3 H

Negua joan da ta, eta orain zer?
Astebukaera honetan, bi urtian behin egiten dan 3H (Hiru Handiak)  tokatzen da, eta ausardia kolpe batian izena eman genduan urtarrilian. Konturatu orduko gainian, eta horrelako ibilaldi luze batek ondo prestatuta jutia eskatzen dau.
17 urte neuzkala egin naban Sugar, Gabi, Arrietak eta Juan-ekin. Elgoibartik 10 juan ginan, baina bukatu 5ek besterik ez, eta ez daukat orduko oroitzapen oso onik, Aizkorritik behera negarrez iritsi bait nintzan Zalduendora, ziharo hustuta, burugogorkerixan ondorenguagatik bukatu naban, zalantzaripe.
Ordutik albozka begiratu izan diot proba honi, tentaziua bai, baina zuzenian begiratzeko potrorik ez! Azkenian duela bi urte izena eman naban, baina ezkontza bat medio ezin izan nintzan jun, eta okerrik ezian, aurtenguan urtengo gera berriz, beste 17 urteren ondoren; beraz, aurtenguan bukatuz gero, ohiturakin jarraituaz, hurrengo 17 urtietarako pakia!
Gorbeia, Anboto eta Aizkorri tiroi batian egitian datza 3Hk, eta 100kmtako proba da. Proba luzia izaki, faktore askok daukate zerikusixa, fisikuak, urdailak, lesiuak, haseran burua hotz mantendu ritmotik pasatu gabe... eta noski, nola ez, entrenamenduak.
Ezinbestian, beraz, aste santutik bueltatu ondorenetik eskixak albo batera laga eta mendi martxak itxen gabiz. Hasteko ondarrura jun ginan. Lehena izateko nahiko astakeri izan zan, 54km (Ondarrun urten, Kalamua egin eta buelta, pratikamente), eta hasi aurretik eta bukatu ondorenera arte buzti buztita, eurixa, txingorra eta basia izan ziran bide osuan lagun.

Fisikoki oso ondo, negu osua trabesiako botak jarrita ibili ostian, baina txorkatilak libre eramatiak pasatu zidan beria, eta hurrengo aste osua txorkatillok handi handitxuta egon nintzan.

Barixaku aldera hobetu, eta hurrengo astebukaeran berriz Ubideako bira egin genduan. Herri txikixa izan arren, kriston hornidurak, batez ere bukaeran sagardo kupel bi geneuzkala txorixo egosixari bultza itxeko. Ibilbidia pixka bat motxagua zanez, ziztu bizixan egin genduan. Antxitxika nahiko arin bukatu genduan, eta azken zati horretako esfortzuagatik, berriz ere txorkatillok handi handitxuta, minduta bukatu naban, eta pixka bat akojonatuta ere bai, ia ez jatazen hankak gogortu bihar!

Hurrena zubixa etorri zan. Eskixak jazteko tentaziua euki arren (eta txorkatiletako minaz ahaztu) eguraldi segururik ez, eta bertan geratu ginan. Sakanako bira zaguan, Aran eta lagunak hara jun ziran arren, nik ez jutia erabaki naban, eta nere kabuz mendixan pixka bat ibili. Oindiok minez, baina hobetzen hasi jatazen txorkatillok.
Hurrengo hiru egunetan poliki poliki jun nintzan ibilaldi luziaguak egiten, eta bide batez 3H pasako dan inguruetatik ibiltzen, baina nere txorkatillak gogortzen jun ziran bezela, Aranek Sakanako biraren ondoren neri laguntzian gainesfortzua igarri, eta lesionatzen hasi zan.



Txirios ere bidelagun euki genduan egun batian



Hurrengo astebukaeran Pagoetako mendi martxa. Gero eta hobeto nenguala ikusi naban, baina Aranek ezin izan zaban bukatu, jo ze pena!



Jun dan astebukaeran Elgoibarko itzulixa zan. Aran oraindik guztiz osatu gabe egon arren, 3Hrako falta dan denbora gutxixangatik, arriskatu biharra zaukan. Urten ginan, baina karakate baino lehenago erretiratu biharra euki zaban. Oooo
Nik aurrera jarraitu naban, eta primeran egin naban. Oso gustora, esperota baino hobeto urten jatan eta. Halere, kalamuatik behera sufritzia tokatu jatan.



Eta hori gutxi balitz, hurrengo egunian Romaña Portugaleteko mendi martxa egin naban. Gogorra, oso gogorra da mendi martxa hau, eta bezperako paliza, lo gutxi eta jan ere asko egin gabe, psikologikoki oso oso gogorra egin jatan. Eskerrak Gasteizko Hugok lagundu ninduan!!!


Haren ondoren ez dot mendi martxarik egin, burua oxigenatu nahixan. Halere, hemen inguruan ibili naiz azken prestakuntzak egiten. Orain ikusi bihar barixaku gabian gabeko hamabietatik aurrera nola moldatzen geran. Txiriosekin juteko plana egin dot, ia bere ritmua segitzeko arazorik ez daukadan!
Bukatzia bera ez da gutxi izango, erdixak erretiratzen baitira gutxi gora behera.

Iruzkinak