Mezuak

Guadalajarak independentzia lortu du!!!

Irudia
Astebukaera honetan, domekan, Astunen bikotekako lasterketa egotekua zan. Eguraldi txarran aurrikuspenakin, azkenian bertan behera geratu zan, eta eskerrak, ze oindiok ere ez nago lasterketak itxeko! Halere, aurten ere alpetako lasterketa bat, Mezzalama itxeko talde bat osatu dogu azkenian, eta jada hara begira metruak pilatzia komeni jakunez, ba berriz ere Astunera jun gera. Zapatu goizian eguraldi ona aurrikusitxa zauan eguerdi aldera arte. Ondoren bekoki hotz bat etorri bihar zan. Aurrikuspen horrekin abantau ginan goizian Astunetik. Zuzenian Pico Astun in genduan De 2011 Otsaila Ixa tontorrera iritsi ginan zuzenian De 2011 Otsaila eta hemendik Quartier du Rebec-era jeitsi ginan elur nahiko gogor, baina eskiatzeko erretz batekin. Fokak jarri eta Monjesera jun ginan, baina mendebaldetik bazatorren marroia, eta tontorra in aurretik ekialdera begira dauan lepotik beherako zatixa jeistia erabaki genduan, berriz ere Quartier du Rebec-eraino Inork bideua borroso ikusten badau, okulistana...

Candan-Astun

Irudia
Ixa bi aste geldik egon ostian, berriz ere bueltatzeko unia iritsi zan. Hankako sobrekarga pasatuta, ia nola nenguan tanteatzeko unia. Aspaldiko partez, gainera, bakarrik jun nintzan eskiatzera. Halere, espero naban bezela, ez naban bakarrik eskiatuko. Barixakuan, Candan aldera bidian, demaseko ilargi betia ikusten zan bide osuan. Bada ezpada Ekari deitxu nion, ia zeozer itxeko asmotan ziran, eta baietz, gabeko 11ak aldian Tobazo alderuntz urtetzekuak zirala! Horrela ba, Kandan Free-Ridekuekin urten nintzan barixaku gabian. Demaseko gaba, hotzik ez (0º inguru) haizerik ere ez, eta demaseko ilargixa! Tobazoren erdi aldian, gurekin zatorren baten aitxa eta lagunek pasatu gintuzten beheruntz. Hauek jada Tucatik bueltan. Ze inbidia eman zidan 60inguruko dozena bat lagun gabaz disfrutatzen ikustiak!!! Guk zeozer pikau eta aurrera segitxu genduan. De 2011 Otsaila Tobazotik Tortiellaseraino iritsi ordurako, lainotzen hasi zan, eta beheruntz jeitsi ginan. Donpas-en trago bat eta lotara! Zapatu...

Elgoibar-Lastur

Irudia
Astebukaera honetan Elgoibarren geratzia erabaki dot. Tartian, aste guztixa ixa errenka pasau dotela eta deskantzu pixkat ez dala gaizki etortzen, tartian aspaldi famida komiliarrik in gabe, eta igual garrantzitsuena zana, tartian, Lasturren talo eguna zala. Bai, ondo irakurri dozue, talo eguna lasturren, baina ez hori bakarrik, aitzakixa horrekin Jakoba Errekondo eta Asier Galdosen hitzaldia ere antolatu dabe bertan. Horrela ba, goizian goizo jaiki eta azkaraten gora ekin diot De 2011 Otsaila Madarixan Atxurira (Mendaroko Cervinora) dixen bidia hartu, eta Haran erreka gainetik, De 2011 Otsaila nun hurrengo astebukaeran aitzbeltzeko koban motxaila eguna ospatuko duten (mensaje subliminal hau sartukot, zuen baimenaz) Zapatuan, otsailak 19, MOTXAILA EGUNA. (Mendaron, ardixeri ilia moztera juten ziranak, moztailiak ziran, motxailak ero ijitxuak izenaz ezaguna, eta mendarotarreri izen hori geratu jakue) Eguerdirako Aitzbeltzeko kobazuluan egon bihar da. Gero bazkarixa gaztetxian, potaje j...

