteko dagoeneko nekatuta geundenez, ba fantasiak utzi eta gure aukeren barruan zauan zeozer pentsatu genduan.
Pont d'Espagneko parkinera jun, eta efetibamente, bertatik elurra! Esan ziguten trabesiako eskixekin errekastoren bat pasatzeko bakarrik kentzen zirala eskixak, ostantzian, elurrez primeran zaola.
Halaxe ba, biharramunian abantau ginan berriz ere motxila astunakin, sokak, txapa gutxi batzuk, torlojuren bat, eta ilusio askokin. Oinguan lo trankil inda, 5ak aldian jaiki, eta 6tan hasi ginan martxan.
|
Ikaragarrixa da beti ikuspegi hau |
Usten dot bailara honetara sekula ez naizela elurrez hain ondo etorri. Arrazoia, eskixak kendu gabe ixo ginan goraino.
Eguna argitzen, parez pare ikusi genduan Vignemaleko iparra. Beti da ikaragarrixa bista hau.
Mendixan azpixan, parez pare dago aterpetxia. Pareko paretian itzaletan dagoen "Y"-re eskumako adarra da Couloir de Gaube famatua. Ezkerretako glaziar handixan dago Serac-en bidia eta Goulotte Lechene ezkerreragoko haitzetan, glaziarran goiko partera urtetzen da bidia.
Pare bat orduan aterpetxian ginan pisu guztiakin. Aterpetxian lo indako jendia martxan zauan ordurako. Eskixekin Muletseko lepora eta Baisselanceko lepora jendia, eta oinez, gehixenak Serac-en bidetik, 4-5 kordada bai gutxienez, dozena bat lagunetik gora. Goulotte lechennen 3 kordada ikusi genitxuan. Danak Ptt.Vignemalera
Gaubeko korridorian gora inor ere ez. Arrarua!
|
Gaubeko korridorearen argazkixa. Elur/izotzez oso justu dirudi goiko partian |
Behetik gerturatu ginan, eta Gaubeko korridorian igoerako eta jeitsierako markak zaozen hemen ere (ez da normala hemendik egotia jeitsiera aztarnak). Goixan izotza formatube zaola ematen zaban (Beste batzutan goixan sekulako izotz urjausixa ikusten da). Izotza formatzeko, elurra urtu eta ondoren izoztu in bihar da, eta itxura batera esan leike aurten hotz asko in dabala eta goixan ez duala urtu, baina hori nere konklusio merkia besterik ez da.
Edozein kasutan, bitxia horrelako baldintza onak egon eta inor ez sartzia kanal mitiko honetan, eta jeisteko markak egotia. Zeozegatik izango dala pentsatzen, gure interpretaziua, goixan ez zaudela baldintza onak!
Eta gu gurera, Serac-en bidera. Aurretik zixen taldiak ordurako pasatuta zeukan pareko zatixa. Sekulako markak ikusten ziran
|
Serac-en bidia parez pare, eta ezkerreko pitzadura haitzian: Goulotte Lechenne |
Eskixak bizkarrian hartu, eta gora! Txiriosek lehenago ere egina zeukan. Nik Edil, Urbi eta abarrekin Perura jun aurretik saiakera bat jota. Bixok komentarixo bera, Serac-ak ez dira ikusi ere itxen, beheko partia guztiz eraldatuta dago, elurrez lepo. Zati teknikuenetarikua Serac-ak pasatzia izaten da, baina gaurkuan eta zabalduta zauan astopistiakin, arazoripe
Itxura ona euki arren, soka eskura eta katxarruak arnesian katiatu genitxuan. Bide erdixan luzeren bat aseguratu biharko bagenu eskuan eramatia komeni zalako. Halere, sokakin elkar lotube abantau ginan
Glaziarreko seracak pasatzeko resaltian elurra nahiko solte, eta ez zan erosuena ere, baina oso ondo zauan. Hori pasata, sekulako eskaloi onak zaozen.
Halere, denbora guztian erne jutia komeni, bestela min askorik hartu ez arren, parrapas edarra in leike hemen goitxik beheraino!
Azken zatixan tentiago jartzen da igoera. Leku batzutan elurra solte xamar zauan elurra, eta tentu handiz ibiltzia komeni, baina primerako baldintzak ziran halere.
|
Argazki ikusgarrixa, panoramika bertikala |
|
Azken metroak |
Lepora iritsi ginan halako batian. Txirios, zezena moduan dago, eta denboratxo bat egon bihar izan zan goixan zain, baina allau nintzan ni ere.
Ipar aurpeixek hori dauke politxa, kerizpetan ibili ostian eguzkitara allatzen zerala. Beraz, txarrenian ere eguzki epeletan egon zan zain kexatu ere inbe.
|
Iparretik atera eta tontorrera iristeko falta den ertz elurtua |
Tontorreraino dagoen ertza pasatu, eta tontorrian Indiarako espediziuan ezagututako lagun batekin topo in zuan Txiriosek, bai kasualidadia ere.
