Izabako triatloia

Astebukaera honetan akordatu naiz nola jun ginan lehengusu Oier, oin lankidia dan Harkaitz eta bere lehengusu Anartz, orduan Eibarko KDko iraupen eskiko korrikalarixak laurak, Candanchura. Oier gida baimena atara berrixa izango zan, bota 20bat urte eukiko zitxuala, kuatrolatas gorri haren txoferrak (eta atera kalkulua bestiok!). Urtarrileko lehenengo astia izan leiken, zapatuan Bizkaiako iraupen eskiko txapelketa jokatu genduan, ondoren Oierrenian afaldu eta lo, eta hurrengo egunian Ansora jun ginan, gurekin iraupen eskiko lasterketa taldian aritzen ziran batzuk parte hartzen zaben Ansoko triatloia ikustera.

Ez dakit ordurako Oierrek eginda eukiko zaban Jacako triatloia, ze akordatzen naiz epoka haietan entrenatzen ibili zala, eta ez hori bakarrik, Jacako triatloia bukatu ere egin zabala!!!

Edozein kasutan, zalantzarik gabe, Ansoko hura izan zan nik estrainekoz triatloi txuri bat ikusi nabanekua. Ondo grabatuta daukat buruan!
...Kuatrolatasian laurok, Ansoko errepidian gora txirrindularixak animatzen leihatilletatik jausi biharrian... eta ondorengo anekdota ere badaukat buruan. Gazte ginan gazte, eta kotxiak gasolinakin funtzionatzen zabela ohartu ere egin gabe, triatloia bukatu ostian Gardeko errepidetik Erronkari ibaxaruntz ginduazela, gasolinarik gabe geratu ginan. ArakisRacing-ek, triatloia egin ostian, kopaturbuakin ekarri zigun bidoi bat gasolina, eta aurrera jarraitxu ahal izan genduan.
Harek bai epokak harek!
Garai haiek buruan, errekonozitu biharra daukat Oierrek sartu zidala lehenik iraupen eskirako zaletasuna, eta ondoren triatloi txuri bat egiteko erronka. Ordutik astebukaera honetara arte hor euki dot triatloi txurixa buruan bueltaka, eta azkenian astruak lerrokatu dira eta egiteko aukera izan dot. 

Esanda bezela, mendi eskixak astebukaera hau lagatzen zidan libre, beraz, ilusio guztiakin Aran eta biok apuntatu ginan triatloira. Sasoiz gaizki ez nintzan allatzen, mendi eskiko probetan nahiko emaitza onak lortzen ari naizelako azken aldixan, baina hemen hiru kirol ezberdin egin bihar dira eta bitan ez naiz oso ondo moldatzen, eta hirugarrenian ez naiz asko aritu, beraz, erronka neukan aurretik.

Lehenik korrika 8km tokatzen ziran Izabako kaletan barrena. Hurrengo bizikleta tokatzen zan, Izaban hartu eta Belagua gainian daguan El Ferial eski pistaraino igo bihar ginan, eta azkenik Iraupen eskiko pistan 3kmtako zirkuituari 3 itzuli eman behar genizkion.

De 2013 Martxoa



Azken orduan Ibonse eta Urbi ere animatu ziran, eta bai animatu ere, eskiatzeko proba bera, 10km iraupen eskixekin egitia erronka bait zan eurentzat! 
Hori dela eta, Juan Bronteren ostatuan lo egiteko aukera euki genduan elgoibarko almadieruakin


De 2013 Martxoa



Ibonek zioen eskiatzen Eskimal teknika erabili bihar omen zabala: Eski-Mal.
Joe, nik lasai egin nahi nabala, eta oin hortzak estutu biharra euki biharko naban hauen atzetik geratu nahi ez banaban!

Ibon korrika eta bizikletan ikaragarri ondo moldatzen da (eta zer esanik ez igeriketan total inmersion teknikarekin, kar kar kar) eta Urbi bizikletan oso gogor dabil, beraz, norberak bere estrategia nahiko finkatuta zeukan. 