Luchon Haute Montagne

Irudia
Aurreko bi urtetan bezela, aurten ere Luchonera juteko plana in genduan, LHM Challenge lasterketara. Aurten, gainera, Euskal Herriko bakarkako txapelketa jokatzen zan bertan. Neguan lasterketaz lasterketa ibiltzen gera. Lasterketek dedikaziua eskatzen dabe, baina trukian arriskuak mugatu eta segurtasuna eskaintzen dabe, eta sarri oso ibilbide politxak itxen ditxugu. Horrek asko betetzen nau zalantzaripe. Halere, konturatu ordurako, negua pasatzen da mendiko plan askorik in gabe, eta ni, danan gainetik mendizalian naiz. Horregatik, domekako lasterketari garrantzia kendu nahixan, zapatuan Oo bailarara edo peyragudes inguruko beste mendi ingururen batetara juteko plana in genduan, eta domekan Bourg d'oueil ingurura jungo ginan indako plan horien arabera. Inguru horretan elur gutxiegi zaola irakurri genduan, eta Peyragudeseko pistetatik mendira urtetzia erabaki genduan zapatuan. Bourg d'oueil inguruan ez zauan batere elurrik, eta lasterketa ere Peyragudesera pasau zabenez, markatz...

Altitoy 2011

Irudia
Aurten ere iritsi da euskaldunontzat urteko mendi eskixaren zita garrantzitsuena. Bi egunetako proba, 550 parte hartzaile, eski pistetatik aparte, dana mendixan. Bi ibilbide egun bakoitzian: A ibilbidian (ibilbide gogorrenian) zapatuan 2300m inguru, 5 igoera, 2 kranponeo, korridore luze luze baten ondoren De 2011 Urtarrila De 2011 Urtarrila arista eder eta alpino bat De 2011 Urtarrila bi ibilbideetan elur hautsetan jeitsiera polit eta seguruak, bailara lasai eta ederrak ikusteko aukera, De 2011 Urtarrila aintzirak eta abar makina bat kilometrotan zihar. De 2011 Urtarrila Domekan belainoagatik 1300mtara murriztu behar izan zaben ibilbidia, elur hautsetan markatutako igoera lerroak, tropelean elur hautsetan jeitsierak, 3 igoera eta beste hainbeste jeitsiera ondo markatuak bolondresen lan eskergari esker. Eguraldi onakin hasi bagenduan ere, hobeto portatzia bazaukan lorentzok! Halere, antolakuntzaren lanak harritxu nau. Astian zihar urduri jarraitxu genduan eboluziua, bai eguraldixan ebo...

Munduko txapelketan berriz ere

Irudia
Zapatuko kronoko argazki bat kontzentrazio aurpeixakin Jun dan astebukaeran Derby 3000 jokatu da Gavarnien. Duela hiruzpa lau bat urtetatik EMF eta Derby3000 artean erlazio txarra dago. Halere, neri lasterketa hau gustatzen jata, eta aurten ere, oin dala bi urte bezela, nik bezela pentsatzen daben beste batzukin parte hartzeko izena eman genduan. Lasterketa politxa izaten da, oso alpinua, eta aurten gainera munduko koparako puntuagarrixa zan. Horrelaxe jun ginan Morkaiko mendi elkartian izenian 4 lagun, eta nere lankide Javikin bost, oñatiarrak beste bost bat eta zarauztarren bat eta billabonakoren bat ere bai tartian. Betiko peña!!! Zapatuan kronuan kontra proba ikusgarri bat izan zan. 50bat metroko desnibela zaukan aldapa batian jarri gintxuzten sprint-a botatzen. Fokeatzen zati bat, ondoren eskixak motxilara eta oinez azken metruak. Gero eskixak jarri, fokak kendu eta behera Slalom estiloko jeitsiera batian. Danera 4minutu inguru tardau nitxuan erlojuan kontra (lehenek erdixa ixa!!...

Poztasunera saltoa

Irudia
Aurreko asteko baldintzak ikusita ez naban pentsatuko astebukaera hau hain ona izango zanik. Aurrekarixak gainera ez ziran oso optimistak: Cauteretsen karrera bat zakagun eta bertan behera laga zabela jakin genduan barixaku arratsaldian. Beraz, azkenengo orduan plan aldaketa in eta Portaletera jutia erabaki genduan. Zapatu goizian Ixaka Azkoitxin batu eta mano a mano abantau ginan Portaletera. Bidian pirinioak zuri zuri ikusten ziran eta harritxuta geratu ginan. Bada ezpada Formigaleko pistetako goren daguan parkinian laga genduan furgona, pisten elur fabrikaua aprobetxauaz ixotzeko asmotan. Egixa esan elurrik ez zan falta altura horretan. Ixa 1900mtan dago portaleteko gaina eta aurreko astean 1800mra arte eurixa in arren hortik gora elur asko dago. De 2011 Urtarrila Horrela ba, Espelunciecha alderuntz in genduan lehenengo igoera. Pisten ondoko tontorra in ondoren Astun alderuntz juten hasi ginan. De 2011 Urtarrila Poliki poliki Canal Roya bailarako tontor guztixak itxen jun ginan Cana...