Errexiltar Andresen memoriala
Aurtenguan ere allau zan Picosera eskixekin lehiatzera juteko ordua. Aurrikusitako azkenengo lasterketa zan, aurtengo asmua Euskal Herriko kopakuak itxia bakarrik zalako eta mendixan ibiltzera zentratu.
Halere, aurten Regil, EHko kopatik kanpo geratu dala dirudi.
Azkenian aurten Luchonekua suspenditxu ondoren Izabako memoriala, eta Altitoy bakarrik izan dira kopako lasterketak, baina guk inertziaz Regilen ere eman genduan izena.
Edozein kasutan, aurten bai, lehenengo bikotekako lasterketa zan Javikin egingo nuana.
Aurreko astian Transgrancanarian egon zan Javi 120kmtako lasterketa batian, eta beruagatik hankak egosi eta azken 50kmak orpuak haragi bizixan in omen zitxuan, hankapuntetan, ez erretiratziarren.
Eta aurten ni mendixan dexente, baina bi lasterketa horiek bakarrik eginda, taupada altuetan ibiltzeko ohitura gabe, a ze paria juntau ginana, aurten emaitza aldetik ezer askorik ezin espero.
Halere, eta kopako ohiko korrikalarixen faltan, bueno, eta aurreko urteko emaitzengatik ere bai, 3 zenbakixakin urtetzen ginan. Gure egoera ezagutube, batzuk esan ziguten faborito ere jotzen gintxuztela, kar kar kar.
Halere, izenematiak ikusitxa, eskiko profesionalak (pikolo eta militarrak) ere tartian zaozen izena emanda, eta hauen kontra ondo egonda ere ezinezkua da irabaztia.
Eta gurera bueltatzen, bixok emaitzeri dagokienez motibazio gehixegirik gabe geundenez, eta disfrutatzeko asmotan etorri ginanez, zaldunen paktua in genduan, lasai hasiko ginala eta ondoren ondo ikusiz gero egurra.
Fuente dé-ko teleferikua izurrau zan, eta ibilbidiak aldatu bihar izan zitxuen. Aurtenguan Valdeon ingururuntz jarri zabenez, inguru berrixa ezagutzeko parada euki genduan. Baina, behian elur nahikua ez, eta 2km inguru eskixak bizkarrian urten ginan.
Jode, zaldunen arteko paktua! Javi hasi eta berehala lehena jarri zan, eta aber nork zeukan UltraJavi aurreratzeko ausardia, halaxe jun zan zati luze batian taldetik tiraka.
Ni bitxartian atzera eta atzera...
Eskerrak pista bat zan, eta eskixak jarri genitxuan hasi nintzan eskiatzen eta deslizatzen, neretzat aproposa. Hortxe harrapatu nuan Javi eta beste bikote batzuk pasatu.Taupadak behera, eta disfrutatzen hasi nintzan!
Pistatik urten eta mendira sartu ginanerako, aurretik ordurako distantzixa atarata zixezen 3 profesionalen bikote (ondoren bati bota apurtziarren erretiratu bihar izan zan), eta ondoren distantzia handira guazen beste 3 bikote burrukan. Hortik aurrera lasterketa osua horrela egingo genduan.
Ibilbidia neretzat aproposa izan zan, eta ibilbidian aurrera, nik uste Javi aurreko asteko 120km-en nekia igartzen hasi zala, eta hori gutxi ez, eta orpuak oindiok guztiz osatube zeuzkanez, metro batzuk aurreratu nintzan une batzutan.
Joe, ze ona, batez ere B ibilbidiakin juntau ginan momentuan, jendiak Javin aurretik ikusi, eta dexentek esan zidaten aurten fuerte nagola, Javi gantxuakin eramaten, kar kar kar. Javin errealidadia zein zan ez zakixen askok, eta ni paparra ataratzen, 5bat zm hazitxa!
Egun on bat edozeinek daukala diue, eta hau izango zan neria dudaripe.
