Mezuak

Hozeko diedroa

Irudia
Uli eta Albertokin egindako astebukaera honekin bukatzeko, Portaletetik bertatik Portaleteko orratza egitia proposatu zigun Albertok. Aurreko bi egunetan lo gutxi eginda geundenez, lasai hartu genduan, tontorra bizkor egin eta lehen bait lehen bueltatzia zan asmua. Tontor txikixa izan arren, oso estetikua Jaiki ginanerako jendia martxan zauan. Normalian ez da jende askorik ibiltzen tontor honetan, baina badirudi egun tonto batetarako aukera ona dala, ze gu martxan jarri eta oinarrira allau ginanerako bi kordada zauden aurretik eta beste bat zetorren atzetik. Bizkor bueltatu nahi genduanez, Albertok Hoz de Jacako Julian Vicente bidia egitia proposatu zigun (Hozeko Diedroa bezela ere ezaguna), eta halaxe bajau ginan behera Hoz de Jacan laga autoka, eta neri batere gustatzen ez jatana egitia beste aukerarik ez zauan, Rapelatzen hastia. Bueno, gutxienez jausiz gero 2.ero3.botian uretara jausiko ginala pentsatu genduan, kar kar kar Rapelatzen hasten dan bide hauetan, goit...

Midiko 4 tontorretatik 3

Irudia
Barixakuan lotara Portaletera gerturatu ginan. Han juntatu ginan Alberton lagun EMFko gazte alpinistekin. Euren kasa etorri ziran, ze badirudi federaziuan ez dagoela aurrekonturik eurentzat. Lotsagarrixa!! Hauek ere Midi aldera jutekuak ziran bixamunian, baina gure aldian bide gogor eta konprometituak egiteko asmotan. Gu Midiko 4 tontorren trabesia tik 3 egiteko asmotan urtengo ginan. Luze jungo zala, eta bada ezpada bekokigailuak ere hartu genitxuan. Autokia portaleten laga eta Ihintzak jeitsi gintuan kotxez. Prisengatik argazki kamaria ahaztu naban, eta gaurkuan konturatuko zerate neriak baino argazki hobiak dirala, Ulinak dira eta! La Fourcheko kanalian gora egin genduan (Petit eta Grand pic artian). Udan sekulako pedriza guarrua egoten da eta noizipeñetan harri blokiak ere erortzen dira, beraz, kontuz ibili bihar Entzunda edukiko dozue Midi sumendi bat zala. Ez dakit kraterra edo zer, baina zirko moduko bat egiten dau, eta gurekin, allau ziran pailasuak, kar kar kar. Bide h...

Foratata: Eguterako Valle de Tena bidea

Irudia
AitatxoUlikin topo egin nuan egun batian komentatu zidan AlbertoEskalatzailerekin astebukaera gidatu bat egiteko geratu zala: Eskalada eta ikastaroa, biak batuz, astebukaera bat piriniotan pasatzeko. Oso interesgarrixa iruditu jatan. Oin dala urte dexente egin nuan EMFko ikastaro bat, eskalada abentura eremuan. Segurtasuna nere prioridadietako bat da, eta F5: eguneraketa bat egiteko primeran etorriko jatala iruditu jatan. Gainera ikusita Albertok daukan kurrikuluma eta titulazioa, seguru nenguan asko ikasiko nabala. Aspaldi nauan Albertokin mendira urten gabe, ona danetik gutaz ahaztu danez, ba ezin horrelako aukera bati muzin egin, kar kar kar. Egixa esan oso tipo apala eta jatorra da, eta adarra jo eta parre batzuk itxeko beti dago puntuan! Azkenian jarri zaben fetxia, Ekainan 26tik 28ra. Azken hilabetetan lanian ordu asko sartuta, barixakua jai hartu eta jun ginan Formigalera! Albertok bide hau proposatu zigun: Foratatako Eguterako Valle de Tena bidea. Ulin katxarruan jun g...

Elgoibar-Amurrio 1.etapa. Udalaitz Elgoibartik

Irudia
Gabonetan Unaik eta bixok Gorobelera egin genduan mendi ibilaldi hartan komentatu genduan politxa izango litzakela Elgoibar-Amurrio oinez egiten saiatzia. Udako oporren aurretik egitia jarri genduan helburu. 80-90km inguru izango dira mendiz. Haseran bi egun jarraixan eta bidian lo egiten pentsatu arren, bi egun ezberdinetan egitia pentsatu genduan ondoren, bi egun segido hartzia ez baita erretza. Azkenian, asko kostata eta datan aldaketa asko egin ostian, Ekainan 21a jarri genduan. Kasualidadez, Gure Esku Dagok ere fetxa bera aukeratu zaban hiriburuetako ekitaldixa itxeko. Zalantzan egon ginan fetxaz aldatu edo ez, baina bestela Iraileraino atzeratu bihar genduanez, aurrera egitia erabaki genduan, GEDeko ekitaldira jun ezinda eta lehengusuen artian baja batzuk egongo zirala jakin arren, penaz. Igual erretzaua izango zan GEDeko fetxa aldatzia, kar kar kar Beno, plana eginda, ibilbidia aukeratzia zan hurrengo lana. Aitzakia hori hartuta, mendikletakin ibili nintzan bidiak bilatzek...