Chamonixetik Chamoixera
Aste santuan Aranekin mendi eskiko klasiketan klasikena dena egiteko plana geneukan, Chamonixetik Zermattera mendiz mendi eskixekin.
Oso masifikatua dagoen ibilbide bat danez, ia hilabete lehenago hartuta geneuzkan aterpetxe guztiak eta egunak zehaztuta. Halere, bi besterik ez ginanez, espero genduan egunen bat aldatu biharra edukiko bagenu, arazo askorik ez edukitzia horretarako.
Fetxia gerturatzen jun ahala, eguraldi aurrikuspenak ez ziran batere onak. Bueno, halere, ez genduan etsi, eta ruta masifikatuak eduki dezaken abantaila, hau da, jendea ibiliko zela iritsita abantau ginan martxuan 27xan lanetik zuzenian Chamonixeraino.
Bidian lo kuluxka bat egin ostian, goizeko 11ak aldian iritsi ginan Chamonixera. Elurra mara-mara ziharduan. Egunian bertan Argentiereko aterpetxera ixotzekotan ginan arren, panorama ikustian, bertara deitxu eta ezeztatu genduan erreserba.
Chamonixeko mendiko etxera jun eta eguraldi aurrikuspenak ikusi genitxuan, hemendik ikusitakuak baino txarraguak!
Zerbait jan eta Chamonixen buelta bat eman ostian, berriz ere jun ginan mendiko etxera, eta gu moduan zaozen beste euskaldun batzukin ikusi ginan (Uxue eta konpañia). Tartian, berriz ere eguraldi aurrikuspena eguneratu zaben, eta oindiok eta txarragua ematen zaben.
Presio bajuak zaozen, eta horrela dagonian ez da erretza izaten eguraldixa asmatzia, baina azken aurrikuspenan arabera aste osuan zatorren oso eguraldi exkaxa. Akaso ekialderago zeozer hobia, eta akaso goizetan aterri aguantauko zabala zirudien, baina ezer klarurik ez!
Argi zauan bigarren aldiz bertan behera laga biharko genduala Chamonixetik Zermattera mendiz juteko plana. Halere, oindiok opor luziak geratzen ziran, izan ere Apirilaren 7ra arte jai geneukan, eta 7xan Javirekin Dolomitetan Adamello Ski Raid karrera egin bihar nabanez, bazaukagun Dolomitetaraino juteko aitzakixa!
Beraz, furgona arrankatu eta Italiatik barrena, Dolomitetaruntz abantau ginan
Hurrengo goizak zertxobait aguantatuko zabala ematen zabanez, duela bi urte Mezzalamara jun ginan ikusi naban leku batekin akordau nintzan, Chamoix herritxuakin (ez Chamonix, kasualidadez izena ixa berdina eduki arren) Aosta bailaran, Breuil-Cervinia herrixan azpixan.
Herriko biztanliak eta bisitarixak neguan kotxez ixo ezin diranez, herrira igotzeko teleferiko bat dago, baina autobus urbanuak bezela funtzionatzen du, hau da, pare bat eurokin jun etorrixa ordaintzen dozu. Beraz, herriko parkina behian dago, eta han egon ginan duela pare bat urte erropia lehortzen Mezzalama egin aurretik. Orduan herritxua ikusteko goguekin geratu ginan, oinguan bete dogun desiua eta gainera eguna aprobetxatu ere, izan ere mendebalderago lehenago sartu zan marroia, eta goiz pasa egiteko primerako plana egin genduan.
Besterik gabe, bideo bat uzten dizuet, ia zer iruditzen jatzuen lekua

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina