Izarraitzen botatako hautsa

VallFoscatik alperrikako bueltia eginda etorri ostian, meteuak esanda bezela, elurra botaala egon zan domekatik. Teknologixa berrixekin, lanetik urten aurretik jakin naban Madarixan demaseko elurtia zaola (handik zabizen lagunak egun osuan wassapak bidaltzen!). Hartara, eskixak hartu eta ixo nintzan.
Ni allau orduko azkaratetik aittolarainoko bidia garbitxu zaben, beraz, nere informatzailiak baino gorago igo ahal izan nintzan.kar kar kar
Madarixan aparkau naban, bertatik Erlo egiten saiatzeko. Aittolaraino igotzeko aukera banaukan, baina goixan aparkatzeko ez zan ondo egongo eta behetik saiatziak ere ilusiua egiten zidan, elurtia demasa zan eta.
Azkenian elur gehixegi egixa esan, bidia zabaltzen jun bihar izan bait nintzan bide guztixan.
aittolako parkin gainera iristerako gehixegi berandutu jatan, eta erlora bidia zabaltzen ez nintzala iritsiko ohartu nintzan. Beraz, pinarixan gora ekin nion, gutxienez jeitsieratxo bat egin ahal izateko basuan
Halere, gora orduko ilundu jatan, eta ezin izan naban nahi naban guztixa disfrutatu.
Berriz ere pistara urten eta Erloko bidiari ekin nion, paisaiaz disfrutatze aldera.
Haizia eta elurra ziharduan, eta halako batian buelta eman eta behera, ze kotxian bila madarixaraino jeitsi bihar nintzan oindiok
Mugikorra piztu eta Larizen deixa, handik zabilela, ia nun nenguan ni.
Nere bila ixo zan maripotzura, eta Urnobitzara ixo ginan bixok, tximistan pare, izan ere, tontorrian geundela pare bat oinastok jo zaben, eta makurtu eta usten dot sekula egindako aldaketa eta jeitsiera bizkorrena egin genduala kotxeraino.
Azkenian ixa gabeko 10ak, furgonan sartu eta etxera! hau bai luxua!!!

Gabian txaketa eta botak lehortzen utzi, eta goizian berriz ere batu, eta eskixekin furgonan jun nintzan lanera.
Lanetik zuzenian berriz ere Aittolara. Jonpelin onduan aparkau naban, kotxe pila bat bait zaozen aittolako parkinian, eta leku askorik oindiok zabaldube. Zaldi koittauak gosez gerturatu jatazen!
Erloruntz hastiak bat, Erlins ikusi naban elurretan tripa gainian ataskau-ataskauta bere Suzuki Santana orotarikuakin. Esku bat botatzera jun nintzan, eta bitxartian parre batzuk itxera.
Hiruron artian ezin atara, eta parkinera jeitsi nintzan gazte batzuen bila. hartara, danon artian bultzakara edar batzuk eman ostian atara genduan eta aurrera segitxu naban, galdutako denbora errekuperau nahixan.
Eguraldixa hobetzen zauan, baina oindiok beheko partian behelainua, itxurri inguruan hobia zauan arren, goiko partian haizia eta lainua zauan berriz, eta Xoxoteko alturan tximista batek jotzeko bildurrez, buelta erdi eman naban eta behera.
Bidian, ez dakit zergatik, oruga baten markak zaozen. Pentsatu naban polizian reskateko ekipuak ero ariko zirala zeozetan, ze Izarraitzen ez dakit ze besterik egingo zaban horrelako trasto batek.
Edozein kasutan, behian elur astuna zauan arren, goixan demaseko hautsa zauan!
Goizegi iritsi nintzan behera gaba ikusgarri harekin etxera juteko, beraz, Aittola Kurutz egin naban eta buelta furgonetara 21:00 aldian.
Beste arratsalde edar bat Izarraitzen!!!

Gaba ikusgarrixan ostian, egun are ikusgarrixagua etorri zan. Oinguan ere goiz osua wassapa lanian, sekulako eguna, sekulako elurra ipar aurpegixetan, argazkixak... hori sufrimentua!
Halaxe, lanetik urten eta gora!
Errepidia ondo zabalduta, eta parkinian leku dexente! Bizkor bizkor aldatu eta gora. Oinguan gainera bidia zabaltzen jun biharrik ez, eski markak, oinezkuen markak... Eñaut topatu naban itxurrixa eta xoxoteko bidagurutzian artian, eta batera egin genduan Erloraino.
Bidian, bezperan ere ikusitxako orugan ero ratrackan markak zaozen. Bigarren eguna segidan?
Eñautek esan zidan horrez gain eskabadora bat ere zabilela elurra kentzen pilatuta zauan lekuetan, lurra ere bistan laga zabala leku batzutan. Erlora bidian ikusi genduan, bai!
Tontorretik, antena ondoko tontorrera jun ginan eta han ikusi genitxuan batzuk antenan, eta oruga atzera aurreran haiengana. Telebista ikusteko ez zan izango, ezta? Mugikorrek ere funtzionatzen zaben! Elurretan han gora igo biharra eukitzeko, ze demontretan ari ziran haiek han? eta zeintzuk ziran?
Beno, guk guriakin segitxu genduan. Nere asmua Erlori itzulixa egitia zan. Espero naban iparreruntz elur gehixo eta hobia egongo zala. Eñautentzat nahiko berandu zan, eta ordurako ondo aprobetxatuta zauanez, bakoitzak bere bidiari ekin genion.
Udan handik pasau ginan batian begitandu jatan eskixekin iparretik jeisteko bide posible bat zaola harri gehixegirik ez zaukana, eta hura bilatzen saiatu nintzan. Haseran kriston elur hautsa aurkitxu naban, baina beherago bidia ez zan ematen zabana, eta elurra ere oso hezetuta zauan.
Zestua aldetik ixotzen dan bideko norbaitxen hanka markekin topo egin naban, eta han kakutapeko txaboletarako bidia hartu naban, ixa ilunetan. Igoera ilunetan egin ostian, beste jeitsiera baten ondoren banauan esperotako lekuan. Mundiala da Kakutapeko inguru hori. Igo eta igo, han dagoen borda libreraino allau nintzan, eta han Eñautek eta Larizek lagatako bidia hartu naban. Ilun ilun zauan, baina sekulako gaba itxen zaban, argiripe ixo naban disfrutatzen. joe, ze pereza jeisteko, baina... egunak neramatzan etxian denbora askorik geratu gabe, eta jana ere bukatzen, ... 10ak aurretik nettotik pasau biharko nintzan ezer afaldu nahi banaban... halere, iturriraino ixo, eta Eñautek gomendatutako ipar jeitsiera egin naban, elur hautsetan, ilunetan (oinguan frontala piztuta)
joe, jeitsiera harengatik bakarrik merezi zaban!!!
Zelako plazerra izan dan hiru egunetan  hemendik eskiatzia. Ostegunian ezin izan dot jun, eta barixakuan ia jun ahal naizen.  Bitxartian hemen astiak emandakuan bideo bat. Bai, badakit luzetxua geratu dala, baina ezin naban aukeratu ze argazki edo bideo kendu. 


Edozein kasutan, memorian geratutakuak ez dauka bideuakin zerikusirik, Erlori itzulixa eskixekin ematia plazer bat izan da, eta Iturritik beherako elur hautsetako jeitsiera txiki baina izugarri hori gaba ikaragarri baten azpixan, pastelan ginda!

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina