Altitoy 2016

Aurtenguan ere iritsi da seguruenik seriotasun handixenakin hartzen doten urteko zita, edo kiroltasunari dagokionez exigentzia handiena eskatzen didana bai behinik behin.
Bi egunetan 5.000m positiboko desnibela gainditzia izaten da helburua A ibilbidian. Beraz, bataz besteko, egunian 2.500m+ egin bihar izaten ditxugu. Erreferentzia bat edukitzeko, piriniotako lasterketa luzienek 1700m inguru eukitzen ditxue eta Altitoyen B ibilbidiak dauka hori bi egunetan segidan. Aurten elur eskasiagatik egin doten lasterketa luzienak, Luchonekuak, 1550m positibo euki zitxuan.
Neguan eta goi mendixetan, normala da ibilbidiak aldatzia. Ez dakit sekula bete dan aurrikusitako ibilbidia %100ian. Horixe dauka gure kirol honek, ez da kiroldegi batian itxen, mendixan eta neguan baizik, eta gure segurtasuna bermatzeko ibilbidian aldaketak egin bihar izaten dira, Causiateko sarreran komentatu nuan bezela. Aber kontzientzia hartzen dogun gure segurtasunagatik dirala aldaketok!

Eta hori esanda, 2016ko Altitoyakin hasiko naiz. Grande Course barruan lasterketa ofiziala zan aurten, eta munduko distantzia luzeko koparako puntuagarrixa. Munduan lehiatzen dabizen onenak zetozen, Nahia Quincoces barne!!! Eztakizue zelako ilusiua itxen duan Andoniren ikastaro haietan ezagututako jendia maila horretan lehiatzen ikustian!!!
Baina eguna gerturatzen jun ahala, elurtia zetorrela ere anuntziatzen jun ziran. Barixakuan hasita, 24 ordutan metro erditik gora bota bihar omen zitxuan. Ona edo txarra da hori?
Ez da lehenengo aldixa tenporala Altitoyakin batera etorri dana, eta horri eskerrak, Luzeko plazatik edo Baregeseko basuetatik eskiatzen ibili izan gera. Beraz, parte hartzailientzat hain txarra ere ez zan notizia. Antolatzailientzat zoramena seguruenik, zenbat, noiz eta ze altueratara botako zuan? Edo garrantzitsuena, elurjausi arriskua nola egongo ote zan!

Egualdixan guruak azken orduan esan zuan haiziak hego ukitua hartuko zuala, eta fohn efektuagatik, epelago eta prezipitazio gutxiago egingo zuala Luzen. Baina zapatuan elurra eta haizia espero ziran edozein kasutan.

Ez dakit Altitoykuek nere Causiateko kronika irakurri zaben, ze Karolon Vall Foscako ideia hartu zaben. Egualdixagatik 4.kapa bat eramatera behartzen zaben, justu erreklamatzen nentorrena!!! Propaganda egitia gustatzen ez jatan arren, kasualidadez aurten Altitoyren patrozinatzaile Ternuaren txaketa bat jaso genduan, honetarako primeran egokitzen zana, ez da lumazko txaketatxo bat, baina sira baino epelagua eta oso konpaktua gordetzeko. Jada ez dago aitzakiarik gorako 4.kapa ez eramateko!!

Barixakuan dorsalak batu eta euritan sartu ginan lotara. Zapatu goizian 6:00etan zan autobusa, 5etan jaiki bihar. ufff ze pereza! Eta gainera, ez zuan esperotako elurtia bota. Euritan jaiki ginan Luzen!!!
Goixan elurra zan behintzat irteera orduan
Imma Dordaren argazkixa, irteera momentuan


Baregeseko pistetatik jarri zaben ibilbidia, eta eguraldi exkaxa eta haizia egon arren, 2000mko desnibeleko ibilbidia asmatu zaben, lehenengo bi igoera pistetatik, baina azken hirurak mendixan. Antolakuntzako hauek bai meritua!!!

Edurne Martinen argazkixa. Bukatu ondoren aldageletan
Edurne Martinen argazkixa. Luismi eta Enrike bukatu berritan. RUTORera elkarrekin guaz!!
Domekarako berriz, eguraldi hobia zauan aurrikusitxa. Grande Courseko lasterketa izanda, eta bi egunetan 5000mko aurrikuspena beteko zala pentsatzen, domekarako 3000mtako etapa bat egingo ete zan pentsatzen nuan. Halere, eski pistekin arazoren bat egon zan, eta lasterkarixon (eta lanian dauden bolondresen) segurtasuna bermatzeko, pistetatik kanpora zeuden zapatuko azken hiru igoerak bakarrik egin ziran, 1350m inguruko desnibel positibuakin. Azkenian 3300m bi egunetan, 5000mtatik urruti.


Pena handixa danik ez dot ukatzen. Baina ulertzen dot lehenengo segurtasuna bermatu bihar dala. Baldintzak ere ez ziran aproposenak izan, pentsatzen dot metro erdi bota izan balu, Baregesetik edo Luzetik ere markatu ahal izango zabela ibilbide dotore eta seguru bat, baina aurtenguan meteua ere ez zan lagun izan, eta beste ibilbideren bat markatzen hasteko elurrik ez zaola ulertu nuan, beraz, gu bakarrik ez, eskixak ere izurratu gabe bueltatu ginan, ze aurtengo denboraldixan marka pilia egiten ari naiz eskixeri!!

Imma Dordaren argazkixa, Domekan lehenak, lehenengo minutuetan, dagoeneko distantzia atarata tropelari


Imma Dordaren argazkixa, Karlos zuzendarixa lasterkarixak animatzen. Aupa hi!!

Imma Dordaren argazkixa, Iñaki, Iñigoli eta Txirios

Eta urtero bezela, Anartzek fin-fin egindako bideua






Unai Ugartemendiak idatzitako Berriako artikulua Hemen irakurri leike

Eta Altitoyko bideua


Bueno, eta guriari dagokionez, zer??? Ba gu, Karolok esaten zigun bezela, Haciendo Grande el Mito!!! kar kar kar
Barixakuan biharretik urten eta zuzenian jun ginan Luzera. Dorsalak batu, eskixak konpondu berri batu (Eskerrik asko Mintxook!!) eta Forumetik (dorsalak, material saloia eta abar daon lekua) lehen bait lehen urten ginan. Bestela lagunak ikusten, danekin berbetan hasten zera, eta hurrengo egunian goizo jaiki bihar da! Afaldu eta lehen bait lehen ohera. Baina ordurako ixa gabeko 12ak.

Irteera 7:15etan zan, autobusa goizeko 6tan, beraz, 5etan iratzargailuak jotzian bost bat ordu bakarrik lo eginda! ufff
Furgonen parkina autobusa hartzen zan lekuan bertan egon arren, kola harrapatu genduan, eta halako batian autobusian sartu eta ixo ginan. Tournaboupeko parkina baino metro batzuk gorago utzi gintuan autobusak eta oinez ixo bihar zan irteeraraino. Kumunetik pasatzeko geunden, eta ordu horretan pisterren eraikina bakarrik zauan zabalik eta haraino jeitsi ginan. Javi eta bixok hara jun ginan, eta gure atzetik Axelle eta Laetitia. Pister bati kumuna erabiltzen uzteko eskatu, eta utzi zigun. Primeran!! Ondoren, Laeti eta Axelle agurtu, lasai jantzi, fokak jarri, eta konturatu ordurako 7ak ziran, eta gu oindiok kumunian!!!!
Irteeraruntz igotzen hasi ginan, baina espero genduana baino askoz gorago zauan, dana ilun eta ez zauan inor inguruan. Karreteratik korrika ixotzen hasi, eta ez argi, ez altabozen zarata, lekutan zauan irteera, espero genduana baino askoz urrutixo!!!
7:10 oinez goruntz jendia harrapatzen hasi ginan, baina ez zakigun seguru A edo B ibilbidekuak ziran. 7:15etan iritsi ginan irteerara. Ufff, eskerrak 7:30etara atzeratu zaben! Arropa konsignan laga, EBA kontrola pasatu eta sartu ginan irteera eremura, denboraz justu eta oso atzian!

Irteera emanda, haseran pisten zabalera aprobetxatzen postu batzuk aurreratu genitxuan, eta gure lekuan jarri ginan, inguruan Balen eta Otxoa, eta Lander eta Tobar. Hortik aurrera inguru horretan ibili ginan bi egunetan seirok!
Jeitsierak arraro zeuden, azpixan elur gogorra, eta gainian hautsa, baina aurrekuek lagatako bainerekin eta bisibilidade gutxikin, eroriko dexente eukitzen hasi ginan, eta argi zauan jeitsierak lasai hartzeko eguna izango zala.
Hirugarren igoeran antzera segitzen genduan, Lander eta Tobar aurretik, eta Otxoa eta Balenekin burrukan, batzutan eurak aurretik, bestetan gu, baina ni indarra galtzen...
Bukatu ondoren Aitorrek esaten zidan Baleni esan ziola "Piru jodiduta dixe, eta ia harrapatzen ditxugun". Eta halako batian buru altsatu eta Javi tiraka ikusi zabenian... gustauko jatan euren aurpegixa ikustia, kar kar kar.
Kanikrossa egiteko momentua iritsi zan, Javik goma bota zidan eta Otxoa eta Baleni distantzia atera genien.

Azken igoerara iritsi ginan, elur hautsa, ibilbidian hiru laurdenak eginda, eta nik foka pare bakarrakin segitzen nuan, nahiz eta bigarren foka paria monuan gordeta euki. Baldintza horiek oso txarrak dira fokentzat, baina ez nitxuan aldatu. Azken igoera honetan albozka hasten zan, jende asko ikusten hasi ginan fokekin arazuekin, tartian Lander eta Joseba ere problemekin. Gu gerturatzen, baina konturatu nintzan neri ere foka bat askatzen hasi jatala.
Elur hautsa, albozkako bidia, jeitsieratxua fokekin... eta azkenian askatu jatan foka. Aldatu nuan, baina jarri berri nuan foka santu-santu ere ez neukan, pegamentua izurratzen zeukalako. Eta handik pixkatera berriz ere eski bereko foka kanpora!! Aldatu eta berriz ere aurrera, baina hirugarren aldiz ere urten jatan foka!!!
Momentu horretan Aitorrek eta Balenek harrapatu gintuzten. Aitor aurretik zetorren. Gelditu eta galdetu zidan ea aldatzeko fokarik baneukan. Ikaragarria da hori, lehiatzen zoazenetako bat gelditu eta foka eskaintzea. Baneukala esan eta eskertu nion. Ondoren Balen ere geratu zen, eta galdera bera egin zidan. Benetan horixe da kirol honen balioa, lagunek laguntza eskaintzea!!!
Baina halere, ez genien barkatu. Foka ondo jarri, goma galguari bota, eta aurreratu genitxuan azken igoeran!
Jakitun ginan hauek ze onak diran jeisten, eta jeitsieran berriz ere harrapatu gintuzten, eta helmugara laurok batera sartu ginan. Oso helmugaratze politxa!!!


Arratsaldian Forumian foka berrixak erosi genitxuan, nahikua aguantatu zaben aurreko fokek!

Hurrengo eguneko etapa 1300m ingurukua, sprinta izan bihar zan guretzat! Topera urten eta aber zeinek aguantatzen zuan. Oinguan orduerdi beranduo autobusa, eta bezperako ikasgaixakin, autobusian txintxo txintxo sartu ginan, ordurako. Tournaboupera ixo, kumunetik pasatu eta pixkat berotzeko astixak eman zigun. Foka zaharrekin berotu ohi dogu eta irteerarako berrixak jarri, ez bustitzeko, ze bestela zuekuak egiten dira elur berrixakin.
Urtetzeko 10 minutu faltan, irteerara jeitsi, txaketa konsignan lagatzera jun, eta eskixetara bueltatzian, Javi konturatzen da antiejuetan kristal bat falta jakola. Txaketan eukiko zabala pentsatu zuan, eta nik bere txaketia jada konsignan lagata. Antiejoripe ibiltzeko desagradablia zauan, eta txaketian bila jun zan, baina konsignan poltsa ezin aurkitxu... Aurkitxu zuanian poltsikuetan begiratu, baina kristala falta. Kristala galdu zuala pentsatzen, antiejuak txaketan laga, poltsa berriz ere konsignan, eta eskixak zaozen lekura bueltatu zan. Lurrera beitxu, eta kristala lurrian. Kaka!
Berriz ere konsignara bueltatu, halako batian poltsa aurkitxu, txaketa atara, antiejuak atara, txaketa poltsan sartu, konsignan laga eta bueltatu zan eskixetara. Altabozetik bost minutu baino gutxio falta ziala irteera emateko esan zaben, nerbixuak dagoeneko...
Berotzen ibilitxako fokak eskixetatik kendu eta foka berrixak jartzera jun, baina oindiok fabrikako plastikua zauken fokek, eta ondo pegauta gainera. Kendu ezinian han ibili ginan bixok
Bitxartian Javin lagun esatarixa, Depa, guri begira parre batian! Triciclek ez omen zuan esketx parregarrixagorik sekula egin!!! Haciendo Grande el Mito!!
Halako batian fokak jarri, eta EBA kontrola pasatzera jun ginan, irteera emateko pare bat minutu faltako ziran. Javikin horrelako gauzak pasatzen dira, baina ondoren Grande Courseko pasillotik aurrera pasatzeko aukera eman ziguten, eta gutxienez gaurkuan nahiko aurrian urtetzeko aukera euki genduan, bestela berriz ere atze atzian urten biharko ginan gaurkuan ere!!!

Eta konturatu ordurako eman zaben irteeria, a ze berotua!
Otxoa eta Balen aurretik jarri ziran, eta Tobar eta Landerrekin batera jarri ginan gu. Irteeratik minutu gutxitara, Aitorrek fokan goma hautsi zuan, eta baztarrian geratu bihar izan zan beste foka bat jartzera. Hortik aurrera ez ziran gu berriz ere harrapatzera iritsi, gertu gertu egon arren.
Lehenengo igoera bukatzerako, ni ritmotik urtenda, Lander eta Josebak ere tartia atara ziguten, eta guk ere ez genitxuan harrapatzerik euki azkenengo igoera arte. Kani Krossa egin genduan berriz ere, eta horri eskerrak, azken igoeran bukaerarako ixixa Joseba harrapatu genduan, baina ordurako fokak kendu eta bajatzia tokatzen zan.
Azkenian, Josebak eta Landerrek gaurkuan ere 1:20segundu kendu zizkiguten helmugan.

Oso politxa izan da lagunekin lehiatzen ibiltzia!!!




Edurne Martinen argazkixak
Domekan helmuga pasau berri
Material kontrolera bidian
Lagun artian ibiltzia politxa izan da, gure artian maila politxa daukagu. Euskal herrikuen artian hirugarren postua lortu genduan Javi eta bixok. Halere, eta egixari zor, zulo bat dagoela pentsatzen dot. Lariz eta Igor aurretik daoz, egon biharko lirateken lekuan. Mikelna ere maila horretan dago, begetarianua izan arren Atzetik Juniorrak gogor datoz. Baina tartian, eta Lariz eta Igorren atzetik ginduazen hiru bikotiok Begetariano edo Begetariano izateko mugan gaoz gu eta atzetik zetozen Enrike, Luismi, CSAko Joseba, Juan eta abar. Esperientzia handixa euki arren, ez dogu lehen beste eskiatzen, ez dogu lehengo motibaziuakin entrenatzen. Tobarrentzat eskiatzen 3.eguna ei zan. Bizitza pertsonalak lehen baino denbora gehixo jaten digu; Javi eta bixok gera talde honetan umerik ez daukagun bakarrak.
Beraz, nere galdera da, nun dao Seniorren burruka?
Gu hasi ginanian Otxoa, Lander, Uyarra, Leta anaixak, Josebatarrak, Joxu eta Arkaitz, Manolo, Karolo, Txetxu eta akordatzen ez naizen batzuk zauden eta kriston pikia zauan euren artian. Oin gauden taldian, danok beterano edo laister beterano gera.

Nik nere ondorixo bat atara dot, ez dakit erreala izango dan, baina zenbat urtetan egin dogu euskal herriko kopa? dagoeneko 7-8 bat urtian? Eta zenbatgarren postuan geratu gera? Nik kasualidadez dominaren bat atara dotenian jakin izan dot podiuma egin dotela. Urte batian domina galdu naban ez jakitiarren ze postutan nauan azken lasterketan. Gainontzeko urtietan ez dot jakin kopan 4. edo 37. egin doten.
Gero eta gehixo hitzegiten da errekonozimenduari buruz arlo pertsonal eta profesionalian, eta nere ustez Euskadiko Mendi Eskiko kopakin errekonozimenduan gabezia bat egon da. Elurra ez da gure elementua eta astebukaerero piriniotara jutia sakrifikaua da. Kopan Vall Foscaraino jun izan gera eta podiuma egin ezian ez dogu jakin ze postutan geratu zeran. Nik uste ez dala federaziotik fundamenturik egon, bakarrik selekziuaz arduratu dirala, eta emaitza hor ikusten da!
Kritika eraikitzaile bat egin nahi dot, eta horregatik, lehenago ere eskatzen etorri naizen bezela, kopako sailkapena web orrixan eguneratuta mantentzia oso garrantzitsua dala pentsatzen dot

Andonin ikastaro haiek ere asko eman zabela pentsatzen dot; Nahia bera kasu, baina baita gaur egun Altitoyko A ibilbidia egitera ausartzen dan beste jende asko ere. Hori oso pozgarrixa da eta Altitoy piriniotako proba inportantiena izatia horri esker ere bada.

Hor lagatzen dot nere kritika, inor honaino irakurtzen iritsi bada.

Iruzkinak