Elurrari despedida bikaina! Ramougn eta Mauvic-Cambieil

Aste santuko astakerien ondoren, eskiak jantzi gabe nengoen.
Batetik, horrelako planak egin ostean, piriniotaraino jun eta hiru ordutako aktibidade bat egiteko motibaziorik gabe geratu ginan, eta plan luziak egiteko lagunak libre eta eguraldi ona ez ziran parian tokatu. Lanian ere nahiko marroi neukanez, etxe bueltan disfrutatzia erabaki nuan.
Beraz, Leitzako EHMErako izena eman nuan, eta astebukaera honetan izan dan Gasteizko 10 Mendietarako ere emanda neukan lehenagotik.
Baina zorte txarra lagun, beno, edo betiko arazua bueltatu zan, eta lesionatu nintzan Elgoibarko itzulixan.
Aurten plantilla berriak eginda, esperantza neukan arazuak desagertuko zirala, eta ez da horrela izan.
Mendixan korrika ibiltzia gustatzen jata, baina ezin!
Azkenengo hiru astiak oso gogorrak izan dira. Korrika egiteko eskiak garaiz aurretik gorde izanan pena etorri jata, korrika hartutako sasoi apurra pikutara jun dala ikusi, eta gainera geldik egon bihar lesionatuta. Motibatu ninduten lasterketetan primerako girua egin duala ikustia gogorra izan da, halere, jende askok nitaz gogoratu dala esan dit, akordatu dirala nik zenbat disfrutatuko nuan paraje horietan korrika. Eskertzekua da lagunen babesa!!! Korrika dana eman ezinik geratu naiz aurten ere, baina beno, ez dot etsiko zahartrosisak jo arte!!!

Eta horretan, Txiriosek astebukaera honetarako plan zoro bat proposatu zidan. Elur gutxi eta baldintza oso onak ez zirala egongo espero arren, ia despedida on bat emango genion. Bota zizkidan pare bat plan, baina nik ere baneuzkan karteran gordeta plan zahar batzuk.
Madamette tontorra eskuinean, Aubert presatik

Neouvielle inguruan Maiatzaren erditik Oredon, Cap de Long eta Aubert presetaraino igotzen dan errepidia zabaltzen dabe, negu osua elurpian itxita egon ostian. 2100m ingurura arte igo leike kotxez. Elurra oso goian egon arren, porteua egitia arazua ez danontzat, aukera politxa dao ekainian ere.

Neouvielle, Cambieil eta Estaragne klasiko batzuk dira, makina bat maiatza eta ekainetan eginak dauzkagunez, egun batian Ramougn eta bestian Pic Long egitea komenatu nion Txiriosi. Di-da jarri zan begira.

Ni Ramougn ertz sinpletik egitiakin konformatzen nintzan arren, berak Ravierren Ipar Espoloia jo zuan begiz. Eskalada erraxa eta disfrutoia, bai jauna. 4º luze batzuk, eta haitza orokorrian egoera oso onian. Neouvielle mendikateko granitua gainera!!! Fiu fiuuuu.

Barixakuan abantau ginan hemendik, baina garajetik urtetzen, eskulapio polit bat ikusi genduan, eta Elgoibarko Frank of the jungleri deitu genion. Nola hartzen zuan ikusten disfrutatu genduan

Gero astebukaera osua ibili gera txantxetan, Anderrek eskulapiua gorde zuan poltsa gorrixa, guk geneukan antzerako poltsa gorri batekin konfunditu ostian, kar kar kar

Gabian allau ginan Aubert presara. Goizian jaiki, eta uff, ze elur gutxi!
Sokak, txapak, katu hankak, eta eskixak ere eraman bihar genitxuan. Tenporadan sasoi honetan ez ditxugu eski arinak eramaten, harri asko harrapatzen diranez, eski senduaguekin jutia hobe izaten da, "medizinalekin", baina pisu galanta daukate bestien aldian

Pasu diagonaleraino pisu guztiakin jun bihar ginan beraz. Ni hiru astian ezer ere egin gabe, oso agarrotatuta nenguan, eta nahiko berandu eta nahiko bero egiten zuanez, izardixa bota eta bota
Barrenian Chausenque bretxa eta Espades
Behin pausu hau pasatuta, ordubeteren ondoren jarri genitxuan eskixak. Pisu handi bat kendu genduan gainetik, kar kar kar
Orain arte bailaran barrenera jun izan gera, Chausenque ingurura, behin barrenian Neouviellera zuzen hartzeko bere ipar aurpegitik. Gaurkuan aldiz, pausu hau igaro, eta zuzenian hartu genduan goruntz, Ramougn alderuntz
Kresta barreneko tontor handixena da Ramougn
Bailararen barrenera jun, Ramougnen azpian eskiak kendu eta zerbait jan genduan. Igotzeko bidia argi zauan, baina jeisteko, ez zakigun bidetik rapelatu (ez dago oso ekipatuta, iltze batzuk bazaozen arren) edo ohiko bidetik mendebaldeko ertzetik bajau, eta ondoren elurran gainian katu hankekin bueltatu eskixak geneuzkan lekuraino. Goixan erabakitzeko geratu ginan, eta bada ezpada, motxila bat ixo genduan bi pioletekin, bigarren aukera hau egin biharko bagendu, elurretan katu hankekin bakarrik ez ibiltzeko.
Hasi zan txiri luziak zabaltzen. Ze artekin gainera!


Berriz ere geunden katu hankekin, eta biara eskixekin gerturatuta. Oso sentsazio polita da bileretatik elurra ikustia
Midi Bigorren lainoak bertikalki eboluzionatzen. Ekaitza fijo

Luze oso politxak, zailtasun gutxikuak, eta haitz ona, zer gehixo eskatu dezake ni moduko pakete batek disfrutatzeko? Lagun on baten konpainia, noski!
Eta iritsi ginan tontorrera. Piskolabisa egin, bistetaz gozatu eta behera egitia tokatzen zan. Ertzetik jeisten hastia erabaki genduan
 Parez pare geneukan Neouvielle. Hemendik ere jendia igo eta bajatzen ikusi genduan, eta proposatu nion Txiriri behera bajatutakuan indarrik egonez gero, ia egingo genduan.
Egixa esan, ni indarrez nahiko justu nenguan, baina urruti zaonik ere ez jatan begitantzen, eta pisua behian lagata, di-da izango litzateke
Laino bertikalak zerua hartzen jun ziran eta iluntzen eta iluntzen hasi zan. Eskerrak eskixetara allau arte ez zan eurixa hasi. Trastiak batu eta ospa in genduan beheruntz.
Eski marka batzuk segika, igotzerakuan ere ikusi genitxuan kresta pasatzeko marka batzuk. Hortik hartu genduan, jeisteko elur gehixo egongo zan esperuan, eta BINGO!
Ramougnen kresta goragotik pasatu genduan
Gora iritsi, eta Pas du Chateraino elurtuta zauan, eta iruditzen jakun hortik behera ere elur japuak harrapatzen jeitsi ahalko ginala. Eskerrak eski astunekin etorri ginan, ze elur gutxi zauan beheko partian, baina sekulako eskiada egin genduan
Pas du Chatera bidian (Pareko lepua).
 Pas du Chateraino elurra primeran zauan. Ondoren, ezkerretarako japuak enlazatzen jun ginan, eskixak kendube oso behera allau ginan!
Behetik ondo igartzen ez zan arren, 15 minutuko porteua bakarrik egin genduan bajatzen
Txabolian eskumako japuak aprobetxatzen oso behera bajau ginan

Hemen eguneko bideua

Eta GPSan datuak

Bitartian, bitxikeri bat kontatu nahi dizuet, Turbinas deitzen didatenen omenez, kar kar kar. Badakizute Cap de Long, Aumar eta Auberteko presetako ura Pragneresen turbinatzen dala? Justu beste aldian dago Pragneres, harrituta geratu nintzan ikustian.
Eta La Glere gaineko ubidietatik bonbeatzen dala Escoubouseko ura leku berera? (Escoubous ez dakit nun dauan)
Eta Barrage d'Ossue (Vignemale azpikua) ere Pragneresen turbinatzen omen da.
Ez dakit Oredonekua nun turbinatuko dan, ze Saint Laryko bailara honetan ere badaoz turbinak. Horregatik bitxitxa egin jata Luzeko bailaran turbinatzia.


