7 gurutze

Aspalditik buruan naukan zazpi gurutze in bihar nabala. Bi urtian behin itxen dan martxa bat da, 3H (hiru Handixen urte berian).
Aurten 3Hra apuntatuta nenguan, baina gero konturatu nintzan kasualidadez ezkontza bat naukala egun berian. Halere, entrenamentu bezela barik, disfrutatze aldera jun ginan martxa hau itxera.
Aurreko asteko Galdaramiñoko proban jeisterakuan badirudi belaunak gehixegi fortzau nitxula, ohitxura faltagatik ero, eta astian zihar Uli ta Leokin korrikaldi bat itxerakuan herrenka bukatu naban!
Hori zala eta, bildur pixkatekin jun nintzan martxa itxera, ze ibilbidia nahiko luzia zan






Hauxe da ibilbidia: Azkoitxixan hasi eta lehenengo gurutzia Erlokua izaten da. Ondoren Aittola kurutz eta salda berua erateko aukera. Karreteratik azkarateraino bajau ondoren Zargoate eta hemendik Hirukurutzetan topo itxen dogu 4.gurutziakin eta lehenengo pika pika hemen itxen da, tontorrian bertan (mesedez, ez dago orotariko ranroberra tontorreraino igo biharrik!!). Hemendik Gorlatik igaro ostian elkarte batian parada y fonda, txorixo egosixa eta haragi egosixa jaten da mahaixetan jarritxa. detalle bikaina! eta hemendik txorixua bueltaka dagola Irimon 5. kurutzia itxen da. Zumarraga pedrin zeharkatuz Izazpira igotzen da 6.kurutziakin topo itxeko, eta hemendik Oletako kurutzera gainez gain, eta azken kilometro luze luze eta aspergarrixak zementoz eta asfaltoz martittetik azkoitxirainoko jeitsiera eternua.

Distantzixan 55km eta desnibelian 2700m positibo ixa, alboko grafikuan ikusi leiken bezela.





Hasi lasai in ginan, erdi lo ero, ze urteera goizeko 4etan zan, baina erlora ordurako hasi ginan ritmua hartzen. hemendik aurrera fin fin jun ginan Zumarragaraino. Irimotik Zumarragara bajatzen, azkenengo metrotan belaunak berriz ere abixua eman zidan. Aldapan behera igartzen nabanez, Izazpira nahiko ondo igo nintzan, baina hemendik behera hasi zan kalbarixua!!!
eskerrak horrelakuetan drogak ere eskura egoten diran, eta ibuprofenua hartu eta di-da batian pasau jatan mina, eta horrela, lasai lasai bukatu genduan proba.
Azkenian ixa hamar orduan in genduan buelta osua.

Iruzkinak