Aitor Muruari omenaldia

Berriako blogean aipatu dudanez, Aitor Muruak 15 urtetako lanaren ostian Eskiko Euskal Selekzioaren ardura utzi dau.
Hamabost urte hauetatik azken urteetan ezagutu dot nik bera eta bere lana, periferiatik bada ere. Lan eta erantzukizun handixa, dudarik gabe. Nik behintzat asko baloratu dotena.
Seniorrak hautatziak lan askorik suposatzen ez duan arren, gaztiek bai. Gaztiak hartu, adinerik zailenean seguruenik, eta astebukaera pasa eramatea nahiko ardura da, nere ustez. Baina jasotzen dituzten baloreak hor geratzen dira; Mendizaletasuna, kirola egiteak sortzen dituen onurak buru nahiz gorputzean, sakrifizioaren garrantzia emaitzak lortzeko eta abar luze bat.
Hori gutxi ez, eta teknikoki prestatu, lasterketetako parafernalia guztia egin, izenemateak, dorsalak, lasterketaren nondik norakoak, lasterketen estrategia prestatu, eskiak eta gorputza puntuan jarri, kilometro eta ordu asko bidaiatu, lo egiteko lekuak bilatu... eta hori dena eskiatzeaz norberaren antzekoekin planak egin gabe, disfrutatzeko beste era hau garatzea ikaragarria da. Gu beti ibiltzen gera nahi ditugun plan guztiak egin ezinda, eta gainera horrelako ardura bat hartzea, zure aisialdiko momentu batzuk hipotekatzea esan nahi du neretzat. Lan eta ardura handiak dira urtez urte aurrera eramateko. Eta hamabost urte, urte asko dira!!!
Petit Comitean Omenaldian

Berriako artikuluan ageri den bezela, gazteetan jarri dabe pisu handiena. Batetik etorkizuna beraiek direlako, baina bestetik, baliabide gutxien dauzkatenak ere bai. Ondo asmatu dutela bidia pentsatzen dot, ni behintzat erabat ados filosofia horrekin.
Baina horrez gain, Aitorrengan beste balore batzuk ere ikusi ditut. Mendia, mendizaletasuna sustatzea, mendian seguru ibiltzeko ikastaroak egin izan dituztela kontatu izan didate. Azkenean mendi eskia, lasterketetaz ari bagara ere, mendiaz disfrutatzeko kirol bikaina da bere osotasunean.
Eta horrez gain, kirolaz gain, Aitorrek sekulako lana egin duela iruditu zait neri. Zuzen iezadazue oker banago, baina Karolorekin batera, Nafarroako eta Euskal Autonomi erkidegoko selekzioak batera ibili dira entrenatzen, lasterketetara joaten eta abar.

Txapelketa mailan, Euskal Herriko mendi eskiko txapelketak antolatu dituzte, beste erabatean esanda, Naparrak ere EHko txapelketan sartuaz.
EHko selekzioak nazioartean balio dezan saiatu dira.
Baina Aitorri benetan zerbait txalotzeko baldin badaukat, Euskararekiko gogoeta egitia izan da 2014 urteko Andres de Regil kopa hartan hartu zuan jarreragatik. Lehenago ere komentatu izan dotenan arabera, Andres de Regileko antolatzailien artian (Bilbo ingurukuak dira eta Bizkaiko federazioak parte hartzen omen du antolakuntzan) ez da Euskaraz entzuten, eta 2014 urte hartako edizioan Euskal Herriko txapelketa izatiaz gain, kopako azken lasterketa ere bazan.
Ni ohartu ere ez nintzan egin, Aitorrek Potesen izan zan sari banaketa euskara hutsez egin zuala. Batzuk gaztelera hutsez egiten dabe, eta beste batzuk euskara hutsez, antza.
Ba badirudi batzuk molestatu zirala Euskara hutsez egin zualako, eta ohartu ere ez ziran egin beste batzuk gaztelera hutsez egiten dabela. Ni bezela, baina alderantziz, kar kar kar
Detaile txikia, baina hartutako lan handia zurea, Aitor. Bejon deiala!


Ondare handia utzi diezu ondorengoeri. Izan seguru zuk erakutsitakoa ez dela ezer ezean gerau.

Eta noski, zorterik onena erreleboa hartu duteneri.


hemen berriako artikulua

Iruzkinak