GR 7, GR 11eta GR 107 Andorran

Oporrak bukatzen ari ziran, eta bueltako bidia luzia zanez, gerturatze aldera azken geldiunia Grau Roigeko pisten parkinian egin genduan. Aurrekuan egin gabe lagatako Estanys Amagats-eko zati bat orainguan Andorra aldetik egitia nahi genduan, eta bide batez, ibilbide luze edo Grand Randone (GR) GR7, GR11 eta GR 107 ibilbidien zatitxo bat ezagutu.
Buelta zirkular bat egitia nahi genduan, baina ez genekixan seguru zelako baldintzak aurkitxuko genitxuan. Haize asko zabilen, eta haseran andorrako batzuk jarraitzen hasi ginan.
Hauek Montmalus egiteko asmotan zijuazen. Gure ruta zirkularra erdi erditxik ebagitzen zaban honek, baina ingurua elurrez nola zaguan ikusteko aukera ematen zigun.
Montmalusen lepora iritsitakuan, haiziagatik guk tontorra eginbe aurrera jarraitzia erabaki genduan, eta andorrakuak ere gure atzetik etorri ziran Montmaluseko aterpetxera.
Han hauek agurtu, eta gure bidiari jarraitu ginon.
Errekazulo batetara iritsi ginan. Elur gutxi, hego aurpegixa zalako, baina oinez ere ez zirudien jeitsi ahalko zanik. Halere, from the lost to the river, oinez jarraitzia erabaki genduan, eta bide baten azternak aurkitu genitxuan halako batian, puff, eskerrak! ze bide horrek zuzen zuzenian esparvers-eko txabolara eraman gintuan, hiru GR hauen eta estanys amagats ibilbidia batzen ziran lekua bait zan hau.
Hemendik, oindiok eskixak bizkarrian, bueltako bidiari ekin genion. Bailara lasai, luze eta zabal bat igaro ostian, Envalirako tontorren parian geunden. Gutxi gora behera hartu bihar genduan lepua bagenekixan zein zan, baina ez zer topatuko genduan beste aldera, jeitsi ahal zan bide bat, edo beste lepo baten bila hasi biharko ginan.
Azkenian dana aldeko, pistetara jeitsiera aurkitxu eta jeitsi ginan.
Gaurkuan ere bideo bat egin dot

eta hemen GPSan datuak:


Furgonara itzuli ondoren, bueltako bidearekin jarraitu genuen eta Ax les Thermesera joan ginen. Hurrengo egunean azken fokeada egin genuen Ax 3 Domaines-eko pistetatik. Pista edarrak direla iruditu zitzaigun, ez bait genduan espero hain pista handiak aurkitzea hemen.
Aste santuko azken fokeadatxoa egin, eta itzulerako bidiari ekin genion.

Eta aurtengoz, badirudi hauxe izango dela eskiak eman duena.
Tenporada arraroa izan da, batetik, lasterketeri dagokienez, Gasteizen entrenatzera ez naiz ohitu, eta oso gutxi entrenatuta ibili naiz eta gainera antolakuntza txarragatik nekiak jota. Bestetik, elurraren baldintzak ere ez dira aproposenak izan, eta askotan joateko nagikeriz ibili naiz. Lasterketetan ere asmatu ez dudala iruditu zait, baina halere, oso gustora ibili naiz aurtengo neguan ere; inoiz baino gutxiago entrenatu eta ibili arren, aurreko urtetako mailari eutsi diodala iruditu bait zait.
Zenbakiek oso argi adierazten dute aurtengoa:
Eskiatutako egunak mendi eskian: 31 egun (aurreko urtean: 48)
desnibela denboraldian: 42.262m (aurreko urtean: 64.895)
kilometroak denboraldian: 538km(aurreko urtean: 772)
trabesiako eskiekin pasatako denbora: 137 ordu (aurreko urtean: 215)
Halere, aurten iraupen eskia aurreko urtetan baino zertxobait gehiago egin dut, 8 aldiz joan bait naiz. Zahartzen ariko ote naiz? edo berriz ere gaztetzen? kar kar kar

Edozein kastuan aurtengo neguko zerbait destakatzekotan, azkenean ilobekin eskiatzen ibili naizela izango litzake.



Iruzkinak

  1. Aupa Piru!
    IV.Galdaramiñoko mendi lasterketa ekainaren 10ean, goizeko 11:00etan, ospatuko dugu Urki auzoan ( Eibar ). Animatu eta bildu festara!
    Aurten 15 km izango ditu eta 1100mD+.
    Informazio + eta izen emateak doan: www.mendilasterketa.blogspot -en.
    Zarautzeko kronikaren zain gaude!
    Izan untxa!

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa Piru!
    IV.Galdaramiñoko mendi lasterketa ekainaren 10ean, goizeko 11:00etan, ospatuko dugu Urki auzoan ( Eibar ). Animatu eta bildu festara!
    Aurten 15 km izango ditu eta 1100mD+.
    Informazio + eta izen emateak doan: www.mendilasterketa.blogspot -en.
    Zarautzeko kronikaren zain gaude!
    Izan untxa!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina