Aspaldiko plana

Azkenengo urtetan ixa udaberriero itxen saiatzen geran plan baten momentua allau zan berriz ere. Behin elurrak asentautakuan, mendixan gabez ibiltzia gustatzen jaku, eta aspaldiko urtetan Aneto ilargi betian itxeko intentzioz gabiz.
Plana borobiltze aldera, zapatuan Aneto tontorran hegoaldeko bailarari izena ematen dion Ballibierna tontorra itxen saiatzia zan helburu, kuriositatez, Aneto izeneko herritxik itxen saiatzen gera, preziski piriniotako mendi altuenari izena ematen dion herritxik barrena (Aran eta Boi bailaren ingurutik, ez benasquetik!). Hemendik mendiko pista bat jarraituz Llauseteko estanyra igotzen gera, ixa 2200mrarte daguan errepide txar batetik. Estany-a pasatu eta culebres eta ballibiernako tontorrak batzen ditxuan kresta pasatzen dogu.
Ondoren jeitsi eta denborarik galdu barik furgonan mendikate guztiari buelta ematen diogu Benasqueraino, eta hemendik besurtara igotzen gera, xiexta bota eta gaberdixan Aneto tontor alderuntz abantatzeko ilusioz.
Aurten ere haserako plana hori izan arren, azken unian planez aldatzia erabaki genduan, eta Elgoibartik urten eta Benasquetik Besurtaraino zuzenian jun ginan furgonan, eta horrela hurrengo egunian pare bat orduko errepidia ekidingo genduan, nahiz eta barixakuan paliza handixagua hartu.
Beraz, barixaku gabian besurtara gabeko 12ak aldian allau ginan. Beriala konturatu ginan zer dan Aneto eta honek ekartzen dabana. Besurtako parkinetik behera furgonetaz lepo zauan, besurta azpiko lautadaraino bajau bihar izan ginan aparkatzeko leku baten bila. Hau da Aneto ilargi betian itxeko arrazoietako bat, bertako prozesiuan ez parte hartzia.

De 20100529 Alba


Ilargixa barixaku gabian laino eta mendi artetik urtetzen
Azken fetxa hauek politxak dira, baina gogorrak ere bai. Kotxez hurrunago jun bihar da, eta gainera goizian goizo abantau bihar elurra ondo eta seguru topatzeko.
Horrela ba, bixamunian 4bat ordu lo inda abantau ginan goruntz. Indarrak gorde nahi eta ez genduan buelta handiegixa planeau, Albako dukesaren tontorra in genduan, han daguan kanaletik jeitsi ondoren di-da batian elur onaz, gogorraz eta zm1eko hautsaz in genitxuan bira gehixenak, renclusa inguruan arrandegiko elurrakin topo in arte.
Hemendik azken elur ttanttaraino aprobetxau ostian eskixak bizkarrian hartu eta gehixenez ordulaurden batian furgonan gaozen berriz ere, eta hori maiatzan azken astebukaeran!!!.
Planeri segitzen, di-da erdi prest zakagun jatekua jan, erropa guztixa eguzkitan sikatzen laga eta lotara!
Eguraldi aurrikuspena ezin hobia zan. Barixaku gabian oskarbitzen hasi eta zapatuan laino bat bera ere etzan espero, eta ginda jartzeko, ilargi ixa betian argitxasuna espero genduan.
Arratsaldeko 6ak aldian, baina, prebisio guztixen kontra aldaketa sartu eta hozten hasi zan. Siestatik di-da jaiki, erropa guztixak batu, furgonak hartu eta besurta goraino igo ginan, oindiok ere prebisiuak beteko ziran esperantzan.
Afari pasaria in eta berriz ere lotara.
Gabeko 12etan iratzargailuak jo zabanian, ilargixa ikusi biharrian, euritxan esnatu ginan!!! hura bajoia!!! horrela ez zaola ezer itxerik, eta ordu2xak arte atzeratu genduan alarmia. Goizeko ordu2tan panorama etzan askoz hobia. Behian giro hezia zauan, baina goi partian lainotuta, euritxan ariko balu bezela ageri zan. KAKA ZAHARRA!!! jaiki, exerita desesperauta berbetan egon ostian kriston penaz berriz ere lotara sartu eta goizera arte lo in genduan.
Hemen domekako irudi batzuk:
Portillon mendikatia

De 20100529 Alba

Paderna
De 20100529 Alba

Parkina
De 20100529 Alba


Domekak ez zaban ezer berezirik ekarri. Lo pila bat in ostian, goizeko zortziretan gosaldu eta etxera!!!
Horrelako astebukaerak dia gogorrenak, 10ordu kotxez ibili 5bat ordutara allatzen etzan mendibuelta bat itxeko, jakinez gero barixakuan aprobetxauko genduan aneto ilargi betian itxeko, baina meteua hain zan klarua...
Bueno, behintzat hurrengo urterako ilusiua mantendukou, plana inda geratu bait da, beste urtebetez.
Mendixa horrelakua da, batzutan oso plan gaitzak erretz itxen ditxuzu, ixa konturaube, beste mendizale batzun harridurarako. Bestetan berriz, dana alde eukiko dozula ematen daban arren, urtiak ematen ditxuzu plan baten atzetik. Hori da mendixan xarmetako bat zalantzarik gabe.
Zapatuko galbanakin, argazki makina furgonetan ahaztuta jun nintzan mendira. Ia lagunek pasatzen dizkidaten argazki batzuk, egun politxa urten zan eta.

Iruzkinak