Nik beldur harndiena bizikletari nion, udatik hona bi egunetan besterik ez bait naiz ibili, duela bi asteko astelehen eta asteartian. Azken aste hau ere arraroa izan da, ordutik Vallfoscara juteko deskantzatzen ibili nintzan, ondoren proba bertan behera geratu zan, eta hurrengo egunetan Erlon ibili nintzan hemengo elurra aprobetxatzen, eta ondorioz ez nintzan ondo afinatuta jun, korrikan astean behin ibiltzen naizen arren. Esan nahi dot bizikletan edo roleskietan ibili izan banintz konfidantza handiagoarekin joango nintzela triatloira, ze hauek apuntatu direnetik helburua jada ez zen bukatzea!

Halere, Aranek eta Ionek gomendio oso baliotsuak eman zizkidaten, karrera estrategia, aldaketak prestatu eta abar ondo egiteko.


Beraz, nere estrategia klarua zan, lehenengo bi kiroletan denbora asko ez nuan galdu behar, eskiko zatixan Ibon eta Urbi aurreratzeko.
Korrikako Irteera eman zanian Ibonen kerizpea bezela jarri nintzan markatzen. Ez zan mendi eskixan bezelako irteera izan, lehenengo metrotan posizio on bat hartzeko leiha estua egoten baita mendi eskixan, gero aurreratzia oso gaitza izaten da eta. Hemen, gainera, ez nauan aurreko postuetan leihatzeko, eta horrek ere lagunduko zaban egin naban irteera lasaixa egiten.
Lehen km inguruan ondo berotu eta eroso ikusten nintzanez, ibon utzi eta aurrera jutia erabaki naban, pixkat bildurtuta, ia noiz egingo naban plott.
Korrikako zatixa oso eroso egin naban, bizkor, esperota baino askoz bizkorrago, aurreko taldiak harrapatzen, baina era berian burua hotz mantentzen indarrak gordetzen bizikletarako.

De 2013 Martxoa

Gomendiuen artian esan zidaten bizikletan talde on bat hartzia klabia zala lautada osua bizkor pasatzeko.
Aldaketan fin ibili nintzala uste izan arren, areriuekiko denbora galdu naban, nik uste plantillak zapatilletatik aldatzen. Bizikletan atera orduko ez nuan inor ikusten, eta zerbait pikatzeko baliatu naban denbora. Aurreko bat harrapatu naban, eta atzetik ere batek harrapatu gintuan. Relebotan jutia hitzartu genduan hirurok. Puff, hori ritmua hartu genduana erreleboka. Txamantxoia jatetxian parian Aro eta beste bat harrapatu genitxuan, eta justo orduan batek pintxau zaban.
De 2013 Martxoa

Azken metruak azken arnasak hartzen pasatu ostian hasi zan Belaguara igoera malkartsua. Gora orduko bizpahiruk pasatu ninduten arren, Aro eta beste laguna atzian utzi nitxuan. Nahiko ondo eutsi nion hainbeste bildur ematen zidan zatixari.
Eskixak jantzi eta neretzako zati aproposenian hasi nintzan, baina... bizikletan utzitako iztarrak ez ziran itzultzen! Gainera, hor aurrian dabiltzanak eskiatzen ere primeran moldatzen dira, nere sorpresarako, eta atzetik ikusten nitxuan Aro eta beste fondista batzuk, hauek ere nere aldian primeran eskiatzen, izan ere, azken urtetan patinatzen gutxi ibilita, eta materixala ere zaharkitua daukat zeharo. Aitzakixak aitzaki, eskiatzen ahaztu zitzaidala zirudien, joe iztarrak!!!
Ahal zana in eta bukatu naban lasterketa, oso oso gustora, izan ere aitzakixak jarri arren elurra oso baldintza onetan zauan, bizkorra, gogorra, eta eguraldixa aitzakixarik gabekua tokatu zan. Bizikletako zatixan ere bi ertzak elurrez... ikaragarri politxa
helmugan hitzegiten, esan zabenez, historikua izan omen da aurtengua, txakur giroko triatloiak besterik ez zitxuen kontatzen!