Lasterketan lehia politxa euki genduan, baina azkenian taldeko azkenak gu, 5.postuan bukatu genduan, aurrekuetatik segundu gutxira!
Elgoibartar gehixo ere ibili ziran, pike edarrakin euren artian. Argazkixan Morkaikoko monuakin Andoitz adibidez, baina Manex (aurrian), Aduriz, Garmendia, eta fitxaje bezela, Gaizka eta bermeanua ere (Morkaiko bezela jun ziran, ez?)
Domekarako berriz, kablian inguru horretan Sprint erako lasterketa bat prestatu zaben. Zirkuito bati bi buelta eman bihar genizkion, igoera zati bat fokekin, beste bat eskixak bizkarrian, eta ondoren jeitsieratxo bat. Urten ginan gure 5. postu hori defenditzeko asmotan baina beti bezela, dana gaizki, batere berotzeko astiripe urten ginalako. Onuzkero gorputza ohitxua eukikot kronuak berotube itxen, kar kar kar
Bihotza ahoan eramaten da lasterketa hauetan, uff, ez jataz batere gustatzen, eta gainera aurten justu hori entrenatu gabe eukitxa, oso oso oso gogorra in jatan!
Gaurkuan Javi aurretik, aldaketan nere zain. Izaten da ba? normalian eskixak azkar jazten ditxut, baina oinguan ez nuan asmatzen, baina halako batian, jantzi eta behera.
Bigarren bueltan dagoeneko postuak finkatu xamar zaozen, berriz ere 5.ginduazen bezperan 3.geratu ziranekin burrukan. Sailkapen orokorrian gehixegi kentzen ziguten krono batian ataratzeko, eta gure aurretik zeudenak sailkapen orokorrian, berriz, gaurkuan fin ibili eta asko atara ziguten. Baina sailkapen orokorrik jokatu ez arren, ez zuan inork hanka altxatzen!
Azken igoeran jendia doblatzen hasi ginan arren, ez genduan arazorik euki. Eta azken jeitsieran Javin aurretik urten nintzan.
Lehengo biran aurreko bikotia baztar batian ikusi naban. Eski bat soltau jakon bati. Helmugaraino iritsi nintzan atzera begiratu nahi ezta, eta azken metrotan ia Javi zatorren atzera begiratu, eta nun ikusten doten helmugako rektara hirurak batera zetozela, eta azkenengo metrotan patinatzen beste bixek aurreratu!! Joe, hori tensiua azkenengo momentura arte. Ez ginan ari posturik jokatzen, baina emoziua azken segundura arte mantendu zan!
Hemen sailkapenak
http://www.travesiaregil.com/eus/home.php
Regil lasterketa espeziala da edozein kasutan. Picosen guk itxen dogun lasterketa bakarra izaten da, eta horrek oso berezixa itxen dau. Antolatu eta trazatzeko eran ere ezberdintasunak badaoz, beti komentatzen ditxugu gure artian. Ez dakit esplikatzeko gai izango naizen, baina Piriniotan eta Alpeetan itxen diran lasterketak, danak antzerako era batian egiten dira, eta hau ezberdina da. Hona gatozenian kontziente gera ez dala lasterketa "standard" bat, gustatu edo ez, bere alde on eta txarrekin.
Halere, neretzat penagarrixa dana da Bilbotar familia honek antolatu arren, esango nuke aurten antolatzailien partetik Euskaraz ez dotela hitz bakar bat ere entzun. Halere, nere txaluak bolondreseri, hauek bai Euskaraz itxen digutela, eta animo asko eman gainera. Lan talde bikaina osatzen dabe, oso jatorra.
Egixari zor, aurten Euskal Herriko txapelketatik kanpo egotian, Euskararen ausentzia oso nabarmena izan da. Horrek Aitor Muruaren lana are gehiago zoriontzera eta goraipatzera eramaten nau. Aurreko urtian bat o beste kexatu omen ziran kopako sarixak Euskara hutsian eman zitxualako. Aurten inor kexatu al da kontrakuaz?

Igandeko 1go igoera oindiok nahiko agrupatuta |

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina