Eta oin ze?

Negua bukatuta, eskixak zintzilikauta, argizarixa eman eta gordeta daoz garajian.
Batek baino gehixok galdetu dia, eta oin zer piru?
Ba argi dago udan hemen eskiatzia gaitza dagola. Beste zeozer asmau biharko dogu.
Trabesiako eskixak probau nitxunetik, udan adibidez piriniotara ibilaldi bat itxera jutiak ez nau hainbeste erakartzen. Izan ere, neguan eta udan edozein mendi ixotziak gozamen eta denbora bera ematen dian arren, jeistian demaseko aldia dago, denbora gutxixan eta asko disfrutatzen bajatzen dogulako neguan.
Gainera, neguan hainbeste km atzera eta aurrera in ostian deskantzu bat ere bihar izaten dot. Halere, azarora arte alpinismua itxia ez dot deskartatzen; alpinismoko bide erretzek tiratzen didate orain, txindokiko kresta, midi, balaitous, urriellu mitikuenak aipatziarren; sokak erabiliz emozio pixkat dauken mendixak.
Uda partian itsasua ere asko gustatzen jata. aurten inoiz baino alperrago nabil, onuzkero urpera edo surf itxera dexente junda nauan aurreko urtetan. Ia aste honetan bertan hasera ematen dioten.
Eta itsasuan ezpada, badaoz beste gauza batzuk. Beti gustau izan jataz oreka mantendu bihar dian kirolak, mendixakin ero naturakin zerikusixa daukenak, eta gainera astokillo sena ataratzen didatenak. mendikleta ere horietako bat da. Aurten bizpairu aldiz besterik enaiz bizikletan urten, momentuz. Hemendik aurrera hasi biharko gera lan horretan ere.
Halere, oindiok mendixakin, dorsalekin eta sasoi puntuakin ez ditxut harremanak guztiz eten.
Aurreko asteko domekan Eibarren izan ginan. Eduk eta lagunek antolatzen zaben galdaramiñora igoera itxera jun nintzan.
Aspalditxik naukan mendiko laisterketaren bat itxeko gogua, eta proba hau aproposa zala iruditxu jatan. Eduk esan zianez, lagunartian izaten da proba, gainera motza eta politxa beintxandu jatan, nahiz eta beti bezela pixkat sufritxu genduan.
Hauek laisterketan nundik norakuak
Eibarko Urki auzotik urtetzen zan (161m) galdaramiñoko tontorreraino (654) eta Umbeko bidetik buelta Urkira.
Ixa 8kmtako ibilbidia, igoera ez oso regularra, zati pikoekin, baina pistatik ere zati askorekin eta jeitisera ere berdin. Lehenengo laisterketa izateko oso politxa!!!
De Galdaramiño



hemen edun blogian kontakizuna eta argazki batzuk.
http://mendilasterketa.blogspot.com/2010/06/joseba-altuna-eta-pilar-arriola.html
Mila esker Edu!!!

Iruzkinak