Y dicho esto, yo he venido a hablar de mi libro.


Domekan Pic Long ingururuntz jutia pentsatu genduan, baina sokarik gabe, arin.
Bezperan Ramougnetik ikusi genduan presa pasatu ondoren elur japuak aprobetxatzen eskixekin ixotzia bazaola. Aldiz, Estaragneko bailaratik elurra oso goixan hasten zala, beraz, presa zeharkatzia erabaki genduan
Bazakigun Cap de Long presia pasatzia koñazo bat izango zala, eta ez genduan kargatuta pasatu nahi. Bazakigun baita ere, sokaripe jutiak Pic Long egiteko aukerak jeitsiko lituzkela, baina arin disfrutatzia nahi genduan.
Presa pasatzen
Ordubete inguruan pasatu genduan presa. Pasatu eta gutxira jantzi genitxuan eskixak, eta puntu batian kendu bagenitxuan ere, ondoren elur jarraia aurkitzeko gai izan ginan.
Presa pasa ostian, Atzian Turon, 3 Conseillers eta Ferbos ertza, Neouvielle eta Ramougn

Presa albotik pasatzia nahiko koñazo izan zanez, pentsatu genduan hurrenguan Txiriosek etxian daukan txalupa puzgarrixa ekartzia. Gainera, Eñaut oin hemendik dabilenez, akaso berak ere gidatu ahalko gintxuan, Norbegiako fiorduetan, edo Patagoniako muturrian bageunde bezela! Behintzat berriz ere presa hau pasatzia saihesten badogu, primeran!
Cambieilen iparretik zauan elurra goren

Altuera hartuta, Cambieil parian agertu zan. Bide normaletik ez zauan elurrik, eta iparretik nahiko gora allau leiken eskixekin. Halere, guk Pic Long alderuntz hartu genduan lehenik.
Pic Long parez pare
Pic long parian geneukala, batzuk jeisten ikusi genitxuan. Ez zeukan itxura txarregixa, baina sokaripe eta eskiatzeko botekin jutera ez ginan ausartu. Premio consolación, Mauvic tontorra egin genduan, Pic Longen krestan bukaerakua. Honen ostian ez zan itsasua ikusten, baina bai Pierrefiteko lepua, Turron, Trois Conseillers, Neouvielle eta Ramougneko punta
Turron, Trois Conseillers, Neouvielle eta Ramougneko punta (lainuakin gainian)
Ramougnek beste itxura bat zeukan gaur, beste begi batzukin begiratzen ginon!
Hemendik jeitsi eta Cambieilera jun ginan. Esandako ipar aurpegitik ixo, eta zuzenian jun ginan begiz jota daukadan tuboraino. Tubo hau Gedre alderuntz bajatzen da. Aspaldixan neukan begiz jota, eta halako batian kabroi honek jodidu zidala ikusi nuan.
Gaurkuan elur gutxitxo zeukan eta berandutzen ari jakun. Laino bertikalak zeuden ere, eta zerua iluntzen uneka, beraz, hurrengo batetarako laga bihar
Gedrerako bailara dixen tubuan sarrera
Bueltia eman eta ahalik eta bizkorren bueltatu ginan. Presa haserara hogei minutu exkaxetan bajau ginan. Primeran asmatu genduan jeitsierako azken zatixa, geratzen ziran tubilluetatik.

Presa zeharkatzeko, udako bidia hartu genduan oinguan. Halaxe izan zan metafora, neguko bidetik igo ginan, eskiatzeko gogoz, baina bueltan bagenekigun udako bidia hartu bihar genduala. Bukatu da eskixa aurtengoz. Gutxienez amaiera polit batekin.

Hemen eguneko bideua:

Eta GPSan datuak

Ematen zuan elkar despeditzeko aukerarik ez genduala eukiko, eta azkenian despedida goxo horietako bat izan zan, oroimenian geratzen diran horietakuak, errepikatzeko gogua ematen duana, eta etorkizuneko planak parez pare ere ikusteko beta euki genduana, nahiz eta jakin elurrak bukatu dirala aurtengoz.

Iruzkinak