Hemen Ibonseren Eskimal teknika
De 2013 Martxoa


Pentsa Ibon eta Urbirentzat zelako meritua, besteok patinatzen argizariztatutako eskiekin ziztu bizian gidoazen bitartean, hauek eskamadun eskiekin (eskiak motelagoak dira) eta halere, Ibonek domina bat atera zaban!!! Begetarianotan 3.!!!

Aran ere fin ibili zan, lesiotik urtetzen, eta nahi beste entrenatu gabe, gainera gripia pasatu berri, eta halere podiuma zapaltzeko aukera euki zaban, bigarren postua beretzat izan bait zan EAEko kopan.

De 2013 Martxoa


Hemen Elgoibarko drintina bi garaikurrekin

De 2013 Martxoa




Argazkiak Asier Murua Morenorenak, triatlon de invierno fachibuketik aterata.
Astebukaera honetan, baina, gertatu da beste anekdotarik. Hemen denboretan ikusi dezakezuten bezela,deskalifikatu egin ninduten tranpa egitearren. Hori esplikatzeko bi aukera daude: bata, elgoibarko lehena izateko tranpa egin behar izan nuela, eta bigarrena, atzetik geratu ziren elgoibartarrek epaileak erosi dituztela.

Nere ustez, azken hau izan da, eta epaileeri hauek baino euro bat gehiago ordainduko niela eskaini diet, beraz, espero dut laister sailkapena ondo egongo dela.
Ez, bromak aparte, iraupen eskiko probaren hiru itzulietatik batean ez nindutela ikusi diote (bizkorregi pasatzearren? kar kar kar), eta horregatik deskalifikatu naute.
Beraz, nere ametsa oraindik bete gabe dagoela dirudi, oraindik triatloi txuri bat bukatu gabe!

Halere, parte hartu nabala ikusi leike Ainhoak bidalitako lotura honetan  Mila esker!! igartzen da entxufia daukagula ETBn!!! Astebukaera honetako Urbik eginiko bideo batekin uzten zaituztet



eta Zu Kirolari saioan, beti bezela fin,  eman duten erreportaiarekin. 15 minututik aurrera ikusi leike triatloia






Iruzkinak

  1. Joe Arkaitz, zelako pinta ona ETBko bideuan, txusian bajatzen!!! Zorionak! Ez zara makala! Oin, ez naban pentsatzen kulparik eukiko ote nabanik zure beste bizio honetan... Nik rekuerdo oso politxa daukat Jacako triatloiaz. Belaunekin gaizki nenbilen sasoi hartan, eta korrika egiteak kalte handixa egiten zian, asike lehena eta azkena egin neban, baina gustora. Ondiok akordatzen nago Candanchun, militarretan, bizikletia laga eta eskixak jantzi, eta bolak igo jatazela eta lurrera jauzita ezin altzau egon nintzala denboralian... ja, ja. Gero eskiatzen disfrutau naban, bai horixe, 50 postu inguru aurreratu nituan, atara kontuak! Ja, ja. Sasoi hartan elurra urtian behin ikusitako asko animatzen ziran Eski-mal teknikarekin...

    Bueno artista, zorionak beste amets bat betetziagatik eta segi holan!

    ErantzunEzabatu
  2. Jope! ba nik ere daka ar berdina zuen kulpaz! Eta horregatik egin naban triatloia lehengo urtian eta horregatik daukat buruan oraindik triatloi zuri bat egitea. Ze ondo, gainera Izaban... ez da plan txarra.

    Gu somporten ibili gara, aspaldiko kontuak ere gogoratzen. Igual hurrengo urterako triatloiakin amesten bebai...

    Biba zuek, Arka, Oier eta atzian ibilitxa ere, arra elikatzen dostazuen danok!

    ErantzunEzabatu
  3. Maialen, hartu fetxa kontutan hurrengo urterako, merezi dau, benetan.
    Nik ere ahal badot jungo naiz

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina