Atxerito

Domekan Lintzara jun ginan, hemen egon dan elurtia ikusita, han kriston elurtia egongo zalakuan. Asmua zera zan: Hiru erregeren mahaira ixo, ondoren petretxemara juteko eta azkenik "la pakita de lizarrola" ixo eta lintzara zuzenian jeisteko asmotan gerturatu ginan, baina domeka goizian horruntz ez zauan elurrik, eta iraupen eskiko pistetan barrena Atxerito alderuntz jutia aukeratu genduan.

De 2012 Otsaila
Pistako elurra gogorra zauan, baina pistaz kanpo arrandegikua; gabian ez zaban nahikua hoztu eta elurra usteltzen zauan beruagatik. Halere, altuera hartzen jun ahala, elurra gogortzen jun zan, eta bada ezpada kranpoiek jarritxa igo genduan dexente.
Igoeran zati handixena ixa tontorreraino horrela egin genduan, eskixekin bizkarrian

De 2012 Otsaila
Atzian ikusi leiken bezela, la pakita de lizarrolan ez dago elurrik, hartaz, petretxema eta hiru erregeren mahaira bidian lehenengo zatixan ere ez!

De 2012 Otsaila
Ozako basoan, atxerreko gazteluan edo bisaurin-aguerri aldean ere egoera tristia dago.
Atxerito bera oso ondo zauan, baina elurrez juxtu xamar, piriniuen alde hau nahiko triste dago!!! Pirinioen ipar isurialdian elur gehixo dagola diue. Ia ba!

Iruzkinak