Goitxik, nola ez, Astazuen kanalillora zixen begiradi, Swan estetikora
|
Ptt Vignemaletik bistak, Swan parez pare |
Gaubeko bailara ere azpixan ikusi leike, bailara ikaragarrixa da, luzia eta igotzen ari zerala Vignemaleko paretak parian dauzkazula. Elurrez beteta zauan beheraino. Normalian Gaubeko lakuan inguru horretan ez da elurrik egoten
|
Gaube bailara eta Gaube lakua |
Goizeko 11ak ziran. Sokakin luzerik in bihar izan ez genduanez, atara ere ez. Beraz, denboraz oso azkar jun ginan. Eskixekin eta furgonaraino elurtuta egonda, ordubetian furgonan egon gintezken. 12xetan behian... mezetara juteko erroparik ez genduan ekarri, katxis. Marianituak eraten hasiz gero mozkortu eta arruinatu. Zer ingou? Ba Vignemaleko glaziarrera jungo gera? Bixok berdina pentsatu genduan, ez zaukagun beste aukerarik!
|
Vignemaleko glaziarrera sartzen |
Tontorretik eskixak jantzitxa, Bayssellance aurretik pasau eta Vignemaleko glaziarrerako zeharkaldixa hasten danera arte bajau ginan. Sokak ezkutatu, alperrikako pisurik ez eramateko, eta Glaziarrera!!!
Izugarrixa da Vignemaleko glaziarreko elur/izotz puxka. Ekialdeko mendixetatik urrutira antzematen da nebero hau urte osuan. Mendebaldetik aldiz Vignemaleren altuera, alboko mendixen aldian daukan garaiera da ikaragarrixa. Beti da plazer bat tontor hau itxia.
|
Tontorretik glaziarrian eskixak lagatzen diran puntua |
Eta azkenengo malda ixota, tontorrian!! Ikaragarrizko girua itxen zuan, baina haizia fin eta gogor zabilen. Jesukriston hotza itxen zaban haiziak jotzen zabanian. Glaziarretik ixotzen eguzkixak elurra ez zaban berotzen, izoztuta zauan elurra eguzki galdatan egon arren!!
|
Vignemaleko Pique Longue tontorrian |
Tontorretik parez pare ikusten zan Ptt Vignemalera igo genduan Serac-en bidia. Hemendik ikaragarrixa ematen dau!!!
|
Txiri Ptt Vignemaleko Serac-en bidiari begira |
|
Ptt Vignemaleko Serac-en bidia.Azken metrotako hanka markak antzeman leikez |
|
Ptt Vignemaleko Serac-en bidia (G.plusek egin duan efektua) |
Jeitsierarako zalantzak geneuzkan ea elurra "udaberrituko" ote zan. Hurrengo egunerako haize gutxio espero zanez, gradualki haizia jeisten jun zala konturatzen hasi ginan, eta tontorretik bajau eta eskixak jantzi ordurako hobetotxuo zauan, nahiz eta oindiok elurra ez zan nahikua bigundu, oindiok ez zauan "sopa de lux"
Eskixekin holako buelta bat itxia ikaragarrixa da. Glaziarra bajatzen ordu laurden inguru egin genduan, lasai junda eta pila bat disfrutatuta.
Berriz ere fokak jarri, ezkutatutako sokak batu eta Bayssellancetik Ptt-eko lepora ixo ginan, premixua jate aldera. Gaurkuan ere saussison bokaillua zaukagun egun osuan motxilan epeletan. Haize hotz honekin ez zaukan toke plaierorik, baina edarra zauan!
2800m positibo eginda ordurako, usten dot sabelera iritsi ordurako desintegrau zala bokaillua
|
Eguneko premixua |
Oulettes de Gaube aterpetxeraino 600mtako jeitsiera zuzena geneukan, udaberri elurrakin ere tartian. Asko disfrutatu genduan pisua eta nekia eraman arren; ikaragarrixa izan zan (kostrako zatixa izan ezik, kar kar kar)
Eta ondoren Gaubeko lakuraino beste 400m luziak tokatzen ziran. Altuerarik ez galtzeko asmotan albuetara gerturatzen ginan, arraunian in edo fokeatu biharko gendualako bestela.
|
Ikaragarrixa da beti Gaubeko bailara honen bista hau! |
Gaubeko laku erdiraino allau ginan esfortzu askoripe. Ordurako elurra usteltzen. Fokak
jarri eta Telesilla dagoen ingurura gerturatu ginan, eskixekin jeisteko
erosuagua dalako igoerako basua baino. Baina aurten sekulako elur
jausixak egon dira, eta lakua eta telesillan goiko partia batzen ditxuan
pista guztiz enterratuta, eta elurjausi, piñu, lokatz eta elur bola
askokin zauan bide osua. Nahiko guarrada izan zan.
Halere, behin eskiko pistara allauta, beste 5 minutu besterik ez genitxuan bihar izan furgonaraino allatzeko.
34km, 2800m positibo, korridore bat, bi 3000mko mendi bata bestetik banatuak, eta gaurkuan eskiada edar bat egin genitxuan bidaiak iraun zaban ixa 11 orduetan.
Tontamentian palizillia gaur ere!!!
Hemen bideua
Wikiloc-eko lotura
Garmineko lotura
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina