Pierraren bezperan

Aurreko urtetan ere jarraitu dot pierra, batez ere Leo eta bixok egin genduanetik, baina aurten hiru elgoibartar pierrara jutiakin, ez dakizute zenbat gogoratzen ari naizen.
Neretzat berriz, izena emateko fetxa txarra martxua, lanez lepo ibiltzen naiz eta.
De 2013 Martxoa

Halere, zapatu goiz honetan Txiriosekin osteratxua egiteko aukera euki naban. Aste osuan ariketa fisikorik ez dot egin lanagatik, eta ikaragarri ondo etorri jatan butreaitzeko bueltia. Eguraldixa eta elurra ez ziran beste munduko ezer, baina hemen eskiatzia beti da handixa
De 2013 Martxoa

Butreaitzera pare bat buelta eman ostian, urbixa aldera jun ginan. Bueltatxua eman, eta gehixegi nekatu gabe bazkaltzera etxera
De 2013 Martxoa

Luxu bat!


Txapa bat naizela esango didazuen arren, eta behin besterik egin ez doten lasterketa hau idealizatuta daukadala ere pentsatuko dozuen arren, haseran esanda bezela, ez dakizue zelako oroitzapenak etortzen jatazen. Izan ere, gu Pierrara jun aurreko azken eskiadia Txiriosekin egin naban orduan ere. Orduan Valdepiedran izan bazan ere, haize asko itxen zaban zapatu honetan bezela, eta ondoren lanera jun nintzan zapatu honetan bezela.
Baina orduan ez bezela, oinguan ni hemen geratuko naiz, eta txirios pierrara, aiii, zenbat emango nuken ni ere jutiarren!
Bueno, espero dot hori ere iritsiko dala berriz. Bitxartian, duela hiru urte euki naban suertia eskertu eta motorrak berotzen juteko, hemen aurreko urteko errepaso bat. Hor ere esaten daben bezela, Pierra pierra da. Mezzalama, PDG eta horiek ondo daoz, baina lasterketa hau are bereziagua da, posible bada.
Ostegunetik domekara, horrelako bizipenak eukiko ditxue 3 elgoibartarrek:


Hango berri twiteauko dabela esan dabe. Inork badakit twiterrak nola sartzen diran blogian?

Iruzkinak