Cravera Esteveronsetik
2016/08/23. Extra bonus Elgoibarren jaixak hasita, baina oporraldixa amaitutzat eman nahi ezta jeitsi nintzan Mont Valierretik. Gainera jai gutxi eta enpoiatzen, proiektua bukatzen jarri bihar nintzan, eta horrek oindiok pereza gehixo ematen zidan. Opor hauetan PassAran ibilbideko Cravera tontorra pendiente geratu jatan. Egualdixak ez zidan gehixo itxen laga Bentailloura bizikletaz ixo nintzan egun hartan, eta beste bailararen batetik saiatu ahal zala pentsatu nuan. Esteveronsetik egin leikela ikusi naban. Bueltako bidetik gertuago zauan gainera. Beraz, Araneko bailararuntz gerturatu nintzan, eta mugan bertan mendiruntz hartu nuan Azken kartutxua zan dudabaik, opari extra bat. Eguraldixa ere oso ona zauan aurrikusitxa. Bailara hau ere asko esplotatu gabe daola ikusi nuan. Baqueira-Bereteko masifikazioari pegauta, horrelako leku lasaiak aurkitzia luxu bat da! Esteveronseko bailara Txirios eta Laskuri entzun nien alboko bailaran, Toraneko bailaran egon zirala aurreko ne...